PALESTINA 36

PALESTINA 36

Palestina, 2025
Iraupena/Duración: 119’

Zuzendaria: Annemarie Jacir
Gidogilea: Annemarie Jacir
Aktore-taldea: Yasmine Al Massri, Karim Anaya, Robert Aramayo, Hiam Abbass, Liam Cunningham

Duela 90 urte palestinarrak kolonialismo britaniarraren aurka matxinatu ziren, nekazariak zirela matxinadaren buru. Altxamendu handiena eta luzeena izan zen, 1917an Balfour Deklarazioak “judu guztientzako etxe nazional” baten alde egin zuenetik. Lehian dagoen lur horrek, gaur egun oraindik albiste basatienen iturri, apenas du ezer esateko aukerarik. Horrexegatik, hain zuzen, dira ezinbestekoak oraingo honetan ikusiko dugun bezalako filmak, zeinak “La voz de Hind” 2025eko ekoizpen tunisiarrak bezala, zinema eta dokumentua uztartzen dituen.

Erresistentziazko zinema da, eta koherentea bere egilearen (emakumezko zinemagile palestinarra) ikuspegiarekin. Berreraikuntza historikoaz gain, artxiboko irudiak ikusiko ditugu. “Artxibo horiei begiratuta, konturatuko zara gauza bakarrean zirela onak britaniarrak, dena grabazioetan jasotzeko lanean” dio zuzendariak. “Orduantxe ikusten duzu bizirik zegoen mundu bat zela, eta hil egin zutela. Ikaratu egiten nau gaur egun existitzen ez diren hainbat eta hainbat toki ikusteak, eta jakiteak 1948az geroztik palestinarren % 75 errefuxiatuak direla”, urte horretan izan baitzen Nakba, edo gerra arabiar-israeldarra. “Sarritan pentsatzen dut: Non ote dago palestinar hori? Zer gertatu ote zitzaion? Zein ote dira horien guztien istorioak?” Horren zatitxo bat ikusiko dugu “Palestina 36” filmean, zeina 2023ko urriaren 7aren osteko astean zen filmatzen hastekoa. Gerora, lau aldiz hasi ziren filmatzen; eta harrez geroztik ez da Palestinan fikziozko film bakar bat ere egin.

Amaieran, solasaldia egongo da Amnesty Internationaleko partaideekin.

Zine Klub

Abe 17, osteguna | 18:00 h | 21:00 h

4 €

Sarrerak erosi

Ikuskizun guztietan, umeentzat izan zein ez, aretoetan sartzen diren guzti-guztiek sarrera izan beharko dute adina gorabehera.

Interesa izan dezakezu

Zinema

RESIDENT EVIL

Ira 18, 2026 - Urr 1, 2026

Zinema

LA BOLA NEGRA

Ira 25, 2026 - Urr 8, 2026

Zinema

EN EL CORAZÓN DE LA BESTIA

Ira 25, 2026 - Urr 8, 2026