Karmengo Jaiak
Karmengo Jaienen egitaraua
ostirala 11
11:00 Bisita gidatua Agurtza itsasontzi-museora. Hurrengo saioa 12:30ean. Egunero egingo da ordutegi berean. Erreserba egin behar da Turismo Bulegoan (94 483 94 94).
13:00 Omenaldia Santurtziko Merkatari Batuak elkarteari (25. urteurrena) eta Karmengo Amaren irudiaren eramaileei. Omenaldia Karmengo Amaren monumentuan egingo da, bere 75.urteurrena dela eta.
18:30 Kalejira: SANTURTZI KANTARI. Casa Torre jauregitik abiatuko da.
19:00 Sardina-jana handia, Itsasalde eta Juan XXIII kaleetan.
19:00 Pregoia Teodoro Terradillos TOLIN-en eskutik, Sardinoren aurkezpena, txupinazoa eta txosnak irekitzea pantalanetan. Antolatzailea: Santurtziko Txosnagunea.
19:00 Txotx ELEKTROKELA elektrotxarangaren eskutik txosnetan. Antolatzailea: Santurtziko Txosnagunea.
19:30 “Gu Geu Garena”: umeen kuadrillen aurkezpena. Juan José Mendizabal enparantzan.
19:30 “Lapotik behera tun-tu-na… tori tortilla la-gu-na” Tortilla- eta sangria-lehiaketa kuadrillentzat Mamarigako enparantzan.
21:30 Kuadrillen jaitsiera bustia Mamarigatik udaletxeraino KU KLUX, GAZTE LEKU eta DUNBOTS fanfarrek lagunduta.
22:00 Jaietako pregoia COLGA2 kuadrillaren eskutik udaletxean.
22:15 MENTXUri harrera udaletxean.
23:00 Kontzertu-berbena: KRYPTON ORKESTRA agertoki nagusian.
larunbata 12
9:30 Igoera gidatua Serantes mendira. Erreserba egin behar da Turismo Bulegoan (94 483 94 94).
10:00 Igoera Serantes mendira ibilgailu egokituan. Erreserba egin behar da Turismo Bulegoan. (94 483 94 94).
10:00 I TXAPEL TXIKI oinez-gunean. Antolatzaileak: Basque Crossfit Txapelketa (BCT) eta Ama Txo! Elkartea.
10:30 KARMENGO JAIETAKO ADINARTEKO I. XAKE TXAPELKETA. 14 urtetik beherakoentzat eta 45 urtetik gorakoentzat. Parke nagusian.
11:00 Santurtziko XX. xake-jaialdia oinez-gunean. Publiko guztientzat. Sari-banaketa jarduera amaitzen denean egingo da. Antolatzailea: Santurtziko Xake Kluba.
11:30 “Emaiozu xake-ukitua” Pintura eta eskulanen XVI. Txapelketa eta xake erraldoia heldu eta umeentzat oinez-gunean. Sariak jarduera amaitzen denean banatuko dira. Antolatzailea: Santurtziko Xake Kluba.
12:00 BURU HANDIEN Kalejira Mendi Alde dantza-taldearen eskutik, Santurtziko “Itsasalde Txistulari Taldeak” lagunduta. Udaletxetik abiatuko da.
12:30 Bisita antzeztua: “Arrain-enkantea”. Erreserba egin behar da Turismo Bulegoan (94 483 94 94).
17:30 Antzezlana Serantes Kultur Aretoan: LUIS ZAHERA “Chungo” ikuskizunarekin.
18:00 Txitxarrilloa LOS PALMERAS taldearen eskutik Parke Nagusian.
18:00 Kuadrillen kalejira ZUTIK elektrotxarangarekin. Pantalanetik abiatuko da.
19:00 Santurtziko dantza-taldeen ALARDEA Gernika parkean.
19:00 Haur eta familientzako antzerkia Juan José Mendizabal enparantzan: ERRE PRODUKZIOAK konpainiaren “Magiklown” ikuskizuna.
