2020 Serantes Kultur Aretoa, Santurtzi

  • Jaso newsletterra
  • Kontaktua
  • CAS
  • EU
Skip to content
  • Sarreren Salmenta
  • CAS
  • EU
Serantes Kultur Aretoa
  • Sarreren salmenta
  • SKAko bazkidea egin
  • On-line izapideak
  • Agenda
    • Ekitaldi mota
      DenakAntzerkiaBestelako ekitaldiakDantza / ZirkoaErakusketakJaiakMusikaZine KlubZinema
      Hurrengo ekitaldiak
      ZinemaMISTERIO EN VENECIA
      Ira 15, 2023 - Ira 28, 2023
      ZinemaVIDA PERRA
      Ira 22, 2023 - Ira 28, 2023
      ZinemaLA MANZANA DE ORO
      Ira 22, 2023 - Ira 28, 2023
  • Guneak eta Zerbitzuak
    • Serantes Kultur AretoaSerantes Kultur Aretoa
      Casa Torre JauregiaCasa Torre Jauregia
      Sala KresalaKresala Aretoa
      Arte plastikoetako taillerra
  • Zine klub 2022-2023
  • Antzerki jaialdia
  • Jaiak eta Ekitaldiak
    • Karmengo Jaiak
    • San Jorge Jaiak
    • Kornites
    • Sardinera eguna
    • Gabonak
    • Inauteriak
    • Abesbatzen batzariak
  • Argitalpenak
  • Albisteak
  • irudi galeria
  • Agenda
    • Ekitaldi mota
      DenakAntzerkiaBestelako ekitaldiakDantza / ZirkoaErakusketakJaiakMusikaZine KlubZinema
      Hurrengo ekitaldiak
      ZinemaMISTERIO EN VENECIA
      Ira 15, 2023 - Ira 28, 2023
      ZinemaVIDA PERRA
      Ira 22, 2023 - Ira 28, 2023
      ZinemaLA MANZANA DE ORO
      Ira 22, 2023 - Ira 28, 2023
  • Guneak eta Zerbitzuak
    • Serantes Kultur AretoaSerantes Kultur Aretoa
      Casa Torre JauregiaCasa Torre Jauregia
      Sala KresalaKresala Aretoa
      Arte plastikoetako taillerra
  • Zine klub 2022-2023
  • Antzerki jaialdia
  • Jaiak eta Ekitaldiak
    • Karmengo Jaiak
    • San Jorge Jaiak
    • Kornites
    • Sardinera eguna
    • Gabonak
    • Inauteriak
    • Abesbatzen batzariak
  • Argitalpenak
  • Albisteak
  • irudi galeria
  • JASO NEWSLETTERRA
  • Kontaktua
  • SKAko bazkidea egin
  • On-line izapideak

Hasiera > Albisteak > Santurtziko Karmengo Jaiak 2018

Santurtziko Karmengo Jaiak 2018

Erakusketak 23.07.2018

Karmengo Jaiak

Santurtziko Karmengo Jaiak 2018

Denon gogokoak eta oso jendetsuak, eguraldia gorabehera

Eguraldia beti lagun izan ez dugun arren, 2008ko Karmengo jaiak oso jendetsuak izan dira. Bertan egon diren guztiok izan dituzte oso gogoko, bai santurtziarrek eta bai gure zaindariaren omenez egiten diren hamar jai-egun hauetan gure herrira gerturatu diren bisitariek ere.

Serantes Kultur Aretoak eta Udaltzaingoak egindako kalkuluen arabera, 350.000 lagunetik gora ibili dira jai-gunean programatutako 145 ekitaldiak gozatzen.

Programatutako ekitaldi guztiak egin ziren, jaietako lehenengo igandean egitekoa zen JULE kale-antzerkia izan ezik, eguraldiak ez baitzuen muntatzeko aukerarik eman; egia esan, euria ia egunero izan dugu bisitari, baina zorionez, ez da aitzakia izan jendea kalera atera eta programatutako ekitaldiak goza zitzan, nahiz eta egia den, horrek, ekitaldi batzuetan, espero baino jende gutxiago egotea eragin duela.

