Karmengo Jaiak

DATA: 2023ko uztailaren 16an

TOKIA: Santurtziko parkea

PRESTAKETA: Marmitakoa publikoaren aurrean prestatu behar dute Santurtziko parkean. Aurretik prestatutako zerbait erabiltzea lehiaketatik kanpo geratzeko arrazoia izango da. Janaria prestatzeko gasa, ikatza edo egurra erabil daitezke. Ez da surik egingo parkearen lurraren gainean, eta kontu handiz ibili beharko da lurrera hondakinik ez botatzeko.

JAKIAK AURKEZTEKO EPEA: Jakiak 13:30ean aurkeztu behar dira. Ez da beranduago aurkeztutakorik onartuko.

EPAIMAHAIAREN ERABAKIA: Epaimahaiaren erabakia lehiaketaren leku berean jakinaraziko da, epaimahaiak balorazioa egin eta berehala. Epaimahaiak irizpide hauen arabera baloratuko ditu epaia emateko aurkeztutako kazolak: gisatuaren puntua, zaporea eta aurkezpena. Epaimahaiak ahalmena izango du sariak eman gabe uzteko, berdinketarik izanez gero sariak banatzeko edo aparteko beste edozein erabaki hartzeko, eta erabakia apelaezina izango da.

SARIAK:
1go SARIA- KUADRILLA-KAZOLA ONENA: 250 euro eta garaikurra
2. SARIA: 200 euro eta garaikurra
3. SARIA: 150 euro eta garaikurra
4. SARIA: 100 euro
5. SARIA: 80 euro
6.etik 10.era: 50 euro

SARI BEREZIA ERROLDATUTAKO KUADRILLA ONENARI: 150 euro eta garaikurra.
Sari honen epaimahaia Jai Batzordeko kideek osatuko dute.

IZEN-EMATEAK: Izen-emateak parkeko kioskoan egingo dira 10:30etatik 11:30ak arte.

OHARRA: Parte-hartzaile bakoitzak bere materiala ekarri beharko du kozinatzeko (mahaiak, aulkiak, etab.), eta kozinatzeko erabilitako espazioak 17:00etan jaso beharko dira, errazago garbitzeko.