San Jorge Jaiak

Historia

San Jorgek izena ematen dio herriari, erromantzearen eta euskararen eboluzioa delako. Hori arraroa da inguruan, ez baita normala Bizkaian jatorri hori duten toponimiak aurkitzea, ezta santu horren irudiarekin zerikusirik izatea ere. Izan ere, elezaharretik azaldu ohi da berezitasun hori, fraide ingeles batzuei egozten baitzaie, herrixkan, jatorrizko monasterio batean, eta, ondoren, San Jorgeri eskainitako parrokian, Santurtziren izenaren jatorria.

Edonola ere, Santurtzik San Jorge izan du beti patroi, eta haren omenez ospatzen dira apirilaren 23an San Jorge jaiak.

 

OSTIRALA, APIRILAK 17
  • 20:00 - “El bar nuestro de cada día” Antzezlana Serantes Kultur Aretoan.
  • 23:00 - DJ KRIS ALAVA taldearen kontzertua Arrantza Portuan. SANTURTZIKO TXOSNAGUNEAK ANTOLATUTA.
LARUNBATA, APIRILAK 18
  • 11:00 - Idazketa-tailerra eta liburuen trukea Casa Torre Jauregian. Antolatzailea: Santurtziko Idazleak.
  • 12:00 - Buru-handien kalejira. Santurtziko “Itsas Alde Txistulari Taldea” bandaren laguntzarekin. Udaletxean hasiko da.
  • 13:00 - “AIURRI” Dantza ikuskizuna AUKERAN DANTZA KONPAINIAren eskutik Parke Nagusian. (Euria bada, Gernika parkean egingo da).
  • 19:30 - TOLÍN EL MARIACHI-ren emanaldia arrantza portuan. SANTURTZIKO TXOSNAGUNEAK ANTOLATUTA.
  • 22:30 - TRIBU COHETES taldearen kontzertua Arrantza Portuan. SANTURTZIKO TXOSNAGUNEAK ANTOLATUTA.
IGANDEA, APIRILAK 19
  • 10:30 Autismoa martxan! MARTXA SOLIDARIOA. APNABI Autismo Bizkaia 2026
  • 18:00 - Dantzaldia Parke Nagusian.
ASTEAZKENA, APIRILAK 22
  • 19:30 - Igor G. Vico-ren Lo que vuelve liburuaren aurkezpena Casa Torre Jauregian. Antolatzailea: Santurtziko Idazleak.
OSTEGUNA, APIRILAK 23 – SAN JORGE _
  • 12:00 - Meza Nagusia, San Jorge elizan.
  • 12:45 - Santurtziko “Itsas Alde Txistulari Taldea”Bandaren kalejira. Udaletxetik abiatuko da.ç
  • 18:00 - GORA KOPAK! Haur-animazioa Parke Nagusian.
  • 18:15 - Liburuaren Egunaren mendeurrena ospatzeko ekitaldi berezia, Toti Martínez de Lezea idazle ezagunak Bizkaiko mitologiari buruz emandako hitzaldi batekin. Hasten elkarteak antolatuta, Santurtziko Literatur Elkartearen eta Kaia Elkartearen laguntzarekin, Casa Torre Jauregian.
OSTIRALA, APIRILAK 24
  • 18:00 - DANTZATZEKO PREST! DISKOFESTA umeentzat Parke Nagusian.
  • 18:00 - Kontzertu Solidarioa. Eresmin Abesbatza (Zaporeak GKErekin elkarlanean) (Donostia), Lagun Zaharrak Abesbatzak antolatuta, San Jorge elizan.
  • 19:00 - KANTALDI-ROMERÍA “Bostak eta Laurenak”. Santurtzi Kantari taldeak bere 10. urteurrena dela eta antolatutako emanaldia Gernika Parkean.
  • 20:00 - BURNING “Gira 50 aniversario” kontzertua Serantes Kultur Aretoan.
  • 22:30 - MOONSHINE WAGON taldearen kontzertua Arrantza Portuan.
LARUNBATA, APIRILAK 25
  • 11:00 - Koadrilen lehiaketa gastronomikoa Parke Nagusian (euria bada, Gernika Parkean egingo da).
  • 11:30 - San Jorge Krosa, eskola-kategoria guztietarako. Olatuen parkean. Dominak eta garaikurrak egongo dira parte- hartzaileentzat. Santurtzi Atletismo Klubak antolatuta.
  • 12:00 - SANTURTZI KANTARI. Hasiera udaletxean.
  • 12:00 - Haurrentzako parkea oinezkoen kalean 14:00ak arte (ekortzeko makina mekanikoa, puzgarriak, ludoteka, diana erraldoia eta egurrezko jolas erraldoiak).
  • 12:30 - Erraldoien Kalejira, Santurtziko Mendi Alde konpartsarekin eta Bermeoko Erraldoien Konpartsarekin. Irteera udaletxetik.
  • 14:30 - Koadrilen bazkaria Parke Nagusian (euria bada, Gernika Parkean).
  • 16:00 “Itsasoko Ama Beteranoen III.Bandera “Itsasoko Ama” Arraun Elkarteak antolatua.
  • 17:00 - Haur Parkearen jarraipena oinezkoen kalean 20:00ak arte.
  • 17:30 - Eskupilota Jaialdia Serantes pilotalekuan. Itsasalde Santurtzi - Izarra Portugalete haur mailako Bizkaiko Txapelketa. Pilota egokitua, Itsasaldeko eta Bidebieta-Basauriko pilotariekin. Hainbat kategoriatako lagunartekoak klubaren 18. urteurrena ospatzeko. Itsasalde Pilota Taldeak antolatua.
  • 18:30 - GIN TEAMrekin animazioa Parke Nagusian (euria bada, Gernika Parkean egingo da).
  • 21:00 - XI. Gala Liriko-Korala, Andrea Jiménez sopranoarekin, Carmen Santamaria pianistak eta Miriam Cepeda Begoñako Basilikako organistak lagunduta, Santurtziko Ahots Zuriak Koral Elkarteak antolatuta, San Jorge elizan.
  • 22:30 - Verbena con SUKAR TALDEA en el Puerto Pesquero.
IGANDEA, APIRILAK 26
  • 10:00 - XII. joan-etorriko ibilaldia Zierbenara. Arrantza portutik abiatuko da.
  • 11:30 - Dantza taldeen kalejira, Gernika Parketik Parke Nagusira.
  • 12:00 - Alarde Txikia 40. Urteurrena, Parke Nagusian. Euria bada Gernika Parkean egingo da.
  • 18:00 - Dantzaldia Parke Nagusian.
  • 18:00 - XAIBOR Diskofesta, Juan José Mendizábal enparantzan.
  • 19:30 - Udaberriko Kontzertua “Aretoko dantzak” “Unión Musical Vizcaína” Santurtziko Musika Bandaren eskutik Arrantza Portuan (euria bada, Gernika Parkean egingo da).

Jaiak

Api 17, 2026 - Api 26, 2026


Apirilaren 17etik 26ra, Santurtzik bere zaindariari eskainitako San Jorge jaiak, ospatuko ditu kultura, kirola, gastronomia musika eta denontzako ekintzak batzen dituen egitarauarekin.

Ikusle guztientzako jarduerak dituen egitarauaren baitan, haurrentzako jarduerak izango dira, hala nola, tailerrak, puzgarriak eta jolasak. Horrez gain, musikarako tartea ere izango dugu Dj-a, berbena eta zenbait kontzerturekin eta kalejirak nahiz dantzaldiak ahaztu gabe.