El Señor de los Anillos: La Comunidad del Anillo
Abentura, Fantasia
2001eko abenduaren 21a
2h 58min / Fantasia, Abentura
Estreinaldiaren eguna: 2021eko apirilaren 30a
Zuzendaria: Peter Jackson
Aktore taldea: Elijah Wood, Sean Astin, Ian McKellen
Jatorrizko izenburua: The Lord of the Rings: The Fellowship of the Ring
Publiko ororentzat. Eraztunen Jauna trilogia 2001ean estreinatu zen “Eraztunaren Elkartea” filmarekin, horren ostean “Bi dorreak” estreinatu zen 2002an eta “Erregearen itzulera” 2003an. Trilogiaren lehenengo atal honetan Frodo Bolson hobbit gazte eta lotsatiak eraztun bat jasoko du herentzian. Baina ez da eraztun xume eta arrunta, berezia da, bakarra munduan, Sauron Jaun Iluna Erdialdeko Lurraldean agindu eta biztanleak bere esklabo bihurtzeko aukera emango dion botere-tresna boteretsua da eta. Frodok Eraztuna Erdialdeko Lurraldean zehar eraman beharko du bera egin eta landu zuten tokiraino, Patuaren Mendiraino, betiko suntsitzeko asmoz. Zorionez ez da bakarrik joango hobbitez, gizakiz eta mago, ipotx eta elfo banaz osatutako Elkartea izango baitu lagun. Baina horrelako bidaiak Mordorren sartzea dakar ezinbestez, Jaun Ilunaren lurraldean, non orko gaiztoez osatutako ejerzitoa izango duten zain… Elkarteak fronte bat baino gehiagori egin beharko dio aurre, kanpoko aldeko gaizkiaren indarrak ez ezik, barrukoak eta eraztunak berak duen indar ustelgarria ere garaitu beharko dituzte. Istorioaren amaiera Elkartearen patuarekin egongo da zuzenean lotuta.

Zine komertzialerako sarreren prezioa
- Sarrera orokorraren prezioa 6,00 €
- 3D filmen sarrera orokorraren prezioa 7,00 €
- Ikuslearen eguna (asteazkenetan), saio guztiak 5,00 € (3D filmak izan ezik)
- Txartel-leihatilaren ordutegia:
Ostegunetik Igandera 17:30etik 21:00etara