Karmengo Jaiak
Karmengo Jaienen egitaraua
OSTIRALA 10
11:00 Bisita gidatua Agurtza itsasontzi-museora. Hurrengo saioa 12:30ean. Egunero egingo da ordutegi berean. Erreserba egin behar da Turismo Bulegoan (94 483 94 94).
13:00 Omenaldia Saskibaloi, Igeriketa eta Xake Kirol Taldeei (40.urteurrena) eta Erraldoien Konpartsari eta Tolín El Mariachiri (30. urteurrena) Parke Nagusian.
18:30 Kalejira: SANTURTZI KANTARI. Casa Torre jauregitik abiatuko da.
19:00 Sardina-jana handia, Itsasalde eta Juan XXIII kaleetan.
19:00 Pregoia, Sardinoren aurkezpena, txupinazoa eta txosnak irekitzea pantalanetan. Antolatzailea: Santurtziko Txosnagunea.
19:00 Txotx OSTIKADA elektrotxarangaren eskutik txosnetan. Antolatzailea: Santurtziko Txosnagunea.
19:30 Umeen kuadrillen aurkezpena: “Aizue, eta zuek, zeinena?” Juan Jose Mendizabal enparantzan.
19:30 Tortilla- eta sangria-lehiaketa kuadrillentzat Mamarigako enparantzan. “Askaria, diamante eta guzti”.
21:30 Kuadrillen jaitsiera bustia Mamarigatik udaletxeraino GAZTE LEKU fanfarreak lagunduta.
22:00 Jaietako pregoia “COMANDO KUBATA” kuadrillaren eskutik udaletxean.
22:15 MENTXUri harrera udaletxean.
23:00 Kontzertu-berbena: ORQUESTA DIAMANTE SHOW, agertoki nagusian.
LARUNBATA 11
12:00 BURU HANDIEN Kalejira Mendi Alde dantza-taldearen eskutik, Santurtziko “Itsasalde Txistulari Taldeak” lagunduta. Udaletxetik abiatuko da.
13:00 Kale-antzerkia: XABI LARREA konpainiaren “Baboom” antzezlana oinez-gunean.
14:00 Sardinaren Igerialdiaren XI. edizioa. Espainiako 11. kopa ur irekietan eta Bira 250en 7. etapa. Antolatzailea: Santurtziko igeriketa-kluba.
Umeen kategoria eta Herrikoia Santurtziko portuan: 11:30ean.
Bilbo – Santurtzi: 11:30ean.
Sestao – Santurtzi: 12:00etan.
17:00 Kirol egokitua ikusgai jartzeko jardunaldia oinez-gunean. BOCCIA erakusketa (petankaren antzeko kirol egokitua, garuneko paralisia edo mugikortasun murriztua dutenek praktikatzen dutena). Tenisa gurpildun aulkian eta tenisa itsuentzat.
Santurtziko Tenis klubak eta APDISA elkarteak (Desgaitasuna duten pertsonen elkartea) antolatuta.
18:00 Txitxarrilloa PERGOLA taldearen eskutik Parke Nagusian.
18:00 Kuadrillen kalejira HAMARRU elektrotxarangarekin. Pantalanetik abiatuko da.
19:00 Santurtziko dantza-taldeen ALARDEA Gernika Parkean.
19:00 Haur-diskoteka: BIZIDANTZA DISKOFESTA Juan José Mendizabal plazan.
19:30 Harrera-afaria kuadrillentzat eta estandarten desfilea Serantes eskolan.
20:00 ”El Ventrílocuo” ikuskizuna Serantes Kultur Aretoan, Jaime Figueroaren eskutik.
21:30 Informazio-gunea eta kaleko esku-hartzea. Substantzien gehiegizko kontsumoak dakarren arriskuari buruzko informazioa emango da oinez-gunean.
22:00 Herriko taldeen kontzertua: KARTZAROT, VALKYRIA eta RUTA 8 pantalanetan.
22:00 Kuadrillen kalejira. Serantes eskolatik abiatuko da.
23:00 Kontzertua: LUCIA DE LA PUERTA eta HOFE agertoki nagusian.
IGANDEA 12
11:00 Irrati-kontroleko autoen erakustaldia, gasolinakoena zein elektrikoena Gernika parkean, 15:00ak arte. Antolatzailea: Santurtziko Irrati Kontroleko elkartea.
