2020 Serantes Kultur Aretoa, Santurtzi

  • Programazioa jaso
  • Kontaktua
  • CAS
  • EU
Skip to content
  • Sarreren Salmenta
  • CAS
  • EU
Serantes Kultur Aretoa
  • Sarreren salmenta
  • SKAko bazkidea egin
  • On-line izapideak
  • Agenda
    • Ekitaldi mota
      DenakAntzerkiaBestelako ekitaldiakDantza / ZirkoaErakusketakJaiakMusikaZine KlubZinema
      Hurrengo ekitaldiak
      ZinemaMARI(DOS)
      Mar 10, 2023 - Mar 23, 2023
      ZinemaSCREAM VI
      Mar 10, 2023 - Mar 23, 2023
      AntzerkiaMUCHOS AMIGOS NEGROS
      Mar 24, ostirala | 20:00 h
  • Guneak eta Zerbitzuak
    • Serantes Kultur AretoaSerantes Kultur Aretoa
      Casa Torre JauregiaCasa Torre Jauregia
      Sala KresalaKresala Aretoa
      Arte plastikoetako taillerra
  • Zine klub 2022-2023
  • Antzerki jaialdia
  • Jaiak eta Ekitaldiak
    • Karmengo Jaiak
    • San Jorge Jaiak
    • Kornites
    • Sardinera eguna
    • Gabonak
    • Inauteriak
    • Abesbatzen batzariak
  • Argitalpenak
  • Albisteak
  • irudi galeria
  • Agenda
    • Ekitaldi mota
      DenakAntzerkiaBestelako ekitaldiakDantza / ZirkoaErakusketakJaiakMusikaZine KlubZinema
      Hurrengo ekitaldiak
      ZinemaMARI(DOS)
      Mar 10, 2023 - Mar 23, 2023
      ZinemaSCREAM VI
      Mar 10, 2023 - Mar 23, 2023
      AntzerkiaMUCHOS AMIGOS NEGROS
      Mar 24, ostirala | 20:00 h
  • Guneak eta Zerbitzuak
    • Serantes Kultur AretoaSerantes Kultur Aretoa
      Casa Torre JauregiaCasa Torre Jauregia
      Sala KresalaKresala Aretoa
      Arte plastikoetako taillerra
  • Zine klub 2022-2023
  • Antzerki jaialdia
  • Jaiak eta Ekitaldiak
    • Karmengo Jaiak
    • San Jorge Jaiak
    • Kornites
    • Sardinera eguna
    • Gabonak
    • Inauteriak
    • Abesbatzen batzariak
  • Argitalpenak
  • Albisteak
  • irudi galeria
  • Programazioa Jaso
  • Kontaktua
  • SKAko bazkidea egin
  • On-line izapideak

Hasiera > Albisteak > Bikaintasuna Serantes Kultur Aretoaren programazioaren ezaugarri nagusia

Bikaintasuna Serantes Kultur Aretoaren programazioaren ezaugarri nagusia

Noticias 10.12.2015

ProgramazioaSerantes Kultur Aretoa

Bikaintasuna Serantes Kultur Aretoaren programazioaren ezaugarri nagusia

Serantes Kultur Aretoaren ikuskizunak kalitate handikoak dira, publiko ororentzat eta merke-merkeak, horixe baita publiko anitza eta exigentea pozik uzteko formula egokiena. Izan ere, Serantes Kultur Aretoak urtero makina bat ikusle ditu eta 3.000 bazkidetik gora.

Urtarriletik ekainera Serantes Kultur Aretoan dantza-emanaldi garrantzitsuak ikusteko aukera egongo da, bai ballet klasikoa (“Zisneen lakua” dantza-ikuskizun ezaguna San Petesburgoko Ballet ospetsuaren eskutik) eta bai dantza garaikidea, hala nola, Medea, no Thomas Noonere konpainiak leuntasun eta dinamismoaren arteko kontrastea eskainiko digun dantzaren bidez.

Musikak garrantzi handia izango du denboraldi honetan. Horrela bada, hiru kontzertu izango dugu hurrengo artista eta talde hauek emanak: Pablo Lópezek, Ken Zazpik eta Bebek

Programazio honen lanik berritzaileenetako bat “Herkules” musikala da. Ikuskizun hau Meridako Antzerki Klasiko Jaialdian aurkeztu zen eta bertan artista ezagunek hartzen dute parte, besteak beste, Pablo Abrairak, Victor Ullatek eta Paco Arrojok.

