ZINE KLUBA: AMAL

ZINE KLUBA: AMAL

Belgika, 2023

Iraupena: 107’

Saioak: 18:00; 20:30

Zuzendaria: Jawad Rhalib

Gidoibileak: Jawad Rhalib, David Lambert, Chloé Léonil

Aktore-taldea: Lubna Azabal, Fabrizio Rongione, Catherine Salée

DRAMA

Jawad Rhalibek Ganteko Zine Jaialdian aurkeztu zuen bere film luze berria, “Amal”, protagonistaren izena, arabieraz “esperantza” hitzaren baliokidea. Fikzioaren (“7 rue de la Folie”, “Insoumise”) eta dokumentalaren (“Les Damnés de la mer ») artean kokatuta, beti agerian jarri duen aktibismoak eta gizarte garaikideen arazoei jartzen dien arretak egin dute ezagun zinemagile belgikar-marokoar honen ibilbidea.

”When Arabs Danced” filmean (2018) zalantzan jarri zuen kultura arabiarrak arteari dion maitasuna, eta beren artearen bitartez fundamentalismoaren aurka borrokatzen ziren artistei eman zien ahotsa. “Amal” filmarekin hausnarketa horretan jarraitzen du, Bruselako eskola batean literatura-irakasle baten erretratua pintatuz. Amalek ikasle, guraso eta lankide batzuen jarrerari egin beharko die aurre, Aboû Nouwâs poeta arabiarraren obrak irakastea erabakitzen duenean, VIII. mendeko bertso satiriko horiek, egilearen askatasun sexualaren erakusgarri, min egingo baitiete XXI. mendeko ikasleei.

Filmak Europako eta Ameriketako zine-jaialdietan ibili da. E. Nina Rothe kritikariaren ustez “Film hau kontuan hartzeko modukoa da intolerantzia erlijiosoari buruz botatzen duen mezu indartsuagatik. Baina benetan berezi egiten duena zera da, Lubna Azabal aktorearen lana, gaur egungo aktore onenetakoa da eta.” Tallinneko Zine Jaialdian emakumezko aktore onenaren saria eskuratu zuen film honetan egindako lanagatik. Zine Klubeko ikusleontzat ere aski ezaguna da, aurreko denboraldian “El caftán azul” filmean aktore protagonista izan zelako, oso rol hunkigarrian.

Zine Klub

Mar 20, osteguna | 18:00 h | 18:00 h

Interesa izan dezakezu

Zinema

GLADIATOR II

Aza 29, 2024 - Abe 5, 2024

Zinema

WICKED

Aza 29, 2024 - Abe 5, 2024

Zinema

PÍDEME LO QUE QUIERAS

Aza 29, 2024 - Abe 5, 2024