11:00 Santurtziko XXI. Xake Jaialdia oinez-gunean. 16 urte bitarteko eskola umeentzako torneoa eta xake librea. Antolatzailea: Santurtziko Xake Kluba.
11:00 “Emaiozu xake-ukitua” Pintura eta Eskulanen XVII. Txapelketa eta xake erraldoia heldu eta umeentzat oinez-gunean. Sariak jarduera amaitzen denean banatuko dira. Antolatzailea: Santurtziko Xake Kluba.
11:00 HAUR JOLASAK (simulatzaileak, trebetasun-jolasak eta puzgarriak) Parke Nagusian.
17:00 Santurtziko XXI. Xake Jaialdia oinez-gunean. “3’ + 2”-tako partiden banakako torneoa eta xake librea. Amaieran sari-banaketa egingo da. Antolatzailea: Santurtziko Xake Kluba.
17:00 Pintura eta Eskulanen XVII. lehiaketaren jarraipena eta Xake erraldoia oinez-gunean. Amaieran sari-banaketa egingo da. Antolatzailea: Santurtziko Xake Kluba.
18:00 Txitxarrilloa MENTA taldearen eskutik Parke Nagusian.
19:00 BERTSO SAIOA: Oihana Bartra Arenas, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Maialen Lujanbio Zugasti eta Andoni Egaña Makatzaga. Gai-jartzailea: Aitor Irastorza Fadrique. Gernika parkean.
19:00 “Kuko, Truko eta Bolenwaider” haur-antzerkia ERRE PRODUKZIOen eskutik, Juan José Mendizabal enparantzan.
20:00 GANSO&Cia konpainiaren “Welcome & Sorry” antzezlana pantalanetako zabalgunean. Antolatzailea: Santurtziko Txosnagunea.
22:30 Kontzertua: Santurtziko “UNION MUSICAL VIZCAINA” Musika Banda, JAVIER GURRUTXAGA eta LA ORQUESTA MONDRAGON agertoki nagusian.
ASTELEHENA 13
12:00 Haur Parkea Parke Nagusian 14:00ak arte.
16:30 Umeen kuadrillen proba: “Fashion Six Seven txikis”, oinez-gunean.
17:30 Haur Parkea Parke Nagusian 20:30ak arte.
19:00 Kale animazioa KU-KLUX txarangaren eskutik.
19:00 Helduen kuadrillen proba: “Mentxu Pradak jantzita” oinez-gunean.
19:30 MENTXUren kalejira. Casa Torre jauregitik abiatuko da.
19:30 Areto futbola. Karmengo jaiak 2026. Finalaurrekoak Mikel Trueba kiroldegian. Antolatzailea: Santurtziko Areto Futbola.
21:30 Txulalai ordua, Juan Jose Mendizabal plazan.
22:00 “Poligoneros” bakarrizketa VIDDA PRIEGOren eskutik pantalanetako agertokian. Antolatzailea: Santurtziko Txosnagunea.
22:30 Kontzertua: RUTH, agertoki nagusian.
ASTEARTEA 14 – EGUN HERRIKOIA BARRAKETAN
12:00 Haur Parkea Parke Nagusian 14:00ak arte.
16:30 Umeen kuadrillen proba: “Zer berri, Mario Bro?” oinez-gunean.
17:30 Haur Parkea Parke Nagusian, 20:30ak arte.
19:00 Kale animazioa KU-KLUX txarangaren eskutik.
19:00 Helduen kuadrillen proba: “Sisa petagarria” oinez-gunean.
19:30 MENTXUren kalejira. Casa Torre jauregitik abiatuko da.
21:30 Txulalai ordua, Juan Jose Mendizabal plazan.
22:00 Kontzertua: DISKONFORMES eta ARPAVIEJAS pantalanetako agertokian. Antolatzailea: Santurtziko Txosnagunea.
22:30 Kontzertua: SANTURTZI BERE BIDEAN agertoki nagusian.
ASTEAZKENA 15
12:00 Haur Parkea Parke Nagusian 14:00ak arte.
16:30 Umeen kuadrillen proba: “Mentxuren bila” oinez-gunean
17:30 Haur Parkea Parke Nagusian 20:30ak arte.
18:00 “XVII. ITSASALDE ESKUPILOTA TXAPELKETA – KARMENGO JAIAK 2026”. Eskuz binakako aurrefinaletako gizonezkoen eta emakumezkoen partidak Serantes pilotalekuan. Antolatzailea: Itsasalde Pilota Taldea.
