2020 Serantes Kultur Aretoa, Santurtzi

  • Jaso newsletterra
  • Kontaktua
  • CAS
  • EU
Skip to content
  • Sarreren Salmenta
  • CAS
  • EU
Serantes Kultur Aretoa
  • Sarreren salmenta
  • SKAko bazkidea egin
  • On-line izapideak
  • Agenda
    • Ekitaldi mota
      DenakAntzerkiaBestelako ekitaldiakDantza / ZirkoaErakusketakJaiakMusikaZine KlubZinema
      Hurrengo ekitaldiak
      ZinemaRITOS OCULTOS
      Mai 1, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaTIERRAS PERDIDAS
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaBIENVENIDO A LA MONTAÑA
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
  • Guneak eta Zerbitzuak
    • Serantes Kultur AretoaSerantes Kultur Aretoa
      Casa Torre JauregiaCasa Torre Jauregia
      Sala KresalaKresala Aretoa
      Arte plastikoetako taillerra
  • Zine klub 2024-2025
  • Antzerki jaialdia
  • Jaiak eta Ekitaldiak
    • Karmengo Jaiak
    • San Jorge Jaiak
    • Kornites
    • Sardinera eguna
    • Gabonak
    • Inauteriak
    • Abesbatzen batzariak
  • Argitalpenak
  • Albisteak
  • irudi galeria
  • Agenda
    • Ekitaldi mota
      DenakAntzerkiaBestelako ekitaldiakDantza / ZirkoaErakusketakJaiakMusikaZine KlubZinema
      Hurrengo ekitaldiak
      ZinemaRITOS OCULTOS
      Mai 1, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaTIERRAS PERDIDAS
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaBIENVENIDO A LA MONTAÑA
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
  • Guneak eta Zerbitzuak
    • Serantes Kultur AretoaSerantes Kultur Aretoa
      Casa Torre JauregiaCasa Torre Jauregia
      Sala KresalaKresala Aretoa
      Arte plastikoetako taillerra
  • Zine klub 2024-2025
  • Antzerki jaialdia
  • Jaiak eta Ekitaldiak
    • Karmengo Jaiak
    • San Jorge Jaiak
    • Kornites
    • Sardinera eguna
    • Gabonak
    • Inauteriak
    • Abesbatzen batzariak
  • Argitalpenak
  • Albisteak
  • irudi galeria
  • JASO NEWSLETTERRA
  • Kontaktua
  • SKAko bazkidea egin
  • On-line izapideak

Hasiera > Albisteak > Star wars-ek santurtzi hartuko du

Star wars-ek santurtzi hartuko du

Erakusketak 07.11.2017

Ekitaldiak

Star Wars Santurtzira helduko zaigu saga ospetsuari buruzko Erakusketa egitera. Horretaz gain, “Star Wars, los últimos jedi” filma estreinatuko da eta 501. Legioak, inperioko jantzien kopiak egiten dituzten zaletuez osatutako mundu erakundeak, bisita egingo digu.

“HURBILEKO GALAXIA” erakusketa Ricardo Herbosa del Vallek eta Asier Larrondo Ibañezek antolatu dute, Serantes Kultur Aretoaren laguntzarekin batera. 2017ko abenduaren 15etik, ostirala, 2018ko urtarrilaren 17ra egongo da ikusgai, astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:30era, Santurtziko Casa Torre Jauregiko Erakusketa aretoan.

Ricardo Herbosa del Vallek (Santurtzi, 1972) eta Asier Larrondo Ibáñezek (Bilbo, 1973) duela urte batzuk ezagutu zuten elkar, Ricardok areto honetan bertan antolatu zuen erakusketari esker. 501. Legioko kideak dira harrez geroztik lagunak diren bi horiek. 501. Legioa elkarkidetza ekimen guztien alde egiten duen ongintzako erakundea da eta Star Wars-en munduari lotuta dago.

