2020 Serantes Kultur Aretoa, Santurtzi

  • Jaso newsletterra
  • Kontaktua
  • CAS
  • EU
Skip to content
  • Sarreren Salmenta
  • CAS
  • EU
Serantes Kultur Aretoa
  • Sarreren salmenta
  • SKAko bazkidea egin
  • On-line izapideak
  • Agenda
    • Ekitaldi mota
      DenakAntzerkiaBestelako ekitaldiakDantza / ZirkoaErakusketakJaiakMusikaZine KlubZinema
      Hurrengo ekitaldiak
      ZinemaRITOS OCULTOS
      Mai 1, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaTIERRAS PERDIDAS
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaBIENVENIDO A LA MONTAÑA
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
  • Guneak eta Zerbitzuak
    • Serantes Kultur AretoaSerantes Kultur Aretoa
      Casa Torre JauregiaCasa Torre Jauregia
      Sala KresalaKresala Aretoa
      Arte plastikoetako taillerra
  • Zine klub 2024-2025
  • Antzerki jaialdia
  • Jaiak eta Ekitaldiak
    • Karmengo Jaiak
    • San Jorge Jaiak
    • Kornites
    • Sardinera eguna
    • Gabonak
    • Inauteriak
    • Abesbatzen batzariak
  • Argitalpenak
  • Albisteak
  • irudi galeria
  • Agenda
    • Ekitaldi mota
      DenakAntzerkiaBestelako ekitaldiakDantza / ZirkoaErakusketakJaiakMusikaZine KlubZinema
      Hurrengo ekitaldiak
      ZinemaRITOS OCULTOS
      Mai 1, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaTIERRAS PERDIDAS
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaBIENVENIDO A LA MONTAÑA
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
  • Guneak eta Zerbitzuak
    • Serantes Kultur AretoaSerantes Kultur Aretoa
      Casa Torre JauregiaCasa Torre Jauregia
      Sala KresalaKresala Aretoa
      Arte plastikoetako taillerra
  • Zine klub 2024-2025
  • Antzerki jaialdia
  • Jaiak eta Ekitaldiak
    • Karmengo Jaiak
    • San Jorge Jaiak
    • Kornites
    • Sardinera eguna
    • Gabonak
    • Inauteriak
    • Abesbatzen batzariak
  • Argitalpenak
  • Albisteak
  • irudi galeria
  • JASO NEWSLETTERRA
  • Kontaktua
  • SKAko bazkidea egin
  • On-line izapideak

Hasiera > Albisteak > Santurtziko Antzerki Jaialdia, aparteko antzerki-hitzordua Bizkaian

Santurtziko Antzerki Jaialdia, aparteko antzerki-hitzordua Bizkaian

Erakusketak 06.10.2016

Antzerki jaialdia

Santurtziko Antzerki Jaialdia, aparteko antzerki-hitzordua Bizkaian

Ikuskizun bikainak eta prezio ezin hobeak dira bizkaitarrentzat Santurtziko Antzerki Jaialdia hitzordu garrantzitsua bihurtzen duten arrazoiak. Izan ere, 37 urte dira jaialdiak eskaintza ezin hobea ematen duela kalitatean, aniztasunean eta prezioan. Oraingo honetan, 85 euroko bonua jarri da salgai hamaika ikuskizun eder gozatzeko.

Antzerki Jaialdia aurten azaroaren 3an hasi eta abenduaren 3an bukatuko da. Programatutako 13 lanen artean, “Lurrak” lanaren, ziur aski anbizio handien duen zirku-antzerki-musika euskal ekoizpenaren, lehen estreinaldia izango da eta gainontzeko lan gehienak lehen aldiz ikusi ahal izango dira Euskadin.

Lanak askotarikoak dira eta publiko guztien gogokoak:

Antzezlan luzeak daude, adibidez Hamlet, Miguel del Arcok zuzendua, zeinetan, besteak beste, Israel Elejalderen antzezpenak zain-adi dauka ikuslea lan osoan zehar, edo “La estupidez”, zeinetan 24 pertsonaia dauden eta denbora ziztu bizian doan duen dinamismoagatik.

Umorea, zorroztasuna eta sormena nahikoa eta gehiegi daude Jaialdi honetan Yllana Taldearen, 25 urte bete dituena agertokietan, eta Chapitó portugaldarren eskutik, zein “Electra” tragedia komedia barregarria bilakatzeko kapaz diren.

Antzerki klasikoan, Hamlet eta Electra egokitzapenekin batera, “Otelo” lana ere izango dugu, istorioa irrati nobelaren modura kontatzen duena eta txotxongilo handiak erabiltzen dituena, eta “La Asamblea de Mujeres” antzezlana, Meridako Antzerki Klasikoaren Jaialdian arrakasta handia izan zuena.

