Karmengo Jaiak

Koadrilak

Gure jaietan herria da protagonista nagusia, baina nabarmentzekoa da Santurtziko koadrilen parte hartze ikaragarria. Herriko 1.000 lagun inguruk osatzen dituzte Santurtzin ditugun 50 bat koadrilak.

Gazteen inplikazioak kolore berezia ematen die jaiei. Izan ere, jai-egitarauan makina bat ekitaldi daude beren-beregi koadrilek parte hartzeko eginak, hala nola, ur-jaitsiera, bailandra-estropadak, eta lehiaketak (play back, "limurketa", jauzi, sangria, tortilla...)

Ekitaldi guztien artean azpimarragarria da Gorka sarien banaketa-jaia. Zeremonia honetan Oscar sarien banaketaren parodia egiten da. Horrela, Hollywoodeko jai entzutetsu horretan bezala, Gorka sarien banaketa-jaian izendapen bitxiak, ikuskizun nabarmenak eta bideo xelebreak ikusteko aukera dugu. Bertan aukeratzen dira koadrilarik eta gizon- zein emakume-koadrilakiderik onenak.