Bildumagile bi horiek indarrak bildu dituzte erakusketa hau burutzeko, zeinetan 1000 gauza baino gehiago dauden: figura, ontziak, filmak, kartelak, kromo-bildumak, liburuak, merchasdising, erreplikak… Pieza hauetako bakoitzak istorio epiko horretako bederatzi ataletan gertatzen diren istorioak ezagutu eta horietan sakontzeko aukera ematen digu.

Beste alde batetik, Serantes Kultur Aretoak, alde honetako udal zine-areto bakarrak, abenduaren 14ko gauerdiko hamabietan “Star Wars, los últimos jedi” saga ospetsu honetako azken filma estreinatuko du eta, aurreikuspenen arabera, abenduaren 28ra arte izango da karteldegian astelehenetik igandera. Sarreraren prezioa 5,5 eurokoa izango da eta asteazkenetan, ikuslearen egunean, 4,5 eurokoa.

Abenduaren 17an, 18:30ean, 501. Legioa erakusketa ikustera etorriko da Casa Torre Jauregira Star Wars sagako Darth Vader osteen buru dutela.

19:00etan, Star Warseko armadak desfilea egingo du Santurtziko kaleetan zehar Casa Torre Jauregitik Serantes Kultur Aretora. Han 19:45ean, photocall-a egingo dute ordu betez eta nahi duten guztiek argazkiak atera ahal izango dituzte pertsonaia ospetsu hauekin. 21:00etan “Star Wars, los últimos jedi” filmaren proiekzioa izango da.

Egun horretan bertan, 20:00etan, 501. Legioak 600 € emango dizkio Gaixotasun Arraroen Espainiako Elkarteari (F.E.D.E.R.).

501. Legioa ume eta behartsuei laguntza ematen dieten zenbait erakunde eta fundaziorekin aritzen da elkarlanean eta irabazteko asmorik gabeko mugimendu nagusiena bilakatu da. Gaur egun 10.000 kide ditu mundu osoan zehar eta Espainiako Spanish Garrison destakamentua 500 kide baino gehiagok osatzen dute.

Serantes Kultur Aretoak ume guztiak gonbidatzen ditu Star Wars mozorroa jantzi eta ekitaldian parte hartzera.

Bidalketetan zehar nabigatu

Santurtziko pusketak bihotz gaztea taldearen argazki erakusketa
Exposición colectiva de varia disciplinas artísticas

Jaso newsletterra

Izan zaitez lehena interesatzen zaizunaren berri jasotzen.

Harpidetu zaitez

Kategoriak

  • Antzerki jaialdia
  • Bestelakoak
  • Ekitaldiak
  • Erakusketak
  • Karmengo Jaiak
  • Programazioa
  • Santurzine
  • Serantes Kultur Aretoa

Azken bidalketak

  • Santurtzik Karmengo jaietako kartela aukeratzeko epea zabaldu du
  • JUANJE AGIRRE: ESKULTURA, MONUMENTUA ETA ARKITEKTURA
  • JUANJE AGIRRE: ESCULTURA, MONUMENTO Y ARQUITECTURA
  • Santurtzik itsas-prozesiora ontzian joateko zozketan izena emateko epea bihar zabaldu du
  • Karmengo jaiek badute kartel irabazlea eta protagonista Mentxu da

Artxiboak

Bidalketetan zehar nabigatu

Santurtziko pusketak bihotz gaztea taldearen argazki erakusketa
Exposición colectiva de varia disciplinas artísticas

SERANTES KULTUR ARETOA
Bulegoak: Edificio Casa Torre – c/ Sabino Arana, 5. 48980 Santurtzi.
94 420 58 50 | serantes@serantes.com

Iritzi eta iradokizunak

¡Siguenos en redes!

Jarraitu!

Jaso newsletterra

  • Pribatutasun Politika
  • Datuen babesa
  • Cookieen politika
  • Web Mapa