Sardinera eguna

I. SARDINERA lehiaketaren oinarriak

Sardinera Eguna buruzko informazio orokorra

Datorren urriaren4an, Santurtzik 'Sardinera Eguna' ospatuko du, Santurtziko emakumeari, hain zuzen ezagunena den sardinerari, egiten zaion omenaldia da.
Aurten, gainera, saregileak berriro gogoratuko ditugu: sareak josi, atondu eta arrantzarako tresnak konpontzen zituzten emakumeak. Horietako asko, umetan hasten ziren lanean, eta haien esku trebeetatik portuko txalupetako bolintxi guztiak igarotzen ziren. Lan horrek ez zuen inolako aintzatespen profesionalik izan.

Jai egitaraua

10:30-11:30 Sardineren zapia janzteko tailerra.
SANTURTZI ITSAS museoan, ZUGAITZA DANTZA TALDEAK antolatuta. (Parte-hartzaileek beharrezko jantziak eraman beharko dituzte).

11:00 ITSASOKO AMA arraun taldearen kirol-ontzien erakusketa.

11:00-13:00 Paddle Surf bataioa Kaiosup Klubarekin arrapalan. (2 saio).

11:30 AGURTZA ARRANTZA-ONTZIrean bisita gidatua.
*Hobe erreserba egitea: Turismo Bulegoa - 94 483 94 94

11:00-19:00 Egizu argazkia gogoratzeko Santurtziko sardina -saltzaileek zuten otarra duzula.
*Nor bere kasa

12:00-14:00 Umeentzako esku-lanak eta jolasak, URBEGI BIZIA ESKAUT TALDEAK antolatuta. Santurtziko Parkean.

12:00-14:00 eta 17:30-20:30 Itxas parkea, Parke Nagusian.

12:00 Sardinera parkean, omenaldia.

12:15 Kalejira Sardinera parketik porturaino: ERRALDOIAK, MUSIKA eta TXISTULARIEN BANDAK, BIZKAIKO GAITEROAK, SANTURTZIKO DANTZA TALDEAK eta I. SARDINERA LEHIAKETAKO PARTEHARTZAILEAK.

13:00 Sotera Omenaldia arrantza portuan.

15:00 Herri bazkaria: Gernika Parkean: Itsaski paella, sagardoa, postrea eta kafea (prezioa: 10 €). Bazkalondoan herri abestiak kantatuko ditugu SANTURTZI KANTARI TALDEA eta ITSASALDE TXISTULARI BANDA.

Txartelak Turismo Bulegoan egongo dira salgai irailaren 22tik aurrera. (Ezinbestekoa da erreserba egitea).

17:30-19:30 Eskupilota jaialdia frontisean (arrantza portua) ITSASALDE PILOTA TALDEak antolatuta.

19:00 I.Sardinera lehiaketako sari banaketa portuko oholtzan. Entrega premios I. concurso sardineras en el escenario del puerto

19:30 Sardina-jana arrantza portuan.

19:30 Erromeria arrantza portuan HAUSTEN taldearekin.

Jaiak

Urr 4, 2025