INDOMABLES
On Swift Horses
Estatu Batuak, 2024
Iraupena: 117’
Saioak: 18:00 ; 20:30
Zuzendaria: Daniel Minahan
Gidoigileak: Bryce Kass, Shannon Pufahl-en eleberrian oinarrituta
Aktore-taldea: Daisy Edgar-Jones, Jacob Elordi, Will Poulter, Diego Calva, Sasha Calle
Poker-partida batean, mahaiaren inguruan esertzen diren jokalariek zenbait aldagai erabili behar dituzte, pilotik datorren zoriaren mende bakarrik egon ez daitezen. Antzeko zerbait gertatzen da harreman sentimentaletan, non, espero ez duzunean, partida osoa arriskuan jartzen duen gutun bat agertzen den. Arriskuez, maitasunaz eta aldagarriez ari da ‘On Swift Horses’, Shannon Pufahlen eleberria egokitzen duen luzemetraia honen jatorrizko izenburua. Idazlearen amona da istorio honetako protagonistaren inspirazio iturria: Muriel, Koreako Gerratik itzultzen diren bi anaien erdian.
‘Indomables’ filmak Hollywood klasikoa dakarkigu gogora, istorio bizi eta atmosferiko bati bizia ematen dion izar gazte taldearekin; gure partida pertsonalak irabazi nahian, aske izateko asmoz egiten ditugun barne eta kanpo bidaietan oinarritzen den istorioa dakarkigu. Bere klasizismo izugarriak zinema zahar bat gogorarazten digu, eta agian horixe da freskagarri bihurtzen duena.