FJORD

FJORD

Rumania, 2026
Iraupena: 146’

Zuzendaria eta gidogilea: Cristian Mungiu
Aktore-taldea: Renate Reinsve, Sebastian Stan, Lisa Carlehed, Ellen Dorrit Petersen

Cristian Mungiu zinemagileak Urrezko Palma irabazi zuen Canneseko azken edizioan, “Cuatro meses, tres semanas y dos días” film arrakastatsuarekin sari berbera lortu eta hogei urtera. Film hura oso eztabaidagarria izan zen, abortuaz ari baitzen Errumania komunistan. Mungiuk, oraingo honetan benetako gertaera batean oinarrituta, “Fjord” filma azterlan gisa planteatu du, balio aurrerakoi eta tradizionalen arteko arrakala, hazkuntza, immigrazioa eta polarizazio politikoa aztertuz. Errumaniako familia ebanjeliko sutsu bat Norvegiako herri txiki batean jarriko da bizitzen, fiordo baten ondoan. Hasieran, erakundeek eta auzokideek gozo hartuko dituzte, harik eta irakasle batek alabetako bati ubelduak ikusten dizkion arte. Orduan lehertuko da gatazka.

Sebastian Stan kulturaren eta erlijioaren arteko talkak markatutako kontakizun judizial baten protagonista da. Aktorea ere Errumanian jaio zen, eta superheroien zinemaren aurpegi ezaguna den arren, zinema politikoagoa ere egiten daki. Horren adibide da Ali Abbasiren “’El aprendiz” (2024) filmean Donald Trumpez egin zuen interpretazio polemikoa, Hollywood ez zena zinemetan ematen ausartu. “Fjord” film deserosoa da, erakundeek gure bizitza pribatuan esku sartzeko duten mugei buruzko debatea plazaratzen du eta.

Zine Klub

Ots 4, osteguna | 18:00 h | 21:00 h

Serantes Kultur Aretoa

4 €

Sarrerak erosi

Ikuskizun guztietan, umeentzat izan zein ez, aretoetan sartzen diren guzti-guztiek sarrera izan beharko dute adina gorabehera.

Interesa izan dezakezu

Zinema

LA BOLA NEGRA

Ira 25, 2026 - Urr 8, 2026

Zinema

EN EL CORAZÓN DE LA BESTIA

Ira 25, 2026 - Urr 8, 2026

Zinema

VERITY

Urr 2, 2026 - Urr 8, 2026