ERAKUSKETA: ENTRAMADAS
ANDRAK emakume artisten kolektiboak sorkuntzan aurkitu du topaketarako eta oihartzunerako gune bat. Askotariko ibilbideak izan dituzte. Haien lanetan denbora fluxu gisa ikertzen da, memoria mugimenduan dagoen aztarna gisa eta bizitza etengabeko eraldaketa gisa, non aldaketa eta iraupena elkarrekin bizi diren.
Entramadasen, sentsibilitate hori materialen, gorputzen eta begiraden arteko elkarrizketa baten bidez hedatzen da. Josturek, tramek eta hondar organikoek iragankortasunaren poetika bat eraikitzen dute. Bertan hauskortasuna ez da galera, biziaren baldintza baizik. Erakusketak ibilbide bat iradokitzen du non materia zaintzeak, materiari entzuteak eta materiarekiko arretak presentzia eta harreman modu berriak sortzen dituen.
Ibaiek bezala, artelanek etengabeko bilakaera ekartzen dute gogora, alegia, esperientziak eta sentsibilitateak lotzen dituena, eta geure buruari, besteei eta bizi garen mundu honi buruzko begirada kontziente bat egitera gonbidatzen gaituzte.
MAITE GONZALEZ GOMEZ

Graduada en Bellas Artes/ Arte Ederretan graduatua
maitegonzalezgomez45@gmail.com
Instagram: @maite.gonzalez29
Erakusketa honetako margolanek arrantzaleen sarea eta itsasoa dute memoriaren, loturaren eta eraldaketaren ikur.
Sarea eusten eta batzen duen egitura da, baina, era berean, talde pentsamendu partekatu ez linealaren metafora ere bada.
Itsasoak, etengabeko aldaketan, askatasunaren eta begiespenaren arteko tira-bira sortzen du eta eragina du erritmo, kolore eta konposizioan.
Figuratibo eta abstraktuaren artean, artelanek bizipen sentiberak eragin nahi dituzte.
Entramadas erakusketan, pieza horiek topaketa eta partekatutako sentipenen ehun baten txertatzen dira.
IXABEL HERRERO BENGOETXEA

Graduada en Bellas Artes / Arte Ederretan graduatua
Isabelherrero2110@gmail.com
Entramadas-en, bizitzaren zikloari eta naturan dugun integrazioari buruzko hainbat lan aurkezten ditu eta horretarako, padura eta txalupa abandonatuen paisaia aukeratu du. Pintura balitz bezala landutako marrazki xehe-xehe baten bidez, non kolorea funtsezkoa den, txalupa horien zahartze-prozesua irudikatzen saiatzen da, eta, horrela, paisaiaren parte bihurtzen dira, hau da, noizbait bertan bizi izan zirenen memoria kolektiboaren gordailu.
YAIZA LÓPEZ ARIAS

yaizalopezarias@gmail.com
Instagram: yaiza.jpg
yaizalopezarias.wixsite.com/artista
Pintura memoria- eta eraldaketa-espazioa balitz bezala lantzen du. Orainaren azelerazioak eta berehala joango denaren kontzientziaren eragina duen begirada batetik, irudiak, gorputzak eta materialak bizi izandakoaren hondar sentigarri bihurtzeko prozesua aztertzen du.
Farfailek eta heredatutako materialek leku nagusi bat dute bere obran, memoria sentsorial bat aktibatzen duten denboraren arrasto gisa funtzionatzen dute-eta. Olioaren moteltasuna sartzen du ikusizko fluxu garaikidearen aurreko etenaldi gisa, irudia presentzia eta ukimen bihurtuz.
Entramadas-en, bere lanak proiektuaren denboren, gorputzen eta sentsibilitateen sarea indartzen duen belaunaldien begirada eskaintzen du.
ANA TERESA MARTÍNEZ ANTÓN

Instagram: @anateresamar60 @pafueratelarañas60 @yosoyazulocasi
Bere lan artistikoa bizitzaz jabetzeko keinu gisa sortzen da. Denbora nola doan aurrera, gorputzen metamorfosia eta bizitzaren hauskortasuna naturarekiko lotura sakon batetik aztertzen ditu. Bere lanak zalantzan jartzen ditu zahartzearen ikuspegi femeninoa eta emakumeek elkarri begira diezaioten baldintzatzen duten iruditeria kulturalak.
Material organiko eta galkorrekin lan egiten du — leka lehorrak, landare-hondakinak eta denborak zahartu dituen beste elementu batzuk —, eta haien iragankortasuna hizkuntza poetiko bihurtzen du, zaintzara, samurtasunera eta hausnarketara bideratzen duena.
Entramadasen, bere sentiberatasuna proiektuaren talde-poetikarekin gurutzatzen da eta eraldatzen ari den materia garela onartzera gonbidatzen gaitu.
ISABEL RUEDAS

Graduada en Bellas Artes / Arte Ederretan garduatua
@isabel.ruedas1911
www.isabelruedas.com
“Ondo aterako ez den zerbait egiteko prest bazaude, artista izatetik gertuago zaude”
Pintura eta marrazkia bidelagun izan ditu beti, eta funtsezko euskarri bihurtu dira bere bizitzako aro guztietan.
Moda-diseinatzailea eta estilista lanbidez, artean -eta bereziki pinturan- mundu berriak ikertzeko bidea topatu du, non bizitako lengoaiak elkarrekin lotzen diren eta elkarrekin hitz egiten duten.
“Entramadas” lanean, pintura materialen eta emozioen arteko metafora gisa eraikitzen da. Keinua, argia, kolorea.
Deskribatu baino, iradokitzen duen pintura.