Zine klub 2023-2024

2023an 25 urte bete dira Santurtziko ZineKluba, Euskal Herriko zaharrenetakoa, jaio zenetik. Dagoeneko mende laurdena pasa da ostegun arratsaldea, bi astean behin, munduko toki guztietako ikus-entzunezko bitxiak ezagutzeko topaleku bihurtu zenetik.

Serantes Kultur Aretoko areto handiko proiektorearen azpian, urteurreneko edizio honetan, azken hilabeteetako egile-film nabarmenenak izango ditugu ikusgai, hala nola, Past Lives fenomeno independentea, Celine Song hegokorearraren estreinaldi magistrala, Aftersun filmaren oroitzapen malenkoniatsuak (Charlotte Wells, 2022) eta El triángulo de la tristeza (Ruben Ostlund, 2022) klase-satira, joan den denboraldiko sari-banaketa guztietan sartu ziren zintetako bi. Zuzendari berriei Pedro Almodovar gehitu behar zaie. Aurten ere film laburren formatuarekin aritu da ingelesez filmatutako western batean, Extraña forma de vida (2023),eta hori ere ikusi ahal izango dugu.

Aurten, Zineklubak solasaldiak izango ditu adituen eskutik, bai eta kolaborazioak ere jaialdi eta erakundeekin. Urrian, Santurzine hamaikagarren Jaialdian parte hartuko duten filmak berriz ere ikusteko aukera izango da, O Corno (2023), Jaione Camborda donostiarraren bigarren filmaren aurrestreinaldi esklusiboarekin hasita. Film horretan gaur egun bizitokia duen Galizian jarri du begirada. Zinemagilea, Novo Cinema Galegori lotua, ahots berri interesgarrienetako bat da, eta O Corno Santurtzin izango da ikusgai, Torontoko Zinemalditik eta Donostiako Zinemalditik igaro ostean. MikelGurrea gipuzkoarra da jarraitu beharreko beste ahots bat, eta Suro (2022) bere lehen lana ere euskal zinemari eskainitako SZ11koEuskal Pantailak sailean ikusi ahal izango da.

Azaroan Álvaro Gagoren Matria (2023), veste estreinaldiko film luze bat, Bizitegi elkarteak antolatutako eta Manchesterren sortutako Homeless Film Festival jaialdiaren zortzigarren edizioarekin lankidetzan ikusi ahal izango da. Galiziako kostaldeko herri batean girotutako film honek, “ikusi baino, bizi egiten da” (El Mundo), eta urteko interpretazioetako bat du, María Vázquez protagonistarena.

Guztira, hamasei film ikusi ahal izango dira urria eta maiatza bitartean; hamabi herrialdek osatzen dute aurtengo film-sorta bikain hau, besteak beste, Argentinak, Kolonbiak, Marokok, Indiak edo Italiak, hamar gizonen eta zazpi emakumeren eskutik. Horietan honako gai hauek jorratuko dira: gaztetasuna (ezinbesteko Dialogando con la vida, Christoph Honoré frantsesarena, 2022), emakumea (martxoan “klasiko” ezezagun bat berreskuratu genuen, Mike Millsen Mujeres del siglo XX, 2016) edo sexu-aniztasuna, Maryan Touzaniren (El caftán azul, 2022) eta Ira Sachsen begirada argien bidez, zeinak Passagesekin (2023) zentsurari aurre egin baitiote Estatu Batuetan.Hortaz, gonbidatuta zaudete ZineKlubaren 25. mendeurrenaz gozatzera.

 

Informazio osoa  pdf-an kontsulta dezakezue.