2020 Serantes Kultur Aretoa, Santurtzi

  • Programazioa jaso
  • Kontaktua
  • CAS
  • EU
Skip to content
  • Sarreren Salmenta
  • CAS
  • EU
Serantes Kultur Aretoa
  • Sarreren salmenta
  • SKAko bazkidea egin
  • On-line izapideak
  • Agenda
    • Ekitaldi mota
      DenakAntzerkiaBestelako ekitaldiakDantza / ZirkoaErakusketakJaiakMusikaZine KlubZinema
      Hurrengo ekitaldiak
      ZinemaJOHN WICK 4
      Mar 24, 2023 - Api 5, 2023
      ZinemaEL HOTEL DE LOS LÍOS
      Mar 24, 2023 - Api 5, 2023
      ZinemaDUNGEONS & DRAGONS: HONOR ENTRE LADRONES
      Mar 31, 2023 - Api 6, 2023
  • Guneak eta Zerbitzuak
    • Serantes Kultur AretoaSerantes Kultur Aretoa
      Casa Torre JauregiaCasa Torre Jauregia
      Sala KresalaKresala Aretoa
      Arte plastikoetako taillerra
  • Zine klub 2022-2023
  • Antzerki jaialdia
  • Jaiak eta Ekitaldiak
    • Karmengo Jaiak
    • San Jorge Jaiak
    • Kornites
    • Sardinera eguna
    • Gabonak
    • Inauteriak
    • Abesbatzen batzariak
  • Argitalpenak
  • Albisteak
  • irudi galeria
  • Agenda
    • Ekitaldi mota
      DenakAntzerkiaBestelako ekitaldiakDantza / ZirkoaErakusketakJaiakMusikaZine KlubZinema
      Hurrengo ekitaldiak
      ZinemaJOHN WICK 4
      Mar 24, 2023 - Api 5, 2023
      ZinemaEL HOTEL DE LOS LÍOS
      Mar 24, 2023 - Api 5, 2023
      ZinemaDUNGEONS & DRAGONS: HONOR ENTRE LADRONES
      Mar 31, 2023 - Api 6, 2023
  • Guneak eta Zerbitzuak
    • Serantes Kultur AretoaSerantes Kultur Aretoa
      Casa Torre JauregiaCasa Torre Jauregia
      Sala KresalaKresala Aretoa
      Arte plastikoetako taillerra
  • Zine klub 2022-2023
  • Antzerki jaialdia
  • Jaiak eta Ekitaldiak
    • Karmengo Jaiak
    • San Jorge Jaiak
    • Kornites
    • Sardinera eguna
    • Gabonak
    • Inauteriak
    • Abesbatzen batzariak
  • Argitalpenak
  • Albisteak
  • irudi galeria
  • Programazioa Jaso
  • Kontaktua
  • SKAko bazkidea egin
  • On-line izapideak

Hasiera > Albisteak > Kalitatea, askotariko ikuskizunak eta prezioa dira Serantes Kultur Aretoaren lehen seihilekoan izango den programazioaren ezaugarriak

Kalitatea, askotariko ikuskizunak eta prezioa dira Serantes Kultur Aretoaren lehen seihilekoan izango den programazioaren ezaugarriak

Noticias 28.12.2018

ProgramazioaSerantes Kultur Aretoa

Kalitatea, askotariko ikuskizunak eta prezioa dira Serantes Kultur Aretoaren lehen seihilekoan izango den programazioaren ezaugarriak

Santurtziko Serantes Kultur Aretoak, 2019ko lehen seihilekorako, kalitatea, askotariko ikuskizunak eta prezio paregabeak dituen eszena- programazioa aurkezten du.

Guztira hamazortzi aretoko ikuskizun dira. Besteak beste, Errusiako Ballet Inperiala izango dugu “Chopiniarra, Boleroa eta Balletaren Gala” dantza-ikuskizunak eskainiz edo Compañia Opera 2001 taldearen “Madame Butterfly” opera.