19:30 Harrera-afaria kuadrillentzat eta estandarten desfilea Mamarigako Itsasoko Ama eskolan.
20:00 Kale-antzerkia: TRAPU ZAHARRAK konpainiaren “La última y nos vamos!” antzezlana oinez-gunean.
21:30 Informazio-gunea eta kaleko esku-hartzea. Substantzien gehiegizko kontsumoak dakarren arriskuari buruzko informazioa emango da oinez-gunean.
22:00 Herriko taldeen kontzertua: COLAJETS, PATXA eta KOTTA pantalanetan.
22:00 Kuadrillen kalejira PRIMO BAYOrekin. Mamarigako Itsasoko Ama eskolatik abiatuko da.
23:00 Kontzertua: LOS NIÑOS JESÚS agertoki nagusian.
igandea 13
9:30 Igoera gidatua Serantes mendira. Erreserba egin behar da Turismo Bulegoan (94 483 94 94).
11:00 BELAUNALDIEN ARTEKO JOKO ERRALDOIAK 0-99 urte bitartekoak (egurrezko joko erraldoiak eta mahai-jolas tradizionalen gunea) Parke Nagusian.
13:00 Kale-antzerkia: MALETA COMPANY eta LA CÍE. BALANCETOI konpainiaren “Claudette” antzezlana oinez-gunean (euria bada Gernika parkean egingo da).
18:00 Txitxarrilloa GALEA taldearen eskutik Parke Nagusian.
19:00 BERTSO SAIOA. Bertsolariak: Jon Maia Soria, Maite Sarasola Isazelaia, Miren Artetxe Sarasola eta Unai Iturriaga Zugaza-Artaza. Aurkezlea eta gai-jartzailea: Zuriñe Iarritu Azpitarte. Gernika parkean.
19:00 Familia-antzerkia ENCUENTRO JURÁSICO. Ikuskizun interaktiboa benetako neurriko dinosauroekin, TOP ACTIVIDADES konpainiaren eskutik, oinez-gunean.
20:00 Disko-Festa retro, Santurtziko areto mitikoak (Galos, Country…), 70., 80. eta 90. hamarkadetako musika ROOL DJ-ren eskutik Juan José Mendizabal plazan. 22:00ak arte.
20:00 Kale-antzerkia: “BARSANTI-SOMOS LA LEY” antzezlana pantalanetan. Antolatzailea: Santurtziko Txosnagunea.
22:30 Kontzertua: Santurtziko “UNIÓN MUSICAL VIZCAÍNA” Musika Banda eta JAVIER ANDREU (LA FRONTERA), JAVIER OJEDA (DANZA INVISIBLE) eta MANUEL ESPAÑA (LA GUARDIA) ROCK & ROLL STAR JAIALDIAREKIN agertoki nagusian.
astelehena 14
11:30 Zunbatoia Gernika Parkean 13:00ak arte. Antolatzailea: Santurtzi Kirolak.
12:00 Haur Parkea Parke Nagusian 14:00ak arte. Jolas puzgarriak, ohe elastikoak eta kart-pista.
17:00 Umeen kuadrillen proba: “Txiki-Ball?”, oinez-gunean.
17:30 Haur Parkea Parke Nagusian 20:30ak arte.
18:00 “XVI ITSASALDE ESKUPILOTA TXAPELKETA – KARMENGO JAIAK 2025”. Finalaurreko Frontball partidak Serantes pilotalekuan. Bizkaia osoko pilotariek hartuko dute parte. Antolatzailea: Itsasalde Pilota Taldea.
19:00 Kale animazioa KU-KLUX txarangaren eskutik.
19:00 Helduen kuadrillen proba: “Pastela nahieran” oinez-gunean.
19:00 Binilo saioa (Hawkins, Jonpe, Eñe, Xabo) Ortzadar eta Sustraiak txosnetan.
19:30 MENTXUren kalejira. Casa Torre jauregitik abiatuko da.
21:30 Txulalairen ordua, Juan José Mendizabal plazan.