Urtero bezala, musika lirikoa ere izango dugu Serantes Kultur Aretoan. Oraingo honetan opera italiarraren pieza garrantzitsuenetako bat izango dugu, Verdiren “Rigoletto”.

Helduentzako kalitatezko antzerki-lanak egongo dira ikusgai gidoiak, egokitzapenak, zuzendaritza eta interpretazioa, denak baitira bikainak. Hurrengo hauek nabarmentzekoak dira: “El invernadero” Eduardo Mendozaren egokitzapena, non Gonzalo de Castro, Tristan Ulloa eta Jorge Usón Mario Gasen zuzendaritzapean arituko diren… “Pancreas” Juan Carlos Rubioren zuzendaritzapean eta Fernano Cayo, Alfonso Lara eta Santiago Ramosen eskutik, “El Florido Pensil. Niñas”, zeinek arrakasta itzela lortu zuen aurreko bertsioan, oraingoan Loli Astoreka, Gurutze Beitia eta Teresa Calo ikusiko ditugu rol nagusietan. “La Flaqueza del Bolchevique” Adolfo Fernández bilbotarraren eskutik edo Rafael Alvarez  “El Brujoren” “Los Misterios del Quijote” lana. “Reijkiavik” ere izango dugu, Juan Mayorgak zuzendu eta Cesar Saratxuk eta Daniel Abadejok antzeztutako lana. “Losers” Maria Pujalteeta Vicente Romerorekin. “Adentro” antzezlanean ez dugu aktore garrantzitsurik izango baina eszena-kalitate handia eta azpimarratzeko moduko gidoia gozatzeko aukera bai. Bertan Argentinako familia baten istorioa kontatuko digute, zeinen ama “Los Colleman” obra saritakoaren protagonistetako bat den.

Iaz izan zuten harrera onaren ondorioz, 2016rako ere mantenduko dira hileko abonuak, are gehiago jaisten dutenak Serantes Kultur Aretoaren sarreren prezioa, bi abonu berri erantsi dira:

1) Umeez eta familiaz osatutako publikoarentzako abonu berezia, 30 euroren truke zortzi ikuskizun  ikusteko. Uste dugu Oparipack Txiki hau Gabonetako opari ederra izango dela etxeko umeentzat. Ikuskizunak hurrengo hauek dira:

01-10, 12:30 “Txanogorritxo” (euskaraz) 4 €

01-24, 12:30 “ New Orleanseko Cyrano” (euskaraz) 4 €

02-07, 12:30 “Amour” (euskaraz) 4 €

02-28, 16:30 eta 18:30 Pirritx Porrotx eta Marimotots “Amalur” 6 €

03-06, 12:30 “Faboo” – Umeentzako ikuskizun onenaren MAX eta FETEN sariak  4 €

03-20, 12:30 “Pintto Pintto” (euskaraz)  4 €

04-10, 12:30 “Dot”  4 €

05-01, 18:30 Danza: “Vuelos” Aracaladanza konpainia  6 €

2) 20 euroko abonua euskarazko hiru ikuskizunetarako: “Etxekoak”, Ander Lipusen zuzendaritzapena, “Heroiak” (Gerald Sybleyrasen eleberria, Moliere sarietarako 4 izendapen jaso zuena) eta Patxo Telleriaren “Zergatik Jamil” antzezlana.

Hileko gainerako abonuak hurrengo hauek dira:

Urtarrileko antzerki abonua: 32€ bi obren truke (Herkules eta Invernadero)

Otsaileko antzerki-abonua: 29€ obra bien truke (Adentro eta Pancreas)

Martxoko antzerki abonua: 45€ bi ikuskizunen truke (Dantza: “Zisneen lakua”, Opera: “Rigoletto”).

Apirileko antzerki-abonua: 44€ hiru obren truke (El florido pensil. Niñas, La flaqueza del bolchebique eta Maravillas del Quijote-El brujo)

Maiatzeko antzerki-abonua: 45€ hiru ikuskizunen truke (Reikiavik, Dantza garaikidea. Medea, Losers).