Musikak ere izango du bere tokia bi kontzertu bikainekin: Eñaut Elorrieta adiskide minak “Harian” proiektu berria aurkeztuko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoko bost musikarirekin eta Pasión Vegaren “40 quilates” lan berria, bere ahots zoragarriarekin hunkituz.

Antzezlanei dagokienez, izen handiko lanak izango ditugu. Besteak beste, Ibsenen “Casa de Muñecas” lanaren sekuela edo Miguel Delibesen “5 horas con Mario” antzezlan ezaguna, bai eta Eurípidesen “Fedra”, Meridako antzerki-jaialdian arrakasta handiz estreinatu zena. Bestetik, “Mundo Obrero” lanaren bidez langile-klaseari buruzko kontakizuna ikusteko aukera izango dugu edo Pascal Rambert Frantziako zuzendari ospetsuaren “Hermanas” antzezlanean bi ahizpen arteko istorio gordina. SKAko agertokian Mark Rothkoren bizitzari buruzko “Rojo” antzezlana ere izango dugu, 6 Tony sari irabazi eta mundu zabalean antzeztu dena.

Era berean, Zorrillak idatzi zuen “Traidor” antzezlan klasikoa ikusteko aukera izango dugu, Teatro Corsarioren eskutik. Valentziako Arden taldeak, ordea, “Shakespeare en Berlín” lana aurkeztuko digu. Antzezlan horrek gizakiak historiako gertakarien aurrean eguneroko bizitzan hartzen duen jarrerari buruzko hausnarketa interesgarria eskainiko digu.

Euskarak ere tokia izango du bai familia osoarentzako ikuskizunetan bai komedian, adibidez irakasleak eta ikasleak rolak aldatuko dituzten “Rita Arrastoan Sartzen” lanean, edo bi adinekoen arteko bizitzari buruzko “Agiaren Hautsa” antzezlanean.

Lan guztiak kalitate handikoak dira eta lehen mailako antzezleak dituzte, besteak beste Lola Herrera, Aitana Sánchez Gijón, Juan Echanove, Ricardo Gómez, Bárbara Lennie, Inene Escolar, Lolita, Alberto San Juán, Luis Bermejo, Pilar Gómez, Joseba Apaolaza, Mikel Laskurain…

Sarreren prezioak umeentzako lanetarako 4 eurotik Pasion Vegaren Kontzerturako 35 eurora bitartekoak dira, antzezlanetarako prezioak 15 eta 18 euro bitartekoak izanik.

Hala ere, ahalik eta ikuskizun gehien ikusi ahal izateko, hileko bonuak jarri ditugu salgai, oso harrera ona izan baitute.

Hona hemen ikuskizun guztien zerrenda, bai eta lanon laburpen txikia ere:

Data Deskribapena Prezioa socio / no socio
01/02 PETER PAN, familiarentzako Ikuskizuna- Hegal egitea, ametsak gauzatzea, jolas amaiezina gozatzea.. Horixe eta gehiago da. Oso Musikala berezia. 14/16 €
01/13 GOAZEN 5.0. Aurreko urteetan bezala, antzerki obra musikala izango da hau. Telebistan ikusi ahal izango diren istorio eta gorabeherak laburtu eta moldatuko dituen ikuskizuna. 10 €
01/18 BOLERO -CHOPINIANA -BALLET GALA (ERRUSIAKO BALLET INPERIALA). Hiru pieza, koreograifa klasiko eta modernoen hautaketa bikaina. 18/20 €
01/25 LA VUELTA DE NORA (CASA DE MUÑECAS 2). Etxea, senarra eta seme-alabak abandonatu eta 15 urtera, Nora etxera itzuliko da idazle feminista arrakastatsu bihurtuta dibortzioa eskatzeko. Besteak beste, Aitana Sánchez Gijón ikusiko dugu. 16/18 €
01/27 PINOTXO –Familiarentzako ikuskizuna- ipuin klasikoari buruzko egokitzapena, erritmo handiarekin eta musika komediaren formatuan. 4 €
02/02 EÑAUT ELORRIETAREN KONTZERTUA: HARIAN proeiktu berria aurkeztuko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoan musikariak diren “Kaabestri String Ensemble” soka-boskoteak lagunduta. 13/15 €
02/08 TRAIDOR, José Zorrillaren lana, Teatro Corsariok interpretatuta. Bertsotan idatzita dagoen istorio honetan maitasun eta politikaz arituko dira 300 urtez “estatuko sekretua” izan den prozesu batean. 12/15 €
02/21 ARGIAREN HAUTSA. Euskaraz. Egoitza batean bizi diren bi adinekoen arteko maitasun-harremana. Nork bereaz erabakitzearen aldeko aldarria, ideologiak eta aurreiritziak alde batera utzita. Mikel Laskurain, Miren Gojenola, Ander Iruretagoiena… 8/10 €
02/22 OPERA: MADAMA BUTTERFLY, Giacomo Puccini. Opera hunkigarria eta konplexua. Orkestra izango dugu zuzenean. 25/30 €
02/24 INONDIK INORA –umore eta poesía, musika zuzenean eta panpinak ustartuz, jakin-mina eta desobendientzia sustatzen dituen haurrentzako antzezlana da. 4 €
03/08 HERMANAS, Pascal Rambert saridunak idatzia. Erabat desberdinak diren bi ahizpen arteko istorio gordina. Frantzian aldi berean estreinatuko da. Barbara Lennie eta Irene Escolar aktoreen eskutik. 16/18 €
03/21 RITA ARRASTOAN SARTZEN. Euskeraz. Antzezlan honetan batzuetan ikasleak irakasle direla erakutsiko digute Unibertsitateko irakasle batek, porrota baino ezagutu ez duen olerkaria bera, eta ileapaintzailea den ikasleak. Joseba Apaolaza eta Aitziber Garmendia ikusiko ditugu oholtzan. 8/10 €
03/29 MUNDO OBRERO. Bi maitemindu, denboran zehar (Errepublika garaian, diktaduraren aurka, betiere etortzeke dagoen demokraziarekin ametsetan) zenbait goseteri egingo diote aurre, baina euren maitasun-harremanaren alde borrokatuko dira etsi gabe. Alberto San Juan, Luis Bermejo, Pilar Gómez eta beste 16/18 €
04/14 ROJO, John Logarena. Mark Rothko margolariaren bizitza eta ariman sakonduko du. 6 Tony sariren irabazlea eta mundu zabalean antzeztua. Juan Etxanobe eta Ricardo Gómez ikusiko ditugu. 16/18 €
04/26 SHAKESPEARE EN BERLIN. Hiru lagunek 13 urtetan izan duten bilakaera ikusiko dugu, bizimodua eta ideologia zelan aldatu zaien 30. hamarkada zoriontsu haietatik nazien gertakizun mugarrietan zehar eta gerra amaitu arte. Hausnarrarazi egingo digun antzezlana, ez baitakigu zer egingo genukeen guk hura bizi izan bagenu. 12/15 €
05/03 5 HORAS CON MARIO, Miguel Delibesen antzezlan ezaguna, non gizakia, errua, bakardadea, inkomunikazioa, bizitzaren zentzua eta beste gai sakon batzuk jorratuko diren. Ia 40 urte joan dira Lola Herrerak interpretatu zuenetik. Orain berriro egingo du Carmenen rola, senarra 5 orduz beilatzen egongo den pertsonaia. 16/18 €
05/17 FEDRA, Eurípidesena eta Paco Bezerraren bertsioan. Maitasunez gaixo, Fedrak seme-ordea maite du, baina ez du errudun sentitu nahi. Azkenean larrutik ordainduko du arauz kanpoko harreman hori . Meridako antzerki-jaialdia. Besteak beste, Lolita, Eneko Sagardoi, Tina Sainz… 16/18 €
05/24 PASIÓN VEGAREN KONTZERTUA. Lan berria aurkeztuko du: 40 Quilates, zeinekin musikan bete duen 25. urteurrena ospatuko duen. Estilo uztarketa bikaina: kopla, flamenkoa, egile-abestiak (Aznavour, Carlos Cano, Maria Dolores Pradera, Serrat, Sabina…) 33/35 €

Serantes Kultur Aretoak jarraituko du igande goiz batzuetan umeentzako zinea eskaintzen. Horretarako 12 euroko bonua jarri da salgai, zeinean umeentzako eta familia osoarentzako euskarazko lanak sartzen diren; hortaz, euskara familian gozatzeko goizeko 6 aukera ditugu.

