EL SENDERO AZUL
Brasil, 2025
Iraupena: 86’
Zuzendaria: Gabriel Mascaro
Gidogileak: Gabriel Mascaro, Tibério Azul
Aktore-taldea: Denise Weinberg, Rodrigo Santoro, Miriam Socarrás, Adanilo
Kontakizuna zuzendariaren bizipenetatik abiatuta sortu zen: “80 urte zituela hasi zen pintatzen amama, aitite hil zenean” gogoratzen du Gabriel Mascaro brasildarrak. Esperientzia horrek etapa baten amaiera beste baten hasiera ere izan daitekeela irakatsi zion. Filmaren protagonistak iskin egingo dio gizarteak berarentzat duen patuari, egoitza batean sartzeari hain zuzen. ZineKlubaren aurtengo denboraldia ixteko, itsasoari buruzko “road movie” zoragarri hau eskaini nahi dugu, komediaz blaitutako bidaia, oinarri soziala ere baduena, etorkizuneko Brasilen egon litekeen mundu distopiko batera eramango gaituena. “El sendero azul” filmak irmoki defendatzen du abenturarako eta denborari ahalik eta etekin handiena ateratzeko dugun eskubidea, adina gorabehera.
Gobernuak adinekoak urruneko kolonietara eramateko dekretua argitaratzen duenean, 77 urteko emakume batek ihes egin eta Amazonasen barna bidaia erabakigarria egitea erabakiko du. Horrela hasten da Berlinalen Epaimahaiaren Sari Nagusia lortu eta gero, Seminciren Atal Ofizialean aurkeztu zen “El sendero azul” filma. Zahartzaroari, askatasunari eta erresistentziari buruzko fabula intimo eta hunkigarria da, aurre egin nahi diona, “etorkizuna denontzat” lelopean, adinekoen autonomia higatzen duen makinaria instituzionalari.