Abesbatzen batzariak

Abesbatzen Nazioarteko batzariaren Informazio orokorra

Urriaren 17tik azaroaren 1ra bitartean, Bizkaiko Nazioarteko Topaketa izango dugu San Jorge elizan. Aurten XLVI edizioa izango da, kalitate handiko programazioarekin eta topaketaren mamia berreskuratuz.

Oraingo honetan, Javier Bustamanteren V. Memoriala ere izango da, Lagun Zaharrak abesbatzako zuzendari izan zenaren omenez. Guztira sei kontzertu izango dira, doakoak eta edukiera bete artekoak. Hitzordua arratsaldeko 18:30ean izango da, datozen hiru asteetan, eta emanaldiak ostiral eta larunbatetan izango dira, honako egutegi honi jarraituz:

  • Urriaren 17an (18:30ean):Alberto Mielgo (saxo) & Pedro Güallar (organista). Organo eta saxo kontzertu instrumentala
  • Urriaren 18an (18:30ean): CORO JUVENIL CUCHUFLETE (Arnedo (La Rioja)).
  • Urriaren 24an (18:30ean): CHOIR “SŌLA” OF THE LATVIAN ACADEMY OF CULTURE RIGA (Letonia).
  • Urriaren 25an (18:30ean): CORO BOGORODITSIE (Durango (Bizkaia)).
  • Urriaren 31an (18:30ean): CHAMBER CHOIR OF THE DETMOLD UNIVERSITY OF MUSIC DETMOLD (Alemania).
  • Azaroaren 1an (18:30ean) Lagun Zaharrak Abesbatza Elkartea Javier Bustamante, 1974an sortutako abesbatzaren zuzendaria izan zen.

 

Jaiak

Urr 17, 2025 - Aza 1, 2025