Gaurko Euskal Eskultoreak
Eskultura
Garai honetan, duela berrogeita hamar urte “Euskal Artearen 1. erakusketa” egin zen Ezkerraldean, Barakaldon zehatz-mehatz. Hartan Euskal Herri osoko 32 eskultore lehenengoz batu ziren, euskal artearen garai loriatuenari hasiera emanez. Izan ere, euskal eskultura une hartako arte-abangoardien barne kokatzea lortu zuten. Hamarkada luzeetan eskultura forma artistiko garrantzitsuena izan da euskal gizartearentzat, gure herriaren mamia ondoen islatzen duen diziplina da eta.
Gizartean azken urteotan bizi izandako aldaketek eta pairatu berri ditugun krisi ekonomikoak eta sanitarioak eskulturaren garrantzia baztertu dute, hari buruz emandako informazioa gero eta urriagoa izan da eta. Ondorioz, oharkabean igaro da azken urteotan arlo horretan egindako lana.
Horregatik, ehun bat artista batu egin dira ibilbide kolektibo bati ekiteko. Asmoa orain arteko dinamika apurtu eta gizarteari euskal eskultura gaur egun ere badela erakustea da, nola-eta orain arte egindako erakusketa anitz eta zabalenaren bitartez.
“Gaurko euskal eskultoreak” euskal artista ia guztiak ezagutzeko aukera paregabea da. Talde bikaina, erakusketa honen bidez euskal eskulturaren ziklo berriari hasiera emango diona.