18:30 Balandroen erakustaldia oinez-gunetik arrantza porturaino, DUNBOTS fanfarreak lagunduta.
19:00 Helduen kuadrillen proba: “Ur gainean eutsi ezean, porrota aurrean eta atzean” (BALANDROAK), arrantza-portuan.
19:15 NASAPUNTAKO proba (kukaña) arrantza portuan.
19:30 MENTXUren kalejira. Casa Torre jauregitik abiatuko da..
19:30 Areto futbola, Karmengo jaiak 2026. Finaleko partidak Mikel Trueba kiroldegian. Antolatzailea: Santurtziko Areto Futbola.
22:00 Kontzertua: GRAFITI eta JUANTXO SKALARI & LA RUDE BAND pantalanetako agertokian. Antolatzailea: Santurtziko Txosnagunea.
22:30 Kontzertua SANGUIJUELAS DEL GUADIANAren eskutik agertoki nagusian.
OSTEGUNA 16 -KARMEN EGUNA
08:00 Egunsentiko errosarioa
10:00 Bizkaiko produktuen Nekazal Azoka Parke Nagusiko Arrosen pasealekuan. Antolatzailea: Euskal Nekazarien Batasuna (ENBA).
10:30 Gastronomia-txapelketa: MARMITAKOA Parke Nagusian. Izen ematea 10:30etik 11:30era.
12:00 Meza Nagusia San Jorge elizan.
13:00 Gazte Egunaren txupinazoa txosna-gunean. Antolatzailea: Santurtziko Txosnagunea.
13:00 Santurtzi kantuz. Santurtziar guztiok gonbidatuta zaudete Santurtziko abesbatzekin batera gure kanta tradizionalak abestera. Bertan izango dira Santurtzi Kantari, Itsasalde Txistulari Taldea eta Union Musical Vizcaina Musika Banda. San Jorge elizan.
13:30 SANTURTZI KANTARI Juan Jose Mendizabal plazan.
13:30 “ITSASALDE TXISTULARI TALDEA” Txistulari Bandaren eta “UNIÓN MUSICAL VIZCAÍNA” Musika Bandaren kalejira. San Jorge elizatik abiatuko da..
15:00 Herri-bazkaria txosna-gunean. Antolatzailea: Santurtziko Txosnagunea.
18:00 Itsas Prozesioa
20:00 SAKATU elektrotxaranga txosna-gunean. Antolatzailea: Santurtziko Txosnagunea.
20:00 Mendi Alde erraldoien konpartsaren kalejira. Udaletxetik abiatuko da.
20:00 Txitxarrilloa PALMERAS taldearen eskutik Parke Nagusian.
20:00 Haur-emanaldia TXULALAI taldearen eskutik (lehen KANTU KOLORE) Juan Jose Mendizabal plazan.
20:00 Dantza plaza erromeria, SALTOKAren eskutik Gernika parkean.
22:30 Su artifizialak. Burdinazko Nasan botako dira.
23:00 Kontzertua: SEXPEARES eta MARUXAK pantalanetako agertokian. Antolatzailea: Santurtziko Txosnagunea.
23:00 Kontzertua: MIGUEL RIOS agertoki nagusian.
OSTIRALA 17
12:00 Ur Parkea, oinez-gunean 14:00ak arte. Txalupak, ur-txirrista erraldoia, irristagailua eta txirrista pirata..
16:30 Umeen kuadrillen proba: “Ama, artista izan nahi dut” (PLAYBACK), Gernika Parkean.
17:30 Ur Parkea oinez-gunean 20:30ak arte.
18:00 “XVII. ITSASALDE ESKUPILOTA TXAPELKETA – KARMENGO JAIAK 2026”. Eskuz binakako aurrefinaletako gizonezkoen eta emakumezkoen partidak Serantes pilotalekuan. Antolatzailea: Itsasalde Pilota Taldea.
18:30 Helduen kuadrillen proba: “Bad Mentxuren etxetxoa” (PLAYBACK) Gernika parkean.
18:30 Haurren apar-festa eta tailerrak GTL ALAIKIrekin pantalanetako agertokian. Antolatzailea: Santurtziko Txosnagunea.
19:00 Kale-animazioa KU-KLUX txarangarekin.
19:30 MENTXUren kalejira. Casa Torretik abiatuko da.
