MOSCAS
México, 2026
Iraupena: 99’
Zuzendaria: Fernando Eimbcke
Gidogileak: Vanessa Garnica, Fernando Eimbcke
Aktore-taldea: Teresa Sánchez, Bastian Escobar, Enrique Arreola, Hugo Ramírez
Zuri-beltzean da, iraganetik etorria bailitzan, filmak zerbait gogorarazi nahi baligu legez. Cristian eta Olga, bata xaloa eta bizia, ama sendatuko delakoan pozik; bestea, berriz, mutikoaren beste muturrean, saminduta eta bizitzarekin etsita. “Temporada de patos” (2004) egin eta bi hamarkada luzera, Fernando Eimbckek berriro heldu dio zuri-beltzari, baina ez xede dramatiko edo nostalgiko batekin, protagonistaren xalotasuna nabarmentzeko baizik, inguruan duen mundua deskubritzen hasia den mutikoa da eta. Distiratsuena istorioaren kolorea da, bai eta pertsonaien samurtasuna ere. Alfonso Cuaronen “Roma” (2018) ekartzen digu gogora, izan ere, biak ala biak aritzen dira familiaz eta xalotasunaz Mexikon.
“Moscas” filmean, iradokitzen da Mexiko Hirian bizitzek elkar ukitzen dutela ezinbestez. Eimbckek galeraz hitz egiteko gune bat topatzen du eguneroko ibilbideetan (pasabide ezin luzeagoak, itxaron-gelak, etxe pareko dendak) baina aurrera egiteko aukeraz mintzatzeko ere bai. Hizkera jasoa erabili barik, ulertaraziko digu haztea eta zahartzea aldi berean eta aurrez aurre gertatzen diren prozesuak direla. Cristian eta Olgaren artean harreman apala baina gozoa sortuko da, adiskidetasunak aukera emango baitie iraganeko zauriak sendatzeko bidean jartzeko, eta bizitzan aurrera egiteko.