Dena dela, euriarena bitxia da, batzuetan jaietarako lagungarri izan zaigu eta. Adibidez, astelehenean, Karmen egunean bertan, goiz desatsegina izan genuenez, jende askok hondartzarako plana alde batera utzi zuen. Baina arratsalderako eguzkia atera zen eta milaka lagun itsas prozesioa ikustera joan ziren. Horrela bada, 25.000 lagunetik gora batu ziren portuan eta Prozesioaren ibilbidean, eta gerorako programatuta zeuden ekitaldietan ere parte hartu zuten.

Izan ere, astelehen gauean, su artifizialak eta gero, kontratatutako bederatzi kontzertuetatik jendetsuena izan genuen, Sergio Dalmaren kontzertua ikusteko 15.000 lagun baino gehiago elkartu ziren eta.

Gainerako kontzertuetan aurreikusitako jende kopurua batu da, Santurtziko Txistulari Bandak eta Tolin Mariatxiak ostiralean, hilak 13, eman zuten kontzertuan izan ezik, non 1.000 lagun baino ez ziren egon; espero zen baino askoz ere jende gutxiago. Gure ustez, berau hasi baino ordu erdi lehenago erori zen euri-zaparradaren ondorio zuzena izan zen.

Larunbatean, hilak 14, herriko banden rock-kontzertuan 1.500 bat ikusle batu ziren.

Igandean, Musika Bandak eta Korrontzi taldeak eman zuten kontzertuan, non Santurtziko dantza-talde guztiak eta herriko beste erakunde batzuek ere hartu zuten parte, 4.000 lagun bildu ziren.

Asteartean LA RAIZ taldea ikusteko 12.000 lagun baino gehiago bertaratu ziren; En Tol Sarmientoren kontzerturako, berriz, 5.000 bat lagun eta Alvaro Solerrek emandakorako 13.000tik gora.

Seguridad Social eta Doctor Deseo taldeek emandako kontzertu bikoitzean 10.000 lagunetik gora elkartu ziren, eta larunbatean, hilak 21, Vulcano Orkestrak 12.000 lagun jarri zituen dantzan hiru ordu baino gehiagoz.

Oso jai jendetsuak izan dira, gure udalerrian aspalditik ohi denez. Berorien diseinu eta programazioan herriko talde ugarik hartu dute parte, besteak beste, erroldatuta dauden 80 kuadrillek (55 heldu-kuadrilla eta 25 ume- kuadrilla), zeinek, jai batzordearen eskutik kolorez, giroz eta alaitasunez betetzen dituzten gure kaleak. Polita da kontua, baldin eta aintzat hartzen badugu garai bakoitzean santurtziar belaunaldi oso batek hartzen duela parte, izan ere, aurten 1.500 kuadrillakide erroldatu dira.

Jai batzordeak kuadrilletarako antolatutako hamaika ekitaldiez gain, beste 39 ekitaldi ere izan dira, Santurtziko arlo guztietako elkarteek publiko ororentzako programatuak eurak. Azken batean, herritar gehienek goitik behera ibilitako egitaraua, hauxe izanik gure jaietako ezaugarririk garrantzitsuena. Gainera, Mentxu maskota ere ikur handia da, badugulako, nolabait, identifikatuko gaituen plastikozko “irudikapena”. Bera da jaietan ikur maitatuenetako bat, izan ere, Mentxu agertu eta makina bat lagun inguratzen zaizkio, batez ere umeak. Esate baterako, asteartean egin zen Kalejiran 2.000 lagun baino gehiago ibili ziren.

Horrela bada, hamar jai-egun handi eta biziren ostean, igande gauerdian Mentxuk agurtu egin gintuen eta 2019ko jaietarako hitzordua jarri zigun. Baina alde egin aurretik, 2018ko Gorka sarien banaketan egon zen, honako hauek lortu zutelarik sari preziatua:

1.- HAUR-KUADRILLEN JANZKERARIK ONENA:
– ESANDA ETA EGINDA

2.- HAUR-KUADRILLAKIDERIK ONENA (NESKATOAK):
– NAIA (KATXIONDOS)

3.- HAUR-KUADRILLAKIDERIK ONENA (MUTIKOAK):
– AITOR (FESTAKO ERREGEAK)