22:00 Kontzertu bikoitza pantalanetan RNORTE+ eta DUPLA taldeen eskutik. Antolatzailea: Santurtziko Txosnagunea.
22:30 Kontzertua: CHENOA agertoki nagusian.
asteartea 15 - Barraken eguna
12:00 Haur Parkea Parke Nagusian 14:00ak arte. Ludoteka, jolas puzgarriak…
17:00 Umeen kuadrillen proba: “Mentxujolasak” oinez-gunean.
17:30 Haur Parkea Parke Nagusian 20:30ak arte.
18:00 “XVI ITSASALDE ESKUPILOTA TXAPELKETA – KARMENGO JAIAK 2025”. Eskuz binakako finalerdietako partidak Serantes pilotalekuan. Herriko pilotariak arituko dira. Antolatzailea: Itsasalde Pilota Taldea.
19:00 Kale animazioa: KU-KLUX txarangaren eskutik.
19:00 Helduen kuadrillen proba: “Elkartuta jolasteko” oinez-gunean.
19:30 MENTXUren Kalejira. Casa Torre jauregitik abiatuko da.
19:30 Areto futbola: Karmengo jaiak 2025. Finalaurreko partidak Mikel Trueba kiroldegian. Antolatzailea: Santurtziko Areto Futbola.
21:30 Txulalairen ordua Juan José Mendizabal plazan.
22:00 Kontzertu bikoitza: RADIOCRIMEN eta TROPA DO CARALLO pantalanetan. Antolatzailea: Santurtziko Txosnagunea.
22:30 Kontzertua: GATIBU agertoki nagusian.
asteazkena 16
08:00 Egunsentiko errosarioa
10:00 Bizkaiko produktuen Nekazal Azoka Parke Nagusiko Arrosen pasealekuan. Antolatzailea: Euskal Nekazarien Batasuna (ENBA).
10:30 Gastronomia-txapelketa: MARMITAKOA Parke Nagusian. Izen ematea 10:30etik 11:30era.
12:00 Meza Nagusia San Jorge elizan.
13:00 Santurtzi kantuz. Santurtziar guztiok gonbidatuta zaudete Santurtziko abesbatzekin batera gure kanta tradizionalak abestera. Bertan izango dira Santurtzi Kantari, Itsasalde Txistulari Taldea eta Union Musical Vizcaina Musika Banda. San Jorge elizan.
13:30 SANTURTZI KANTARI Juan José Mendizabal plazan.
13:30 “ITSASALDE TXISTULARI TALDEA” Txistulari bandaren eta “UNIÓN MUSICAL VIZCAÍNA” Musika Bandaren kalejira. San Jorge elizatik abiatuko da.
18:00 Itsas-prozesioa.
20:00 Mendi Alde erraldoien konpartsaren kalejira. Udaletxetik abiatuko da.
20:00 Txitxarrilloa PÉRGOLA taldearen eskutik Parke Nagusian.
20:00 “TOUR 2025” Haur-diskofesta XAIBORrekin Juan José Mendizabal plazan.
20:00 Erromeria: Dantza plaza, PATXI ETA KONPANIAren eskutik Gernika parkean.
21:00 Kontzertu bikoitza: WI23 BEED eta MAMARIGA PLAZA pantalanetan. Antolatzailea: Santurtziko Txosnagunea.
22:30 Su artifizialak. Burdinazko Nasan botako dira.
23:00 Kontzertu bikoitza: LA PUTA CIENAGA eta VICTOR RUTTY, ROBER DEL PYRO & DJ KAEF pantalanetan. Antolatzailea: Santurtziko Txosnagunea.
23:00 Kontzertua: ROSARIO agertoki nagusian.
osteguna 17
12:00 Haur Parkea Parke Nagusian 14:00ak arte. Jolas puzgarriak, diana erraldoia, golf-zirkuitua…
13:00 Gazte Egunaren txupinazoa txosnetan. Antolatzailea: Santurtziko Txosnagunea.
