LO PEOR QUE LE PUEDE PASAR A UN NIÑO

LO PEOR QUE LE PUEDE PASAR A UN NIÑO

09Ékoma Teatro   80′

Egilea eta zuzendaria: Javier Liñera
Antzezleak: Aitor Pérez, Haizea Águila

Eszena proposamen honek maskulinitatea zelan eraikitzen – eta deseraikitzen- den ikertzen du. Horretarako, gerora kolektibo bihurtuko den bizipen indibidual batetik abiatzen da.

40 bat urteko gizonezko batek eta Barbie bere alter ego-ak bizitza-nekropsia egingo dute. Horrela, alez ale gizonak jakinaraziko digu nolakoa izan zen umetan, nola bizi izan zituen nerabezaroa eta heldu-aroa, zer nolako eragina jaso zuen irakasle, aita, aitona, lagun eta bere bizitzan izan diren gainerako gizonezkoengandik. Poliki-poliki bere maskulinitatea nola eratu den erakutsiko digu. Horixe da antzezlanaren abiapuntua, maskulinitatea deseraikitzeko bidea, zer den maskulinoa eta zer ez, nola eratu zen gure haurtzaroan odolez eta suz iltzatu ziguten maskulinitatearen kontzeptua, eta zer nolako bilakaera izan duen… zer da maskulinoa izatea?

Antzezlan ausarta, gogoeta eginaraziko diguna eta behar-beharrezkoa, ikusleok zuzenean gonbidatuko gaituelako gure barruan begiratu eta ordura arte ziurtzat jo dugun hori berrikustera.

Antzerkia

Mai 29, ostirala | 20:00 h

Serantes Kultur Aretoa

GAZTE PREZIOA: 6 €

Interesa izan dezakezu

Zinema

GOLPES

Abe 5, 2025 - Abe 18, 2025

Zinema

FIVE NIGHTS AT FREDDY´S 2

Abe 5, 2025 - Abe 18, 2025

Zinema

ROOFMAN: UN LADRÓN EN EL TEJADO

Abe 12, 2025 - Abe 18, 2025