VALOR SENTIMENTAL

VALOR SENTIMENTAL

Sentimental Value
Norvegia, 2025
Iraupena: 135’
Saioak: 18:00 ; 21:00

Zuzendaria: Joachim Trier
Gidogileak: Joachim Trier, Eskil Vogt
Aktore-taldea: Renate Reinsve, Elle Fanning, Stellan Skarsgård, Inga Ibsdotter Lilleaas

Oscar sarien atarian, ezin diogu film gogokoenetako bati, itzal handiko zuzendari baten lanari, iskin egin. ‘La peor persona del mundo’ (2021) lanaren ondoren, Joachim Trier norvegiarrak pertsonaia korapilatsuetan ez ezik, barrearen eta malkoaren arteko muga xumean interesa izaten jarraitzen du. Pelikula berri honekin, familietako ohiko egoera zalapartatsuetan sartzen da, eta horrek Ingmar Bergman suediarrarekin alderatzea ekarri dio. Filmean, Stellan Skarsgærdek Hollywoodeko zuzendari ezagun baten papera egiten du, horrek bere alabari, aktorea bera, proiektu berrian bere amamaren, hau da, zuzendariaren amaren papera egin dezan eskatzen dio. Asko dira sorkuntza lana terapiarekin lotzen duten zuzendariak edota aktoreak, baina Trierrek, film honekin sasoi betean dagoela erakutsi duenak, samurtasunez erakusten du prozesuak praktikan nola funtzionatzen duen.

‘Valor sentimental’ filmean, zinemagileak sekretu ugari ezkutatu dituen familia baten irudia egiten du, hainbeste sekretu, non haien etxe zaharra pixkanaka erortzen hasten den. Filma iazko Cannesko Zinemaldian aurkeztu zen, lehiaketa ofizialean, eta bertan, hamabost minutuko txalo zaparrada izan zuen – edizioko luzeenetakoa –, eta Epaimahaiaren Sari Nagusia irabazi zuen.

Zine Klub

Mar 5, osteguna | 18:00 h | 21:00 h

Serantes Kultur Aretoa

4 €

Sarrerak erosi

Ikuskizun guztietan, umeentzat izan zein ez, aretoetan sartzen diren guzti-guztiek sarrera izan beharko dute adina gorabehera.

Interesa izan dezakezu

Erakusketak

IZASKUN ALONSO SARATXAGA

Urt 16, 2026 - Ots 5, 2026

Zinema

28 AÑOS DESPUÉS: EL TEMPLO DE LOS HUESOS

Urt 23, 2026 - Urt 29, 2026

Zinema

IDOLOS

Urt 23, 2026 - Urt 29, 2026