ARTEA
TXALO PRODUKZIOAK 70′ EUSKARAZ
Egilea: Yasmina Reza
Zuzendaritza: Begoña Bilbao
Antzezleak: Joseba Apaolaza, Asier Hormaza, Ramón Agirre
Desadostasun arin batek tentsiorik ezkutuenak agerian jar ditzakeela erakusten duen komedia zorrotza.
Art (Artea) antzezlana 1998an estreinatu zenetik 35 hizkuntzetara itzulia izan da, 1998an New Yorkeko Tony Awarda jaso zuen eta munduko antzoki guztietan ikusi ahal izan da: Berlinetik Londonera, Tokio, Bombay, Johannesburgo, Buenos Aires, Madril, Bratislavatik, París…eta orain Santurtzin.
Aspaldiko hiru lagunek kolokan ikusiko dute adiskidetasun-harremana Sergiok koadro moderno garesti bat, gainean lerro fin batzuk marraztuta dituen oihal zuri ziztrin bat, erosten duenean. Markos ezin sinetsita dabil, ezin baitu ulertu nola inork balioa eman ahal dion horrelako lan bati, eta, are gutxiago, bere lagunak halako sinpletasuna benetan mirestea. Ibon, bien artean harrapatuta, bitartekari arituko da, baina laster arteari buruzko azaleko desadostasuna liskar bilakatuko da, adiskidetasunaz eta egoaz eztabaidatuko dute gogor, eta urtetan isilik izan dituzten gorabeherak azaleratu egingo dira.