Serantes Kultur Aretoak, gainera, Zine Klubarekin jarraituko du ostegunetan, hamabostaldian behin, zenbait zine jaialditan sariak jaso dituzten filmak eskainiz.

Beste aldetik, 19:30ean sesio berri bat edukiko dugu, jendeak eskatuta.

Ikusi programazioa
Ikusi antzerkiaren triptikoa

Bidalketetan zehar nabigatu

Santurtzik gabonetan hamaika jarduera eskainiko ditu publiko ororentzat
Exposición de Isabel Fargues, en Casa Torre Jauregia (Santurtzi)

Kategoriak

  • Antzerki jaialdia
  • Bestelakoak
  • Ekitaldiak
  • Erakusketak
  • Karmengo Jaiak
  • Programazioa
  • Santurzine
  • Serantes Kultur Aretoa

Azken bidalketak

  • Serantes Kultur Aretoak lehen seihilekorako programazioa aurkezten du
  • Sixto Aguileraren “Fusión” (Paris, Frantzia-1960)
  • Musika baino gehiago
  • Ontzi partikularren izan ematea Karmen eguneko itsas prozesioan parte hartu ahal izateko
  • Itsaz Prozesioa, Zozketaren emaitza

Artxiboak

Bidalketetan zehar nabigatu

Santurtzik gabonetan hamaika jarduera eskainiko ditu publiko ororentzat
Exposición de Isabel Fargues, en Casa Torre Jauregia (Santurtzi)

partners

  • porn

SERANTES KULTUR ARETOA
Autonomiadun erakundea
Casa Torre Jauregia – Sabino Arana kalea, 5
48980 Santurtzi.
94 420 58 50 | serantes@serantes.com

Opiniones y sugerencias

Iritzi eta iradokizunak

¡Siguenos en redes!

Jarraitu!

  • Iragarki-taula
  • Kontratatzailearen profila
  • Gardentasun Ataria
  • Datuen babesa
  • Cookieen politika
  • Web Mapa
Gestionar el consentimiento de las cookies
Para ofrecer las mejores experiencias, utilizamos tecnologías como las cookies para almacenar y/o acceder a la información del dispositivo. El consentimiento de estas tecnologías nos permitirá procesar datos como el comportamiento de navegación o las identificaciones únicas en este sitio. No consentir o retirar el consentimiento, puede afectar negativamente a ciertas características y funciones.
Funcional Always active
El almacenamiento o acceso técnico es estrictamente necesario para el propósito legítimo de permitir el uso de un servicio específico explícitamente solicitado por el abonado o usuario, o con el único propósito de llevar a cabo la transmisión de una comunicación a través de una red de comunicaciones electrónicas.
Preferencias
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para la finalidad legítima de almacenar preferencias no solicitadas por el abonado o usuario.
Estadísticas
El almacenamiento o acceso técnico que es utilizado exclusivamente con fines estadísticos. El almacenamiento o acceso técnico que se utiliza exclusivamente con fines estadísticos anónimos. Sin un requerimiento, el cumplimiento voluntario por parte de tu Proveedor de servicios de Internet, o los registros adicionales de un tercero, la información almacenada o recuperada sólo para este propósito no se puede utilizar para identificarte.
Marketing
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para crear perfiles de usuario para enviar publicidad, o para rastrear al usuario en una web o en varias web con fines de marketing similares.
Manage options Manage services Manage vendors Read more about these purposes
Ver preferencias
{title} {title} {title}