EL LAGO DE LOS CISNES
BALLET CLÁSICO INTERNACIONAL 120’
Musika: Piotr Tchaikovsky
Zuzendaritza: Andrey Sharaev
Antzezleak: Tatiana Nazarchevici, Nikolay Nazarchevici, Yelizaveta Savina, Denís Dónica, Nicole Ferazzino, Olga Markova, Anna Oleynik
Nazioarteko Ballet Klasikoa konpainiak P. Tchaikovskyk konposatutako lan klasiko zoragarriaren bertsioa eskainiko digu, Eugeny Gurenkoren eszenografia ikusgarriarekin eta nazioarteko bakarlari bikainekin.
“Zisneen Lakua” ballet klasiko unibertsalaren harribitxiak ongia eta gaizkiaren arteko gatazkari buruzko dikotomian murgilduko gaitu. Kontakizunak dioenez, Sigfrido printzea, 21 urte bete berritan, basoan barrena sartu eta Odettekin elkartuko da, Rothbart maltzurrak sorgindutako printzesa zisnearekin. Sigfridok maitasuna aginduko dio betirako, baina amarru anker bat tarteko, Zisne Zuriari barik, Zisne Beltzari egingo dio promesa. Egin duen akatsaz ohartuta, basora itzuliko da maitearen bila.
Nazioarteko Ballet Klasikoa, Andrey Sharaeyren zuzendaritzapean eta Royal Czech Ballet eta Milango Balletarekin lankidetzan, Tatiana Solovieva Producciones-en lan berria da, zeinak 30 urte daramatzan kalitate oneneko ikuskizunak taularatzen, begirune handiz eta xehetasun txikienari ere arreta jarriz. Izan ere, makina bat sari jaso ditu.