EL HIJO DE LA CÓMICA

EL HIJO DE LA CÓMICA

Pentación     80′
Egilea, zuzendaria eta antzezlea: José Sacristán

Fernando Fernán-Gómezen “El tiempo amarillo 1921-1943” oroitzapen-liburua

Antzezlan honetan Fernando Fernan Gomezi omenaldia egiten zaio bere oroitzapenak taularatuz, batez ere El tiempo amarillo 1921-1943 liburuan bildu zituenak. Jose Sacristanek Fernan Gomezen (1921-1943) haurtzaroa, gaztaroa eta antzerkian eman zituen lehenengo urratsak erakutsiko dizkigu, eta miresmenez gogoraraziko dizkigu etxean bizi izandakoak eta aktore izateko zuen bokazio sendoa.

“Delibes idazleak begiratzen irakatsi zidan. Fernán-Gómez komikoak, berriz, entzuten. Zenbait urtez harengandik hurbil egoteko eta hari entzuteko pribilegioa izan nuen. Fernanda López «la rubia» birramonaren historia entzun nion, besteak beste. Harengandik hartu omen zuen ilearen kolorea. Valdelagunakoa zen, Chinchón nire herriaren alboko herrikoa, hain zuzen. Eta Carolina Gómez jostunaren historia ere entzun nion, haurtzaroan zaindu zuen amonarena. Natividad López etxekoandreak halaxe zaindu ninduen ni.

Beste hainbat historia gogorazi genizkion elkarri eta antzekotasunak partekatu genituen. Biziraupenaren, absentzien, beldurren, itxaropenen, ametsen istorioak: askatasunarenak, “norbait izatera iristearenak”, eta… zergatik ez? Altxorraren uharteko Jackie Cooper izatearena, eta “Salgariren eleberrien idazle” izatearena.

Garai haiek gogora ekartzean, bere buruaz oroitzean, Fernandoren ahotsa irmo entzuten zen, malenkonian harrotasunez adierazia. Memoria hartan Barojaren, Galdosen, Barearen oihartzunak… zebiltzan jira-biran. Halaber, Fernandoren bidez, haren amonaren eta nirearen ahotsak sumatzen nituen; haren ama Carolaren urrunekoa; Mariarena, neskame poesiazale analfabetoarena; Florentinarena eta haren mutil-lagunaren “ño, zelako hankak”. Mutiko ameslariaren ahotsa, soldatarik gabe lan egiten zuenarena patrikan esku bete indigaztaina zituela; maiteminduta eta presaka, oso presaka, zebilen gaztearena… Ahotsak ahots bakarrean.
Espero dut entzungo didazuela nik berari entzuten nionean sentitzen nuen zirrara berarekin edo antzekoarekin. Jostunaren biloba. Komikoaren semea.”
José Sacristán

Antzerkia

Aza 14, larunbata | 20:00 h

Serantes Kultur Aretoa

20 € Bazkideak: 18 €

Sarrerak erosi

Ikuskizun guztietan, umeentzat izan zein ez, aretoetan sartzen diren guzti-guztiek sarrera izan beharko dute adina gorabehera.

GAZTE PREZIOA: 10 €

Interesa izan dezakezu

Zinema

LA BOLA NEGRA

Ira 25, 2026 - Urr 8, 2026

Zinema

EN EL CORAZÓN DE LA BESTIA

Ira 25, 2026 - Urr 8, 2026

Zinema

VERITY

Urr 2, 2026 - Urr 8, 2026