15:00 Bazkari herrikoia txosnetan. Antolatzailea: Santurtziko Txosnagunea.
16:00 “Santurtzi Hiria” XXII. tenis-txapelketa. Finalerdiko partidak Mikel Trueba kiroldegian. Antolatzailea: Santurtziko Tenis Kluba.
17:00 Umeen kuadrillen proba: “Euritan Dantzan” oinez-gunean.
17:30 Haur Parkea Parke Nagusian 20:30ak arte.
18:00 “XVI ITSASALDE ESKUPILOTA TXAPELKETA – KARMENGO JAIAK 2025”. Eskolarteko esku-pilota jaialdia eta eskuz binakako eta frontball txapelketako finalak Serantes pilotalekuan. Antolatzailea: Itsasalde Pilota Taldea.
18:00 Belaunaldien arteko zunbatoia Gernika Parkean 19:30ak arte. Antolatzailea: Santurtzi Kirolak.
19:00 Balandroen erakustaldia, parke nagusitik arrantza portura.
19:00 SAKATU elektrotxaranga txosnetan. Antolatzailea: Santurtziko Txosnagunea.
19:30 “Karmengo jaiak 2025” areto-futbola. Finaleko partidak Mikel Trueba kiroldegian. Antolatzailea: Santurtziko Areto Futbola.
19:30 Helduen kuadrillen proba “Jack ez zara kortxoan sartzen” (BALANDROAK) arrantza portuan.
19:30 MENTXUren kalejira. Casa Torre jauregitik abiatuko da.
19:45 NASAPUNTAKO proba (kukaña) arrantza portuan.
22:00 Kontzertu bikoitza: ADUR eta MERINA GRIS pantalanetan. Antolatzailea: Santurtziko Txosnagunea.
22:30 Kontzertua: THE FLYING REBOLLOS agertoki nagusian.
ostirala 18
12:00 Ur Parkea, oinez-gunean 14:00ak arte. Txalupak, ur-txirrista erraldoia, irristagailua eta txirrista pirata.
16:30 Umeen kuadrillen proba: “Zu zoazenerako…” (PLAYBACK), Gernika Parkean.
17:00 ”Santurtziko Hiria” XXII. Tenis Txapelketa. Azken partida Mikel Trueba kiroldegian. Antolatzailea: Santurtziko Tenis Kluba.
17:30 Ur Parkea oinez-gunean 20:30ak arte.
18:00 III. KARMENGO JAIETAKO KUADRILLEN PALA TXAPELKETA. Finalerdietako partidak Serantes pilotalekuan.
18:30 Helduen kuadrillen proba “… ni bueltan nago” (PLAYBACK) Gernika Parkean.
19:00 Kale animazioa: KU-KLUX txaranga.
19:00 Arrasti-dantza OIHAN VEGA DJren eskutik agertoki nagusian.
19:00 Haur emanaldia: “GTL ALAIKI” pantalanetan. Antolatzailea: Santurtziko Txosnagunea.
19:30 MENTXUren kalejira. Casa Torre jauregitik abiatuko da.
20:00 SARRABETE folk taldearen kontzertua Juan José Mendizabal plazan.
20:00 Antzerkia Serantes Kultur Aretoan: PENTACIÓN konpainiaren “Una madre de película” ikuskizuna.
23:00 Kontzertua: SÜNE agertoki nagusian.
larunbata 19 - KARMEN EGUNA
9:30 Igoera gidatua Serantes mendira. Erreserba egin behar da Turismo Bulegoan (94 483 94 94)
10:00 Igoera Serantes mendira ibilgailu egokituan. Erreserba egin behar da Turismo Bulegoan. (94 483 94 94).
11:00 Meliderekin senidetzeko ekitaldia. Udaletxean harrera egingo da.
11:30 Sardinaren Igerialdiaren X. edizioa. Espainiako 10. Kopa ur irekietan eta Bira 500en 9. etapa. Antolatzailea: Santurtziko igeriketa-kluba.
