EDU HERBOSA "ARTE DIGITALA"

EDU HERBOSA “ARTE DIGITALA”

Arte Ederretan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean, pintura espezialitatean. Artista grafikoa eta ilustratzailea. Bere lanak hainbat aldiz sarituak izan dira eta erakusketa ugari ditu.

Bere ibilbidea hainbat arlotan garatu da: olio-pinturan, diseinu grafiko eta urbanistikoan, animazioan eta ilustrazioan, tradizionalean zein digitalean. Azken bide horri esker, teknologia-aro berrira egokitu ahal izan da, publikoarekiko sarbide eta interakzio handiagoa eskaintzen baitu, baita formatu eta tamaina desberdinetara egokitzea ere.

Erromantizismo piktorikoaren ikertzaile gisa definitzen du bere burua; inspirazio gisa erabiltzen duen mugimendu artistikoa; eta elezahar nordikoen eta mundu zeltaren zale amorratua. Pintore klasikoetatik hasi eta concept art delakoaren egungo artistetara doazen korronte artistiko batzuen eragin garbia izan du. Sinbolismoaren bidez, fantasiaren munduko eszenak irudikatzen ditu, metaforetan, sentimenduetan, pertsonetan eta bizitako gertaeretan oinarrituta. Erakusketa hau urtetako lanaren emaitza da. Eskerrik asko laguntzen didazuen eta aholkatzen didazuen guztioi; baita bisitatzera zatoztenoi ere, posible egiteagatik. Bisitaz gozatzea espero dut.

Erakusketak

Abe 9, 2023 - Abe 28, 2023

Interesa izan dezakezu

Zinema

LEONES EN INVIERNO

Urr 30, 2026 - Aza 12, 2026

Zinema

EL GATO CON SOMBRERO

Aza 6, 2026 - Aza 19, 2026

Antzerkia

DISECCIÓN DE LA BONDAD EN TRES ACTOS

Aza 12, osteguna | 20:00 h