Iñaki Bilbao
Pintura
Pintorea eta Arte Ederretan doktorea da ikasbidez. Marrazketa-irakaslea izan da Barakaldoko Beurko institutuan eta pintura-irakaslea EHUko Arte Ederretako fakultatean 1979. eta 2016. urteen artean. Mila koadro baino gehiago ditu eta makina bat erakusketatan hartu du parte, berak bakarrik zein taldeka.
Artean tokiak, gauzak eta pertsonak irudikatu izan ditu (batzuetan pertsonak eurak agertu gabe ere); beste batzuetan, berriz, elementu arrotzak baina guztiz onargarriak ere sartu ditu, obra osoaren eta ikuslearen arteko elkarrizketa bat sortzeko helburuz.
Teknika ia beti berdina da: beltzezko grisaila mihise gainean, zuriz prestatua, eta kolorea hainbat lauso-geruzetan jarria; aspaldiko teknika horrek intonazioan eta argi-itzaletan plastikotasun handia egotea ahalbidetzen du; eta, gainera, erraza eta azkarra da.
Pintorea ez bada pintatzean aspertzen, aukera handiagoa dago ikuslea ez aspertzeko emaitza ikustean.