SANTS
Espainia eta Italia, 2026
Iraupena: 103’
Saioa: 18:00
Zuzendaria: Mikel Gurrea
Gidogileak: Mikel Gurrea, Francisco Kosterlitz
Aktore-taldea: Victoria Luengo, Ariadna Gil, Eulàlia Ramon, Cosimo Fusco
Euskal Herria eta Kataluniaren artean bizi den Mikel Gurrea donostiarra Victoria Luengorekin elkartu da berriro. Lehenago elkarrekin lan egin zuten Mikelen lehen filmean (Suro), gure jaialdiaren aurreko edizio baten ikusi ahal izan genuen filma, hain zuzen. Lan berri bakoitzarekin, Luengo estatu mailako aktore onenetarikoen artean ari da sendotzen bere tokia. Horren erakusle dira antzerkian egin dituen lanak (Prima Facie), nola Almodovarrekin egin dituen filmak (La habitación de al lado eta Amarga Navidad) eta Rodrigo Sorogoyenekin egindako lanak. Antidisturbios telesail laburraren ondoren, aurten erronka jarri dio Javier Bardemi El ser querido filmean izan den aurrez aurreko izugarrian
‘Sants’ filmean, aktorea mallorcarra, hainbat urtez munduan zehar ibili ondoren, Bartzelonara itzuli da ama (Ariadna Gil) zaintzera. Bere bizitza irauli egiten da eliza eta hilerrietako irudi erlijiosoen lapur talde bateko buru karismatikoa ezagutzen duenean. Donostiako Sail Ofizialean aurkeztua, Santurtzi da bere bigarren geltokia.