RUEGA POR NOSOTRAS
Espainia, 2026
Iraupena: 137’
Saioa: 18:00
Zuzendaria: Daniel Monzón
Gidogileak: Daniel Monzón, Jorge Guerricaechevarría
Aktore-taldea: Zoe Bonafonte, Manuela Calle, Adelfa Calvo, María Cerezuela
Daniel Monzón Zuzendari Onenaren Goya sariaren irabazle (“Celda 211” – 2009) eta filmografia oparodun zinemagileak (“El Niño”, “Las leyes de la frontera”) 1974. urtera eramango gaitu. Han Emakumea Babesteko Patronatua ezagutuko dugu, “eroritako edo erortzeko arriskuan dauden emakumeak sendatzeko” eta “moralik gabeko emakumeak gaitzetik libratzeko” erakunde frankista, alegia. Testuinguru horretan, erretzea, manifestazioa egitea, ez obeditzea edo ezkontzatik kanpo haurdun geratzea immorala da. Filma egiteko dokumentazio-lan handia egin da, besteak beste doktoretza-tesiak, artxibategiko dokumentuak, ikerketa-liburuak eta dokumentalak aztertu dira; baina batez ere Patronatutik pasatu ziren hainbat eta hainbat emakumeren testigantzak izan dira filmaren bihotza. Donostiako Zinemaldian aurkeztu ondoren, Santurtzira dator, Zineklubera.
Solasaldia Santurtzi Memoria Elkarteko partaideekin.