CALLE MÁLAGA

CALLE MÁLAGA

Marruecos, 2025
Iraupena: 116’

Zuzendaria: Maryam Touzani
Gidogileak: Maryam Touzani, Nabil Ayouch
Aktore-taldea: Carmen Maura, Marta Etura, Ahmed Boulane, María Alfonsa Rosso

Zinekluben ezin gusturago ikusi genuen Maryam Touzaniren “El caftan azul” (2022), Hartan txunditu egin gintuen; eta, orain, Marokori buruzko istorio berri bat dakarkigu, bizipoza, umorea eta maitasuna barra-barra dituena. Oraingo honetan Carmen Maura izango dugu protagonista. Tangerrera bidaiatuko dugu Touzaniren eskutik, zuzendariaren jaioterrira, bere amona, espainiarra jatorriz, hazi zen tokira. Diasporari buruzko istorio bat da, norberak “bere” sentitzen duen lekuaren ideian ardaztua, zeinean nortasuna sakon moldatu eta identitatea komunitatearen bidez eraikitzen den, ez berezko eta aldaezina den zerbait balitz bezala.

“Beti erakarri izan naute ikusezin egin dituzten pertsonaiek, edo ertzetan amaitzen dutenek” diosku zuzendariak. “Calle Málaga” norberaren independentzia eta bizitzeko gogoari buruzko erretratu ederra izateaz gain, bidea ematen digu belaunaldien arteko banaketez gogoeta sakona egiteko, bai eta gure nagusien nahiak eta premiak aintzat hartzeaz pentsatzeko ere. Eta, aldi berean, ulertarazten digu pertsona batek toki jakin batekin dituen loturak ez direla zertan guk ditugun berberak izan. Baldin eta ez badakizu zure aiton-amonek zergatik ez duten etxetik alde egin nahi, agian, film honetan topatuko duzu erantzuna.

Zine Klub

Api 22, osteguna | 18:00 h | 21:00 h

Serantes Kultur Aretoa

4 €

Sarrerak erosi

Ikuskizun guztietan, umeentzat izan zein ez, aretoetan sartzen diren guzti-guztiek sarrera izan beharko dute adina gorabehera.

Interesa izan dezakezu

Zinema

RESIDENT EVIL

Ira 18, 2026 - Urr 1, 2026

Zinema

LA BOLA NEGRA

Ira 25, 2026 - Urr 8, 2026

Zinema

EN EL CORAZÓN DE LA BESTIA

Ira 25, 2026 - Urr 8, 2026