FUEGOS ARTIFICIALES
Homofobiaren Aurkako Munduko Eguna
Straniza d’amuri
Italia, 2023
Iraupena: 134’
Saioak: 18:00 ; 21:00
Zuzendaria: Giuseppe Fiorello
Gidoigileak: Giuseppe Fiorello, Andrea Cedrola
Aktore-taldea: Samuele Segreto, Gabriele Pizzurro, Simone Raffaele Cordiano, Antonio de Matteo
Sizilian girotua, laurogeiko hamarkadako italiar hegoalde sakonaren argazkia egiten du filmak: tabernetan, jokoan, eguna pasatzen duten gizonak, garai bateko abestiak irrati kirrinkarietan jotzen, Sque eta Ciao de Piaggio ziklomotor ikonikoak eta, esanguratsuena, pentsamolde eta aurreiritzi arkaikoak. Benetako istorio batean modu lausoan inspiratua, ikusi ondoren, gogoan luzaroan dirauena.
Film hau ikusteko bi modu daude, leku berera eramango gaituztenak: jatorrizko izenburutik hasita, ‘Stranizza d’ amuri ‘ederra, maitasunaren arroztasuna, Franco Battiatoren omenez, edo iritsi zaigun itzulpenik literalena, udara eta haren erromantzeetara garamatzaten’ Su artifizialak ‘ (Fuegos artificiales). Bietan nerabeen maitasunaren emozio iskanbilatsu eta lehergarriak azaleratzen dira. “Zerbait ezkutuan egiten baduzu, ehun urtez egiten jarrai dezakezu”, dio pertsonaietako batek zintan zehar. Drama iniziatiko hau zeharo argitsua da, irudiaren iluntasuna gorabehera, eta Zineklubaren ikasturtea, Homofobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren eta Harrotasunaren Egunaren erdibidean dagoen data batean itxiko dugu. Horrela, maitasun arraroen edertasuna eta normaltasun lehergarria ospatuko ditugu.