LA ISLA ROJA

LA ISLA ROJA

L’île rouge      ⏱️ 18:00; 20:30       ⌛ 117’

🌍 FRANTZIA (2023)
🎥 Zuzendaria: Robin Campillo Gidoigileak:Robin Campillo, Gilles Marchand, Jean-Luc Raharimanana
🎭Aktore-taldea: Charlie Vauselle, Nadia Tereszkiewicz, Quim Gutiérrez, Sophie Guillemin

Afrikari buruzko zinemari eskainitako ziklo txiki bati ekingo diogu, hiru ikuspuntu aintzat hartuta: geratu zirenena, alde egin zutenena eta etorri zirenena. Lehen proposamen hau, hirugarren egoerari dagokio eta kolonialismoaren ikuspegi oso pertsonala aurkezten du. ‘Uharte gorria’ lanarekin, Robin Campillok haurtzarora eramaten du bere burua, eta, xalotasunetik, historiako istorio bat kontatzen digu, kolonien osteko Afrikarena, hain zuzen.

Afrika erdigunean jartzeaz gain, hiru film horiek lotzen dituen beste zerbait ere badago, zer eta zinemagileek dokumentalen generoarekin duten lotura. Robin Campillok zintzo islatu zuen errealitatearen eta fikzioaren arteko zubia eta aktibista gisa zituen oroitzapenak 120 battements par minute ‘(2017) film ikaragarrian. Marokon, 1962an jaioa, zuzendariak memoria pertsonala eta militarra uztartu, eta hirurogeita hamarreko hamarkadako Madagaskarrera eramaten gaitu, independentzia lortu eta hamar urtera, zortzi urteko haur baten begietan zehar. Haurrak isilean begiratzen dio inguruneari, eta irudimenak areagotutako sentikortasunez hartzen ditu bizi-zatiak, mundua pixkanaka beste errealitate batera zabaltzen den bitartean.”L’île rouge” lanean, garai baten amaiera ekartzen da gogora, guztia ulertzen ez duen haur baten begiradaren bidez, eta, horrela, Campillok unibertso propio bat sortzen du, berea ez den leku batean dagoen gazte batena.

SAIOAREN BUKAERAN SOLASALDIA EGONGO DA.

Zine Klub

Abe 18, osteguna | 18:00 h | 20:30 h

Serantes Kultur Aretoa

4 €

Sarrerak erosi

Ikuskizun guztietan, umeentzat izan zein ez, aretoetan sartzen diren guzti-guztiek sarrera izan beharko dute adina gorabehera.

Interesa izan dezakezu

Zinema

GOLPES

Abe 5, 2025 - Abe 18, 2025

Zinema

FIVE NIGHTS AT FREDDY´S 2

Abe 5, 2025 - Abe 18, 2025

Zinema

ROOFMAN: UN LADRÓN EN EL TEJADO

Abe 12, 2025 - Abe 18, 2025