Sardinera eguna
Sardinera Eguna buruzko informazio orokorra
Datorren urriaren 3an, Santurtzik 'Sardinera Eguna' ospatuko du, Santurtziko emakumeari, hain zuzen ezagunena den sardinerari, egiten zaion omenaldia da.
Aurten, gainera, ospakizunak emakume saltzaile nekaezin horien zeregin historikoan jarriko du arreta: Kalerik kale, arrain freskoa ozen iragartzen ibiltzen ziren emakumeak, eta Santurtziren itsas nortasunaren benetako ikur bihurtu zirenak, baita garai bateko tokiko ekonomiaren oinarrizko zutabe ere.
Jai egitaraua
10:30-11:30 Sardineren zapia janzteko tailerra.
SANTURTZI ITSAS museoan, ZUGAITZA DANTZA TALDEAK antolatuta. (Parte-hartzaileek beharrezko jantziak eraman beharko dituzte).
11:00; 12:30 AGURTZA ARRANTZA-ONTZIrean bisita gidatua.
*Hobe erreserba egitea: Turismo Bulegoa - 94 483 94 94
11:00-19:00 Egizu argazkia gogoratzeko Santurtziko sardina -saltzaileek zuten otarra duzula.
*Nor bere kasa
12:00-14:00 Umeentzako esku-lanak eta jolasak, URBEGI BIZIA ESKAUT TALDEAK antolatuta. Santurtziko Parkean.
12:00-14:00 eta 17:30-20:30 Itxaso- parkea, Parke Nagusian.
12:00 Sardinera parkean, omenaldia.
12:15 Kalejira Sardinera parketik porturaino: ERRALDOIAK, MUSIKA eta TXISTULARIEN BANDAK, BIZKAIKO GAITEROAK, SANTURTZIKO DANTZA TALDEAK.
13:00 Sotera Omenaldia arrantza portuan.
15:00 Herri bazkaria: Gernika Parkean: Itsaski paella, sagardoa, postrea eta kafea (prezioa: 10 €). Bazkalondoan herri abestiak kantatuko ditugu SANTURTZI KANTARI TALDEA eta ITSASALDE TXISTULARI BANDA.
Bazkariaren ondoren, Irrintzi Lehiaketaren lehen edizioa. Izen emateak 15 minutu lehenago egingo dira bertan.
Txartelak Turismo Bulegoan egongo dira salgai irailaren 21tik aurrera. (Ezinbestekoa da erreserba egitea).
17:30-19:30 Eskupilota jaialdia frontisean (arrantza portua) ITSASALDE PILOTA TALDEak antolatuta.
19:30 "Remienda" antzezpena, "La Chivata" konpainiak zuzendua eta Santurtziko emakumeek parte hartuta. Arrantza Portuan.
20:00 Sardina-jana arrantza portuan.
20:00 Erromeria arrantza portuan BIDE BATEZ taldearekin.



