ZINE KLUBA: SOLO

ZINE KLUBA: SOLO

Kanada 2023

Iraupena: 101’

Saioak: 18:00; 20.30

Zuzerdaria eta gidoilaria: Sophie Dupuis

Aktore-taldea: Téodore Pellerin, Félix Maritaud, Anne-Marie Cadieux, Tommy Joubert

DRAMA

Sophie Dupuisen hirugarren filma da hau. Drama erromantikoa bera, Film Kanadiar Onenaren saria irabazi zuen Torontoko Zine Jaialdiaren azken edizioan, eta Kaliforniako Palm Springsekoan ere saria lortu zuen. Théodore Pellerinen presentzia ikaragarriak pisu handia du filmean. Kanadako aktore gazte hau gertutik jarraitu beharrekoa da, izan ere, nabarmendu egin zen “Genesis” filmean egin zuen paper protagonistaren bidez. Besteak beste, Zilarrezko Galburua irabazi zuen 2018ko Seminici Zine Jaialdian. Gaur egun telesail askotan agertu da, hala nola Karl Lagerfield diseinatzaileari buruz egin den azkenengoan.

“Solo” filmean Pellerin Simon da, Montrealeko drag-izarra. Gauero egiten duen ikuskizunera artista berria batuko da, Oliver, eta ikusi bezain laster, erabat maiteminduko da harekin. Etapa gartsua ezagutuko du, oholtzan grinaz biziko duena. Azken batean, gauero azaltzen den Simon, Simon glamourduna, argiduna, koloretsua, musikaria, ikuskizunaren izarra urrun dago benetako Simonengandik.

“Irudi frenetikoenak bihotz erdibitu baten taupada lasaiaz uztartzen ditu”. Toronto Star.

“Distiratsua eta intimoa. Queer komunitatearen eta drag-artearen ospakizun handia”. W. SalshFilm

Zine Klub

Mai 22, 2025

Interesa izan dezakezu

Zinema

CÓMO ENTRENAR A TU DRAGÓN

Eka 12, 2025 - Eka 29, 2025

Zinema

28 AÑOS DESPUÉS

Eka 20, 2025 - Eka 29, 2025

Zinema

ALGO LE PASA A MI YERNO

Eka 20, 2025 - Eka 26, 2025