Karmengo Jaiak

Mentxu

Mentxu herriko jaietako pertsonaia nagusia da. Kaio itxura du, eta santurtziarrok dugun itsasorako joera islatzen du. Urtero-urtero jaietako lehenengo egunean, herrian poz-pozik hartzen dugu gaueko 10etan. Udaletxeko teilatuan arrautza erraldoi bat zabaldu eta Mentxu jaiotzen da, eta berarekin batera, Santurtziko jaiak.

Jaiak Mentxuk herritik alde egiten duenean bukatzen dira. Azken egunean, gaueko 12etan jaiei agur esan eta Arrantza Portutik zerura igotzen da gure kaioa, baina joan aurretik, hurrengo urtean ere gurekin egongo dela agintzen digu.

Badator Mentxu abesti ezagunaz gain, bere ipuin eta mahai joko propioa du, Jauregia dorretxean eros daitezkeenak.

La Mentxu


Abbestia: BADATOR MENTXU

Gaur aurkeztu dogu Karmengo jaietan entzungo den Mentxuren abestia. Gozatu "Badator Mentxu"rekin!!! Eta eskerrak eman nahi dizkiet Roberto Moso, Gari, El Menton de Fogarty, Roberto Quintela (bereziki)..., eta parte hartu dozuten guztioi.

Udaletxe gaineko
teilatura begira,
arraultzaren barrutik
norbait irtetzen ari da...

Iritsi da! Mentxu da!
Badator Santurtzira!
Iritsi da! Mentxu da!
Karmengo jaiak hasi dira!

Heldu da
Mentxu da

Santurtziko Karmengo
jaiak berriz bukatzean
Mentxu joango da
Urrun, urteroko antzean,

eta gure herriko
sardinak usaintzean,
bueltatzeko gogoa
sartzen zaio bihotzean.

Gora eta behera
Santurtziko kaleetan!
Gora eta behera
Dantzatu, mugitu,
zazpi gau, zazpi egunetan!
Mentxu gurekin dabil
Santurtziko jaietan

Heldu da!
Mentxu da!

Eta gure herriko
sardinak usaintzean
bueltatzeko gogoa
sartzen zaio bihotzean...

Iritsi da! Mentxu da!
Badator Santurtzira!
Iritsi da! Mentxu da!
Karmengo jaiak hasi dira!

Gora eta behera
Santurtziko kaleetan!
Gora eta behera
Dantzatu, mugitu,
zazpi gau, zazpi egunetan!
Mentxu gurekin dabil
Santurtziko jaietan