4.- HAUR-KUADRILLARIK ONENA:
– GUZTIZ JOANDAK

5.- ARGAZKIRIK ONENA:
– GARAITEZINAK

6.- JANZKERARIK ONENA:
– HAZ-T

7.- EMAKUMEZKO KUADRILLAKIDERIK ONENA:
– SANDRA (A ÚLTIMA HORA)

8.- GIZONEZKO KUADRILLAKIDERIK ONENA:
– MARKEL (SORROMORROPIKOTAIOKE)

9.- KUADRILLARIK ONENA:
– CEDA EL VASO

Aurten gorabehera larririk gabeko jaiak izan ditugu, jendetsuak, parte hartze handidunak eta herritar gehienon gogokoak, egitarauan denok izan baitigu gure neurriko ekitaldiren bat.

Bidalketetan zehar nabigatu

Santurtzik egitarau borobila aurkeztu du 2018ko Karmengo Jaietarako
Zinea, ostalaritza eta sormena berriz ere elkartuko dira hiru astez Santurtziko Film Laburren VI. Santurzine Jaialdian

Jaso newsletterra

Izan zaitez lehena interesatzen zaizunaren berri jasotzen.

Harpidetu zaitez

Kategoriak

  • Antzerki jaialdia
  • Bestelakoak
  • Ekitaldiak
  • Erakusketak
  • Karmengo Jaiak
  • Programazioa
  • Santurzine
  • Serantes Kultur Aretoa

Azken bidalketak

  • Santurtzik itsas-prozesiora ontzian joateko zozketan izena emateko epea bihar zabaldu du
  • Karmengo jaiek badute kartel irabazlea eta protagonista Mentxu da
  • 2023 Karmengo jaietarako kartel-proposamena
  • Serantes Kultur Aretoak lehen seihilekorako programazioa aurkezten du
  • Sixto Aguileraren “Fusión” (Paris, Frantzia-1960)

Artxiboak

Bidalketetan zehar nabigatu

Santurtzik egitarau borobila aurkeztu du 2018ko Karmengo Jaietarako
Zinea, ostalaritza eta sormena berriz ere elkartuko dira hiru astez Santurtziko Film Laburren VI. Santurzine Jaialdian

SERANTES KULTUR ARETOA
Autonomiadun erakundea
Casa Torre Jauregia – Sabino Arana kalea, 5
48980 Santurtzi.
94 420 58 50 | serantes@serantes.com

Iritzi eta iradokizunak

¡Siguenos en redes!

Jarraitu!

Jaso newsletterra

  • Iragarki-taula
  • Kontratatzailearen profila
  • Gardentasun Ataria
  • Pribatutasun Politika
  • Datuen babesa
  • Cookieen politika
  • Web Mapa
Gestionar el consentimiento de las cookies
Para ofrecer las mejores experiencias, utilizamos tecnologías como las cookies para almacenar y/o acceder a la información del dispositivo. El consentimiento de estas tecnologías nos permitirá procesar datos como el comportamiento de navegación o las identificaciones únicas en este sitio. No consentir o retirar el consentimiento, puede afectar negativamente a ciertas características y funciones.
Funcional Always active
El almacenamiento o acceso técnico es estrictamente necesario para el propósito legítimo de permitir el uso de un servicio específico explícitamente solicitado por el abonado o usuario, o con el único propósito de llevar a cabo la transmisión de una comunicación a través de una red de comunicaciones electrónicas.
Preferencias
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para la finalidad legítima de almacenar preferencias no solicitadas por el abonado o usuario.
Estadísticas
El almacenamiento o acceso técnico que es utilizado exclusivamente con fines estadísticos. El almacenamiento o acceso técnico que se utiliza exclusivamente con fines estadísticos anónimos. Sin un requerimiento, el cumplimiento voluntario por parte de tu Proveedor de servicios de Internet, o los registros adicionales de un tercero, la información almacenada o recuperada sólo para este propósito no se puede utilizar para identificarte.
Marketing
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para crear perfiles de usuario para enviar publicidad, o para rastrear al usuario en una web o en varias web con fines de marketing similares.
Manage options Manage services Manage {vendor_count} vendors Read more about these purposes
Ver preferencias
{title} {title} {title}