HOKUSPOKUS

HOKUSPOKUS

Familie Flöz  85′  (ALEMANIA)

Egileak eta antzezleak: Fabian Baumgarten, Anna Kistel, Sarai O’Gara, Benjamin Reber, Hajo Schüler, Mats Süthoff, Michael Vogel
Zuzendaritza: Hajo Schüler

FAMILIE FLÖZ konpainia alemaniarrak – nazioartean saritua – oholtza funtsezkoenak azaleratzeko hitzik behar ez duen unibertso bihurtuko du.

Nazioartean saritu dute keinu-antzerkian erakutsitako maisutasuna eta maskaren erabilera espresiboa direla eta. Santurtzin sorkuntza berria eta harrigarria aurkeztuko dute: Hokuspokus, ezustekoz betetako antzezlana, gogoeta egiten duena galdera xume baten inguruan: Nola sortu zen mundua? Nolakoa litzateke guztiaren jatorria abiapuntu duen antzerki-saio bat? Zer rol banatuko lirateke? Zer pertsonaia ikusi nahi zenituzke?

Buztin zati bat beharko genuke? Eta nola amaituko litzateke guztia? Hasierara itzuliko gara: iluntasuna argi bihurtuko da, eta lehenengo maitaleak paradisuko lorategian elkartuko dira. Patuak, berehala, bizitzaren errusiar mendira bultzatuko du bikote gaztea. Seme-alaba bakoitzarekin, indar zentrifugoak areagotu, eta familia suntsitzeko mehatxua agertuko da. Konpainiak bere tresnak zabaldu ditu: maskarak dituzten figura ezagunez gain, atzean dauden aktoreak ere erakutsiko dizkigute. Musika joaz, abestuz, filmatuz, hitz eginez edo zarata eginez, beren gorputzak pertsonaiei emango dizkiete, eta maskaren patua euren esku egongo da. Sortzailea eta sorkuntza elkartuko dira, harik eta istorioa bere kabuz kontatzen den arte.

Antzerkia

Aza 30, igandea | 20:00 h

18 € Bazkideak: 16 €

Sarrerak erosi

Ikuskizun guztietan, umeentzat izan zein ez, aretoetan sartzen diren guzti-guztiek sarrera izan beharko dute adina gorabehera.

GAZTE (%50 deskontua): 9 €

Interesa izan dezakezu

Zinema

DONWTON ABBEY: EL GRAN FINAL

Urr 10, 2025 - Urr 16, 2025

Zinema

BALA PERDIDA

Urr 10, 2025 - Urr 16, 2025

Zinema

KARMELE

Urr 10, 2025 - Urr 16, 2025