Umeen kategoria eta Herrikoia Santurtziko portuan: 11:30ean.
Bilbo – Santurtzi: 11:30ean.
Sestao – Santurtzi: 12:00etan.
12:00 BURU HANDIEN KALEJIRA Mendi Alde dantza-taldearen eskutik, Santurtziko “Itsasalde Txistulari Taldea” txistulari-bandak lagunduta. Udaletxean hasiko da.
12:30 Bisita antzeztua: “Arrain enkantea”. Erreserba egin behar da Turismo Bulegoan. (94 483 94 94)
18:00 Kuadrillen kalejira ORKRESTA elektrotxarangak lagunduta. Pantalanetan hasiko da.
18:00 Txitxarrilloa JAMAIKA taldearen eskutik parke nagusian.
18:00 ZUGAITZA eta A MARISTELA dantza taldeen alardea Gernika Parkean.
18:00 Kirol Egokitua ikusgai jartzeko jardunaldia oinez-gunean. PICKLEBALL kirol espezialitate berriaren erakustaldia (tenis-padel-badminton konbinatzen dituena) eta gurpildun aulkiko saskibaloi partidua Bidaideak (Bilbo) eta Bera Bera (Donostia) taldeen artean. Antolatzaileak: Kirol Mahaia, Santurtziko Saskibaloi Klubaren eta Santurtziko Tenis Klubaren laguntzarekin.
19:00 Haur diskofesta “Bizidantza Diskofesta” ANIMATZAILE EUSKALDUN eta MARITO DJren eskutik Juan José Mendizabal plazan.
19:00 ZIRKUKO AKROBAZIAK pantalanetan. Antolatzailea: Santurtziko Txosnagunea.
19:30 Kuadrillen agur-afaria Las Viñas eskolan.
20:00 Kontzertua OS MELIDAOS Gernika Parkean.
22:00 Kuadrillen kalejira DUNBOTS fanfarrearen eskutik. Las Viñas eskolatik abiatuko da.
22:30 Kontzertu-berbena: ORQUESTA VULKANO SHOW agertoki nagusian.
igandea 20
09:00 Irrati-kontroleko autoen erakusketa, gasolinazkoak eta elektrikoak, Gernika parkean 14:00ak arte. Antolatzailea: Santurtziko Irrati Kontroleko elkartea.
9:30 Igoera gidatua Serantes mendira. Erreserba egin behar da Turismo Bulegoan (94 483 94 94).
11:30 Haur jarduera TRINGILI ETA TRONGOLOrekin oinez-gunean 14:30ak arte. Argazkilaritza-tailerra, gaileta, gofre eta palomita-tailerra, errealitate birtuala eta simulatzaileak.
18:00 “XVI ITSASALDE ESKUPILOTA TXAPELKETA – KARMENGO JAIAK 2025”. Emakumeen esku-pilota Mamariga pilotalekuan. Antolatzailea: Itsasalde Pilota Taldea.
18:00 III. KARMENGO JAIETAKO KUADRILLEN PALA TXAPELKETA. Finalak Serantes pilotalekuan.
18:00 Txitxarrilloa MARÁN taldearen eskutik Parke Nagusian.
19:30 Kontzertua: CHERRY AND THE LADIES Juan José Mendizabal plazan.
20:00 Egizu argazkia MENTXUrekin Casa Torre jauregian 21:30ak arte. Ilaran 21:00ak arte baino ezin izango da jarri.
20:00 Sardino erretzea eta azken txanpa fanfarrearekin txosnetan. Antolatzailea: Santurtziko Txosnagunea.
21:00 Bilbainadak “LOS CHIMBEROS” taldearekin Gernika parkean.
22:00 2025eko GORKA SARIEN banaketa-ekitaldia agertoki nagusian. Gainera, AKELARRE, EKIHOTZ eta 20 DE KATXIS kuadrillei omenaldia egingo zaie Karmengo jaietan 15 urtez parte hartzeagatik.
23:30 MENTXUri agurra arrantza portuan.