LA GRADIVA
Frantzia, 2026
Iraupena: 145’
Zuzendaria eta gidogilea: Marine Atlan
Aktore-taldea: Colas Quignard, Suzanne Gerin, Mitia Capellier, Antonia Buresi
Vesubioak erupzioa lehertzen du, grina batzuk piztu egiten dira, beste desira batzuk, berriz, ito. Marine Atlan hasiberriak iragana, oraina eta etorkizuna lotu eta agerian utziko du gizakion grinak ez direla azken bi mila urteotan aldatu. Orain arte izan duen lan nagusia argazki-zuzendaritza izan da, eta hori argi eta garbi erakusten dute film honetan ikusiko ditugun irudi ederrek. Horrela, Atlanen zinemak Roberto Rosselliniren eta Alice Rohrwacherren lanak gogorarazten dizkigu, azken horrengan sakondu genuen duela bi urte “La Quimera” edo “Lazzaro Felice” filmen bitartez. Atlan da Canneseko azken Zine Jaialdiko film handi horren egilea. Caiman Ediciones-en arabera “ikuslea deseroso jarri eta asaldatzen duen harribitxi delikatu bat da”, zeinaz etorkizunean asko hitz egingo den.
Diotenez, Sigmund Freud Wilhelm Jensenek idatzitako eleberri batez interesatu zen. Liburua arkeologo gazte bati buruzkoa zen, antzinako erliebe batekin obsesionatu egin zena, bertan irudikatzen zelako oinez modu berezi batean zebilen emakume bat, “Gradiva” deitu zion berak, hau da, “beti aurrera egiten duena”. Horixe egiten dute, hain zuzen ere, “Gradiva” filmaren protagonistek. Pariseko gazte batzuk Italian ari dira ikasle, ibili eta ibili ari dira, dena ikusteko eta deskubritzeko gogotsu. Bitxia da nor garen jakiteko egiten dugun barne-bilaketan, gauzen iturburura eramango gaituen bide bati ekiteko dugun beharra, sarritan gu jaio baino askoz lehenagoko garaietaraino. Arteetan, jatorrietara egindako bidaia arkeologiko honek protagonista argi bat izan du: hondarrak, errealitatea eta irudimena nahasten diren denboran eskegita dauden espazioak, alegia.