DECADENCIA
Producciones Off & Vania Produccions
Egilea/Autor: Steven Berkhoff
Zuzendaritza/Dirección: Pedro Casablanc
Antzezleak / Intérpretes: Maru Valdivielso, Pedro Casablanc
75′
“Decadencia” lan kaustikoa eta probokatzailea da, ikusleari jazarpena egin, inguratu, eta barre eginarazten diona negar ez egiteagatik.Testuak barrea eragiten du, akuilukadak ematen ditu, irria izozten du eta kontu serioei barre egiten die. Osagai horiekin Pedro Casablancek eta Maru Valdiviesok interpretazio-ariketa bikaina eta bizia egiten dute. Bi bikote dira protagonista: hiru aristokrata eta haien ahuleziei etekina atera nahi dien bizizale bat. Klasistak eta arrazistak dira, friboloak eta bihozgabeak, hipokritak, hutsalak eta berekoiak. Harrapakari gisa jarduten dute, ez dute ez printzipiorik, ez mugarik, baina bai beldurra: mespretxatzen dituzten koitaduak elkartu eta eraso egingo ote dieten beldur dira. Haien umorea sarkasmoa da, haien ironia amorrua. Barregarriak dira, baina baita arriskutsuak ere. Eta, guztiaren gainetik, zoritxarrekoak dira, denetik eduki arren hutsik daude, luxuak eta haragikeriak ez dituzte asetzen: goxokiak gozagarri izaten dira, haientzat ez, ordea.
Steven Berkhoff maisua da umore beltzean. Lan hau ispilu eta erradiografia da aldi berean: gure gizarteek barruan ezkutatzen dutena ikusten da ispiluan; gizakion gaixotasun moralak erakusten ditu erradiografiak.