HONDAMENDIA

HONDAMENDIA

ARTEDRAMA

Egilea/Autor: Arkaitz Cano

Zuzendaritza: XIMUN FUCHS

Antzezleak: Ander Lipus, Maite Larburu, Manex Fuchs, Ruth Guimerá, Eneko Gil, Ane Sagües, Jon Ander Urresti, Maialen Belaustegi

Iraupena: 90′

EUSKARAZ

Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau?

2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat.

2020ko martxoa: covida heldu da. Osasun arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna… Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean?

Hitz hoberik topatu ezean “hondamendia” deitu diogun horrek ataka larrian jarri ditu guztiak, halako gertaera lazgarri baten ondotik deus okerragorik etor ezin daitekeen ustean.

2022ko otsaila… Zabor meta erraldoian aztarrika, bide-seinale modura erabiliko ditugun galdera ikurrak besterik ez ditugu topatu. Eta bizitzaren balizko zentzuaren gainetik, bizitza bera huts-hutsean maitatu behar dugula dioen intuizioa.

Antzerkia

Aza 24, 2022

10.00 € Bazkideak: 8.00 €

Sarrerak erosi

Ikuskizun guztietan, umeentzat izan zein ez, aretoetan sartzen diren guzti-guztiek sarrera izan beharko dute adina gorabehera.

Interesa izan dezakezu

Erakusketak

Luis Miguel Pérez “El Rubio” : Kuadrillak

Api 12, 2024 - Mai 16, 2024

Zinema

MENUDAS PIEZAS

Api 19, 2024 - Api 25, 2024

Zinema

ABIGAIL

Api 19, 2024 - Api 25, 2024