Intocables

Intocables

Tragedia komedia bihurtzeko gai den adiskidetasuna

Konpainia: Ados Teatroa
Iraupena: 90 min.
Egileak: Olivier Nakache y Eric Toledano.
Zuzendaria: Garbi Losada.
Antzezleak: Roberto Álvarez, Malcom Treviño-Sitté, Begoña Maestre e Iker Lastra.

Istripu baten erruz tetraplegiko gelditu den aristokrata batek kartzelatik atera berri den gazte marjinal bat kontratatuko du bera zaindu dezan, lan horretarako pertsonarik desegokiena alegia. Kokotaraino dago errukiz eta penaz tratatzen duten zaintzaileez, gustukoago du berarekin gupidarik gabe aritzen den jendea. Elkarrekin Vivaldi eta rap-musika nahastuko dituzte, hizkera dotorea eta kalekoa, arropa garestia eta txandala hasieran talka egin arren, uztartu egingo diren bi mundu.

Elkarrengan behar duten guztia topatuko dute. Liburu baten atalak nola, batera bizi izan dituzten esperientzietatik adiskidetasun sendoa jaioko da, senide eta lagunen gaitzespen eta kritikak gorabehera. Eta biek ala biek bizitzeko grina berreskuratuko dute, bai eta aintzat hartzen jakingo duenarekin, akatsak eta guzti onartuko zaituen horrekin partekatzeko beharra ere.

Bidean lan-hitzarmen batetik haratago doan harremana ehunduko dute, eta lagun minak, bihotzeko adiskideak izango dira. Espero ez den adiskidetasuna, ezohikoa baina sendoa. Errealitatearen mutur banatan bizi ziren, eta orain, bien arteko aurkakotasunetik, elkarbizitza xelebretik komedia sortuko da.

Antzerkia

Api 23, 2021

Serantes Kultur Aretoa

16 € Socios: 14 €

Comprar entradas

Todas las personas que accedan a las salas independientemente de su edad deben de poseer una entrada.

Te puede interesar

Zinema

MARI(DOS)

Mar 10, 2023 - Mar 23, 2023

Zinema

SCREAM VI

Mar 10, 2023 - Mar 23, 2023

Erakusketak

JON MAOREN "IBILBIDEAK" ERAKUSKETA

Mar 17, 2023 - Api 13, 2023