Gorago adierazi dugun bezala, Jaialdiak edizio honetan Shakespeare idazle ingelesaren ikuskizun bi izango ditu, hil zeneko IV. mendeurrena dela-eta.

Antzerki politiko-sozialak ere lekua izango du gure Jaialdian “El Pintor de Batallas” lanarekin, Kroaziako gerrari buruzkoa bera, “Tierra de fuego”, terrorista eta bere biktima baten arteko elkarrizketaren gainekoa, edo “Prayers of the Stolen” eleberriaren egokitzapena den “Ladydi García” antzezlanarekin, ehunka neskatok pairatzen duten bahiketaren salaketa.

Zahartzaroari buruzko “La velocidad del otoño” tragikomediak ere hunkituko du besaulki-patioa.

Ume eta familia osoarentzako antzezlanak ere izango ditugu Santurtziko jaialdian “El chico de las zapatillas rojas” antzezlanarekin, Harrotasunaren Antzerkiaren barrukoa bera, Gehitu Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteak sustaturik. Familia osoak 7 Max Sari irabazi dituen “Pinoxxio” dantza ikuskizunaz ere gozatu ahal izango du.

Jaialdiko edizio honetan antzezle zerrenda handia izango dugu, hala nola, Lola Herrera, María Galiana, Alicia Borrachero, Lolita, Juanjo Artero, Jordi Rebellón, Tristán Ulloa, Fran Perea, Toni Acosta eta Myriam Diaz-Aroca, oraingo zuzendari garrantzitsuenetako batzuek gidaturik.

Jaialdia Serantes Antzokiaren hormetatik atera egingo da abenduaren 2an lau kale-ikuskizun bikain aurkezteko, 19:00etatik aurrera Gernika Parkean. Umorea, musika eta zirku trebetasunak protagonista izango dira antzerkiaz doan gozatzeko aukera paregabe horretan.

Halaber, “Teatro Mohicano” ikuskizuna berriz emango da Jaialdiaren laguntzarekin. Antzezlana 90eko hamarkadan herrialde osoan zehar ibili zen eskolentzako emanaldiak eskaintzen erdi mailako ikasleei begira. Teatro Mohicano umorea baliatuz antzerkiaren historia birpasatzen duen eta Talíaren artea gazteenei ulertzen laguntzen dien ikuskizuna da. Ikuskizun honetako emanaldiekin batera, Santurtziko ikasleek instalazioen bisita gidatua egiteko eta antzerki muntaketa ikusteko aukera izango dute.

Gainera, SAREA Euskadiko Antzoki Sareko programatzaileek azaroaren 15ean ohiko bilera izango dute gure Erkidegoko antzoki publikoetako jarduerarekin lotutako hainbat gai jorratzeko.

Bidalketetan zehar nabigatu

Santurtziko Serantes Kultur Aretoaren Zine-Klub arrakastatsua
Film laburren IV. zine jaialdiaren sari banaketa

Jaso newsletterra

Izan zaitez lehena interesatzen zaizunaren berri jasotzen.

Harpidetu zaitez

Kategoriak

  • Antzerki jaialdia
  • Bestelakoak
  • Ekitaldiak
  • Erakusketak
  • Karmengo Jaiak
  • Programazioa
  • Santurzine
  • Serantes Kultur Aretoa

Azken bidalketak

  • Santurtzik Karmengo jaietako kartela aukeratzeko epea zabaldu du
  • JUANJE AGIRRE: ESKULTURA, MONUMENTUA ETA ARKITEKTURA
  • JUANJE AGIRRE: ESCULTURA, MONUMENTO Y ARQUITECTURA
  • Santurtzik itsas-prozesiora ontzian joateko zozketan izena emateko epea bihar zabaldu du
  • Karmengo jaiek badute kartel irabazlea eta protagonista Mentxu da

Artxiboak

Bidalketetan zehar nabigatu

Santurtziko Serantes Kultur Aretoaren Zine-Klub arrakastatsua
Film laburren IV. zine jaialdiaren sari banaketa

SERANTES KULTUR ARETOA
Bulegoak: Edificio Casa Torre – c/ Sabino Arana, 5. 48980 Santurtzi.
94 420 58 50 | serantes@serantes.com

Iritzi eta iradokizunak

¡Siguenos en redes!

Jarraitu!

Jaso newsletterra

  • Pribatutasun Politika
  • Datuen babesa
  • Cookieen politika
  • Web Mapa