Hona hemen ikuskizunen zerrenda, bai eta berorien laburpen txiki bat:

 

DATA

DESKRIBAPENA

`PREZIOA

01-10

“TXANOGORRITXO” (euskaraz) Charles Perraulten ipuin klasikoaren bertsio dibertigarria, musikaz betea.   4 €

01-15

HERKULES” Musikala. Antzezleak, abeslariak, dantzariak eta akrobatak. Talde honek Herkulesen mitoaren ikuspegi berria eskainiko digu. Pablo Abraira, Victor Ullate, Paco Arrojo…Meridako Antzerki Klasikoaren Jaialdian aurkeztua. 18 €

01-21

“ETXEKOAK” (euskaraz). Muga eta zentzugabeko legeei egindako kritika, non agerian utziko den “Etxekoa” eta “barrukoa” kontzeptuen arteko dikotomia. 10 €

01-22

PABLO LOPEZen kontzertua 22 €

01-24

“NEW ORLEANSEKO CYRANO”.Cyrano maitemindu bat konplexuz beterik bizi da bere sudur itsusiearen erruz. Istorioa XIX. mendeko New Orleansen gertatuko da jazz erritmopean.

01-29

INVERNADERO”. Atzean kritika politikoa duen endredo eta umore beltzezko komedia. Gabonetako egun batean, itxuraz sendatzen laguntzeko den bainu-etxe bateko langileek aurre egin beharko diete bertan gertatutako jaiotza eta heriotza gertakizun banari. 18 €

02-05

“ADENTRO”, Zentro Dramatiko Nazionalaren koprodukzioa. Sustrai espainiarreko familia argentinar bat: semea preso, honen arreba, etxearen sostengua dena, eta iragan zoriontsuan harrapatuta geratu den ama. 15 €

02-07

“AMOUR”  (euskaraz) Antzezlan honek erabateko maitasuna eta gorrotoaren artean sarri dagoen muga finaren inguruan hausnarketa egiteko bide emango digu.   4 €

02-12

“PANCREAS”. Hiru lagun. Batek pankrea-transplantea behar du, bigarrenak bere buruaz beste egin nahi du eta hirugarrenak biak elkartu nahi ditu bere buruaz beste egin nahi duenak gaixorik dagoen lagunari pankrea eman diezaion. Santiago Ramosekin. 18 €

02-18

“HEROIAK” (euskaraz). Gerrako hiru beterano soldadu ohien egoitzatik ihes egin nahian ibiliko dira. 10 €

02-19

KEN ZAZPIREN KONTZERTUA 18 €

02-28

PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS  “Amalur”. Pailazo ezagunak baserrira joango dira, Marimototsi bisita egitera  6 €

03-04

DANTZA: ZISNEEN LAKUA, SAN PETESBURGOKO BALLETaren eskutik. 20 €

03-06

FABOO ( Umeentzako ikuskizun onenaren MAX eta FETEN sariak) Helduentzat ere gomendagarria, pozik ikusiko dute eta.  4

03-17

“ZERGAITIK JAMIL” (euskaraz). Antzezlan honek hurrengo hau planteatzen du: Nolatan izan zara ohean makalduta zegoen elbarritu bat hiltzeko gai? 10 €

03-18

OPERA: RIGOLETTO. Verdik konposatutako opera italiar garrantzitsuenetako bat, aberastasun melodiko eta indar dramatiko ikaragarriduna. 30 €

03-20

“PINTTO PINTTO”. Pintto Pintto kantaren pertsonaia ezaguna Serantes Kultur Aretoko oholtzara helduko da.   4 €

03-25

BEBEREN KONTZERTUA

 

22 €

04-01

“EL FLORIDO PENSIL.NIÑAS” Bost neskato Espainian gerraondoko garaian indarrean zegoen hezkuntza sistemaren pean. 15 €

04-10

“DOT” magia apur batez eta irudimen handiz dot eta Laia argi eta kolorez betetako bidaian abiatuko dira. 4 €

04-15

“LA FLAQUEZA DEL BOLCHEVIQUE”. Gizon goibel eta aspergarri baten bizimodua goitik behera aldatuko da autoa emakume exekutibo ipurterre baten autoaren kontra jotzen duenean. Susana Abaitua, Adolfo Fernández. 16 €

04-29

RAFAEL ALVAREZ “ BRUJO” – “  LOS MISTERIOS DEL QUIJOTE”. Obra unibertsal honen bertsio librea, “Brujoak” emandako sorginkeria-puntuaz. 18 €

