EL TRAJE
CARALLADA | PRODUCCIONES OFF | VANIA 90′
Egilea eta zuzendaria: Juan Cavestany
Antzezleak: Javier Gutierrez, Luis Bermejo
Komedia beltz honetan, pertsonaiek tentsio, gordintasun, suspense eta eldarniozko umorez beteriko interpretazio-duelu intelektual eta fisikoa dute.
Merkealdiko lehen eguna da hiriburuko saltoki handi batzuetan. Jendea tropelean sartu da, eta istripu bat gertatu da. Eraikinaren erraietan, segurtasuneko zaintzaile batek gizon bat galdekatzen du. Traje bat erostera etorri da gizona, eta, antza denez, zerikusia izan du gertakariekin. Baina… zer gertatu da zehazki? Zer lortu nahi du benetan zaintzaileak elkarrizketa horren bidez?
Komedia errealista eta lazgarriaren tonuan, sistemak nola garamatzan harrapari izatera eta materialaren nahiak giza izaera funtsezkoena nola galbideratzen duen ohartarazi nahi du lan honek.