19:30 Disko-festa: 70., 80. eta 90. hamarkadetako musika gogoratzen ROOL DJrekin Juan Jose Mendizabal plazan, 22:00ak arte.
23:00 LEON BENAVENTEren kontzertua agertoki nagusian.
LARUNBATA 18
11:00 “XVII ITSASALDE ESKUPILOTA TXAPELKETA – KARMENGO JAIAK 2026”. Frontball partidak, final laurdeneko eta finalaurreko partidak. Antolatzailea: Itsasalde Pilota Taldea.
12:00 BURU HANDIEN KALEJIRA Mendi Alde dantza-taldearen eskutik, Santurtziko “Itsasalde Txistulari Taldea” Txistulari Bandak lagunduta. Udaletxean hasiko da.
13:00 Kale antzerkia: “Alonso, el mensajero de lo imposible y la carta perdida”, HORTZMUGA konpainiaren eskutik oinez-gunean (euria bada, Gernika parkean egingo da).
18:00 “XVII ITSASALDE ESKUPILOTA TXAPELKETA – KARMENGO JAIAK 2026”. Eskuz binakako finalak, gizonezkoak eta emakumezkoak eta frontball-a Serantes pilotalekuan. Antolatzailea: Itsasalde Pilota Taldea.
18:00 Kuadrillen kalejira XAUKENA ELEKTROTXARANGArekin. Pantalanetatik abiatuko da.
18:00 Txitxarrilloa DANTZA ALAI taldearen eskutik Parke Nagusian.
19:00 Haur-diskoteka “DANTZATZEKO PREST!” Juan Jose Mendizabal plazan.
19:30 Skate-erakustaldia: FREESKATE ACADEMY pantalanetako zabalgunean. Antolatzailea: Santurtziko Txosnagunea.
19:30 Kuadrillen agur-afaria Las Viñas eskolan.
20:00 Emanaldia: YO AMO ITALIA “ITALIANISSIMO” Gernika parkean. Mundu-mailan punta-puntakoak izan ziren abesti italiarrak eskainiko dizkigute, belaunaldiz belaunaldi kantatu direnak: Ciao Bambina, Sapore di Sale, Gloria, Será porqué te amo, Qué será, será…. eta abar.
20:00 Antzerkia Serantes Kultur Aretoan: “No cruces los brazos” David Ceporekin.
22:00 Kuadrillen kalejira. Las Viñas eskolatik abiatuko da.
23:00 Kontzertu-berbena : ORQUESTA VULKANO SHOW agertoki nagusian.
IGANDEA 19
11:00 “Santurtziko Hiria” XXIII. Tenis Txapelketa. Azken partidak Mikel Trueba kiroldegian. Antolatzailea: Santurtziko Tenis Kluba.
11:00 JOKAI. Euskal mitologian oinarritutako trebetasun-jokoak, 3-99 urte bitarteko haur eta familientzat. Montessori espazioa 0-3 urte bitarteko adingabeentzat, oinez-gunean.
13:00 Harrizulatzaileak arrantza portuan.
18:00 KARMENGO JAIETAKO KUADRILLEN IV. PALA TXAPELKETA. Azken partidak, Serantes pilotalekuan.
18:00 Txitxarrilloa XANDALO taldearen eskutik Parke Nagusian.
19:00 Haur-antzerkia, ZIRIKA ZIRKUSen “Modernoak” de ZIRIKA ZIRKUS Juan Jose Mendizabal plazan.
19:00 Kale-animazioa SAMA SIKU fanfarrearekin txosna-gunean. Antolatzailea: Santurtziko Txosnagunea.
20:00 Egizu argazkia MENTXUrekin Casa Torre jauregian 21:30ak arte. Ilaran 21:00ak arte baino ezin izango da jarri.
20:00 Sardino erretzea eta azken kalejira fanfarrearekin txosna-gunean. Antolatzailea: Santurtziko Txosnagunea.
21:00 Bilbainadak “LOS CINCO BILBAINOS” taldearekin Gernika parkean.
22:00 2026ko GORKA SARIEN banaketa-ekitaldia agertoki nagusian. Gainera, AKI ANDAMIOS, HAZ-T eta PATXADAZ TALDEA kuadrillei omenaldia egingo zaie Karmengo jaietan 15 urtez parte hartzeagatik.
23:30 MENTXUri agurra arrantza portuan.



