Por los pelos. Una historia de autoestima
Komedia
2022ko abuztuaren 12an
Zuzendaria: Nacho G. Velilla
Gidoilaria: Nacho G. Velilla
Aktore taldea: Nene, Antonio Pagudo, Tomy Aguilera
Juanjo (Antonio Pagudo) berrogeitaka urteko gizona da. Burusoila den arren, autoestimua nahiko altua du. Emaztea (Eva Ugarte), ordea, obsesionatuta bizi da irudi fisiko eta estetikarekin, eta etengabe ekartzen dio gogora buruko ditxosozko soiltasun hori. Sebas laguna (Carlos Librado “Nene”) bestelakoa da, guztiz kezkatuta dago-eta buruan ile gutxi duelako. Gaztetako itxura berreskuratu nahi du kosta ahala kosta, nahiz eta emazte ohiak (Amaia Salamanca) eta alabek obsesio horren ondorioak jasan behar dituzten. Lagun biak edozertarako prest daude dirua lortu eta Turkiaraino bidaiatzeko buruan ilea txertatzeko. Istanbulen Rayco (Tomy Aguilera) reggaeton-kantari gaztea ezagutuko dute. Ordura arte karrera arrakastatsua izan du gazteak, baina kontzertu batean burusoila zela deskubritu zenetik bizitza hankaz gora jarri zaio. Ile-transplantea egin beharko du ahalik eta lasterren. Hirurek dute helburu bera, burua berriro ilez jantzi. Zoriontasuna estetikan topatuko dutelakoan daude, baina laster konturatuko dira fisikotik haratago bizitza egon badagoela.

Zine komertzialerako sarreren prezioa
- Sarrera orokorraren prezioa 6,00 €
- 3D filmen sarrera orokorraren prezioa 7,00 €
- Ikuslearen eguna (osteguna), saio guztiak 5,00 € (3D filmak izan ezik)
- Txartel-leihatilaren ordutegia:
Ostegunetik Igandera 17:30etik 21:00etara