FERTXU: "AGHO" Sanfuentes (Abanto-Zierbena)

FERTXU: “AGHO” Sanfuentes (Abanto-Zierbena)

2012an “Casa Torre” Jauregian erakutsi nituen neure lanak. 18 pieza aurkeztu nituen, guztiak egurrezkoak. Ordutik hona hainbat erakusketetan parte hartu dut.

Banakako hainbat erakusketa egin ditut: Ortuellako OKEn, Gallartako Erakusketa Aretoan, Basauriko Arizko Dorretxean, Bergarako Arostegi Erakusketa Aretoan eta Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean. Erakusketa kolektiboetan ere parte hartu dut: “Bigarrena” Barakaldon, Azken Muga Jaialdian, “Gaurko Euskal Eskultura” ibiltarian eta “Eskultura Topaketak 2022″an, Iruñeko Gotorlekuan.

Egurra lantzen jarraitzen dut batez ere, baina burdinarekin esperimentatzeko beharra sentitu dut. Horregatik, bi materialetan egindako lanak aurkezten ditut oraingoan.

Nire egurrezko piezak organikoak, geometrikoak eta egitura sinplekoak dira. Zuhaitz mota desberdinetako enborrak erabiltzen ditut, eraiste naturaletatik erreskatatuak edo mozketa kontrolatuetan eskuratuak.

Burdinezko eskulturak indartsuak dira, sendoak, eta forma arkitektoniko eta geometrikoak dituzte. Daukaten itxura lortzeko oxidazio-mota ezberdinak ezarri dizkiet. Oraingoan, gainera, kolore-motiboak erabili ditut pieza batzutan.

Erakusketak

Mai 3, 2024 - Mai 23, 2024

Casa Torre Jauregia