LA ÚLTIMA RONDA EN VENECIA
Le città di pianura
Italia, 2026
Iraupena: 98’
Saioak: 18:00; 20:30
Zuzendaria: Francesco Sossai
Gidogileak: Francesco Sossai, Adriano Candiago
Aktore-taldea: Filippo Scotti, Sergio Romano, Pierpaolo Capovilla, Roberto Citran.
Maitagarria da ‘La última ronda en Venezia’ pelikulan gertatzen den guztia. Kritikaren eta ikusleen artean arrakasta lortu zuen horrek, zortzi David de Donatello, Italiako Goya sari lortu ditu. Francesco Sossai hasiberriak jaio eta hazi zen ingurua eta bertan bizi diren biztanle bereziak birsortu nahi ditu. “Italiako iparraldeko herri txiki batetik nator, lau kale eta hamar taberna zituena “dio zuzendariak. Zer inspirazio iturri handiago egon liteke belarria jendez betetako taberna batean jartzea baino? Aspaldiko adiskidetasunaren bila dabiltzan bi edalek galdutako aukerez eta umore onez betetako errepidean zehar eramango gaituzte. Belaunaldien arteko ‘road trip’ dibertigarri honetan, elkarrengandik ikasten dute arkitektura-ikasle lotsati batek (Filippo Scotti, Paolo Sorrentino zuzendariaren alter egoa izan zena ‘Jainkoaren eskua izan zen’ filmean) eta edale bikoteak. Edo ez.
“Pentsatzekoa da abenturazko beste gau bat bizi nahi nuela film hau egiten, eta oraindik horrela galtzea posible dela sentitu,” kontatzen du zuzendariak, bere lehen filma (‘Lautadako hiriak’) egitera bultzatu zuten parrandak gogora ekarriz. Venetoko lurraldeak protagonistengan duen garrantzia azpimarratzen du berriro. “Horrelako gauetan, benetan bidaiatzen zenuen nonbaitera. Ez zenuen etxera itzuli nahi, ez zenuen bukatzerik nahi. Izan ere, amaitutakoan, istorio bat besterik ez zaizu geratzen “.