DE REPENTE

DE REPENTE

Kyū ni guai ga waruku naru / Soudain / All of a Sudden    V.O.S.E.
Frantzia, 2026
Iraupena: 196’

Zuzendaria: Ryûsuke Hamaguchi
Gidogileak: Ryûsuke Hamaguchi, Léa Le Dimna, Maho Isono eta Makiko Miyanoren eleberrian oinarrituta
Aktore-taldea: Virginie Efira, Tao Okamoto, Kyôzô Nagatsuka, Jean-Charles Clichet

Ibilbide oparoa du Oscar Ryüsuke Hamaguchi errealizadore japoniarrak, besteak beste, Oskar sariaren irabazlea izan da eta (“Drive my car” eta “El mal no existe” filmen egilea, biak ala biak Zineklubean ikusi ditugu). Oraingo honetan “All of a sudden” (“Soudain”) eskaintzen digu. Film zintzoa, gizatasunez betea, eta Hamaguchiren filmen artean, nazioartekoena, nolabait esateko. Santurtziko zine-jaialdira Cannesen saria irabazi ostean ekarri dugu, emakumezko aktore onenarentzako saria jaso baitzuten ex aequo aktore protagonista biek. Hamaguchik bere film guztiak Japonian kokatu baditu ere, oraingo honetan Frantziara bidalaraziko digu, hantxe zizelkatzen baitu apaltasunez, maitasunez eta oihartzun politikoz betetako film distiratsu eta dotore hau, aurten, SKAn, ikusiko ditugun beste film batzuekiko gai transbertsalak dituena.

Marie-Lou, adinekoentzako zentro baten zuzendaria, zaintza-filosofia berritzailea ezartzen saiatuko da, egoiliarrei entzuteko jardunean eta duintasunean oinarritutakoa bera, nahiz eta bere taldeko kide batzuek mesfidantza agertu proiektuarekiko. Mari antzerki-zuzendari japoniarrarekin elkartuko da, zeinak minbiziz gaixo, Marie Louren ibilbidea nahastu egingo duen. Adiskidetasun-harreman sakon batek bultzatuta, zentroa erresistentziaren eta gizatasunaren sinbolo bihurtuko dute. Etikaren eta desgaitasunaren inguruko debateak eta gogoeta filosofikoak erakusteaz gain, filmak bizitzeko poza berriro aurkitzea zein baliotsua izan daitekeen aztertuko du.

Solasaldia Marta Piñol irakasle eta kritikariarekin (Universitat de Barcelona).

Zine Klub

Urr 22, osteguna | 18:00 h

Serantes Kultur Aretoa

4 €

Sarrerak erosi

Ikuskizun guztietan, umeentzat izan zein ez, aretoetan sartzen diren guzti-guztiek sarrera izan beharko dute adina gorabehera.

Interesa izan dezakezu

Zinema

RESIDENT EVIL

Ira 18, 2026 - Urr 1, 2026

Zinema

LA BOLA NEGRA

Ira 25, 2026 - Urr 8, 2026

Zinema

EN EL CORAZÓN DE LA BESTIA

Ira 25, 2026 - Urr 8, 2026