05-01

“VUELOS”  ARACALADANZA KONPAINIA, irudimenaren bidez hegal egingo dugu Leonardo Da Vinci artistaren figuraren atzetik.   6 €

05-13

“REIKIAVIK”. Xakeari buruzko antzezlana, oroimen eta irudimenean oinarritutako artea bera. Antzezlanak gerra hotza, Bobby Fischer eta Boris Spasski ere ekarriko dizkigu. Cesar Saratxu eta Daniel Albarekin. 16 €

05-20

DANTZA GARAIKIDEA: “MEDEA” Euripidesen mitoan oinarritutako antzezlana. Medeak seme-alabak sakrifikatu zituen senarra zigortzeko. Thomas Nooen koreografoaren bertsioan. 15 €

05-27

“LOSERS” Manuelek eta Sandrak bizimodu tristea daraman berrogeitaka urteko bikotea ostatzen dute, baina ez dute euren adinean ustez lortu beharko zuketenik ezer lortu. Maria Pujalte eta Vicente Romeroren eskutik. 16 €

Bidalketetan zehar nabigatu

Nazioarteko Abesbatzen Santurtziko Topaketen XXXVI. Edizioa
Santurtzik otsailaren 10era arte du zabalik izena emateko epea, inauterietako desfilearen XII. edizioan parte hartzeko

Kategoriak

  • Antzerki jaialdia
  • Bestelakoak
  • Ekitaldiak
  • Erakusketak
  • Karmengo Jaiak
  • Programazioa
  • Santurzine
  • Serantes Kultur Aretoa

Azken bidalketak

  • Serantes Kultur Aretoak lehen seihilekorako programazioa aurkezten du
  • Sixto Aguileraren “Fusión” (Paris, Frantzia-1960)
  • Musika baino gehiago
  • Ontzi partikularren izan ematea Karmen eguneko itsas prozesioan parte hartu ahal izateko
  • Itsaz Prozesioa, Zozketaren emaitza

Artxiboak

Bidalketetan zehar nabigatu

Nazioarteko Abesbatzen Santurtziko Topaketen XXXVI. Edizioa
Santurtzik otsailaren 10era arte du zabalik izena emateko epea, inauterietako desfilearen XII. edizioan parte hartzeko

SERANTES KULTUR ARETOA
Autonomiadun erakundea
Casa Torre Jauregia – Sabino Arana kalea, 5
48980 Santurtzi.
94 420 58 50 | serantes@serantes.com

Opiniones y sugerencias

Iritzi eta iradokizunak

¡Siguenos en redes!

Jarraitu!

  • Iragarki-taula
  • Kontratatzailearen profila
  • Gardentasun Ataria
  • Datuen babesa
  • Cookieen politika
  • Web Mapa
Gestionar el consentimiento de las cookies
Para ofrecer las mejores experiencias, utilizamos tecnologías como las cookies para almacenar y/o acceder a la información del dispositivo. El consentimiento de estas tecnologías nos permitirá procesar datos como el comportamiento de navegación o las identificaciones únicas en este sitio. No consentir o retirar el consentimiento, puede afectar negativamente a ciertas características y funciones.
Funcional Always active
El almacenamiento o acceso técnico es estrictamente necesario para el propósito legítimo de permitir el uso de un servicio específico explícitamente solicitado por el abonado o usuario, o con el único propósito de llevar a cabo la transmisión de una comunicación a través de una red de comunicaciones electrónicas.
Preferencias
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para la finalidad legítima de almacenar preferencias no solicitadas por el abonado o usuario.
Estadísticas
El almacenamiento o acceso técnico que es utilizado exclusivamente con fines estadísticos. El almacenamiento o acceso técnico que se utiliza exclusivamente con fines estadísticos anónimos. Sin un requerimiento, el cumplimiento voluntario por parte de tu Proveedor de servicios de Internet, o los registros adicionales de un tercero, la información almacenada o recuperada sólo para este propósito no se puede utilizar para identificarte.
Marketing
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para crear perfiles de usuario para enviar publicidad, o para rastrear al usuario en una web o en varias web con fines de marketing similares.
Manage options Manage services Manage vendors Read more about these purposes
Ver preferencias
{title} {title} {title}