2020 Serantes Kultur Aretoa, Santurtzi

  • Jaso newsletterra
  • Kontaktua
  • CAS
  • EU
Skip to content
  • Sarreren Salmenta
  • CAS
  • EU
Serantes Kultur Aretoa
  • Sarreren salmenta
  • SKAko bazkidea egin
  • On-line izapideak
  • Agenda
    • Ekitaldi mota
      DenakAntzerkiaBestelako ekitaldiakDantza / ZirkoaErakusketakJaiakMusikaZine KlubZinema
      Hurrengo ekitaldiak
      ZinemaRITOS OCULTOS
      Mai 1, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaTIERRAS PERDIDAS
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaBIENVENIDO A LA MONTAÑA
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
  • Guneak eta Zerbitzuak
    • Serantes Kultur AretoaSerantes Kultur Aretoa
      Casa Torre JauregiaCasa Torre Jauregia
      Sala KresalaKresala Aretoa
      Arte plastikoetako taillerra
  • Zine klub 2024-2025
  • Antzerki jaialdia
  • Jaiak eta Ekitaldiak
    • Karmengo Jaiak
    • San Jorge Jaiak
    • Kornites
    • Sardinera eguna
    • Gabonak
    • Inauteriak
    • Abesbatzen batzariak
  • Argitalpenak
  • Albisteak
  • irudi galeria
  • Agenda
    • Ekitaldi mota
      DenakAntzerkiaBestelako ekitaldiakDantza / ZirkoaErakusketakJaiakMusikaZine KlubZinema
      Hurrengo ekitaldiak
      ZinemaRITOS OCULTOS
      Mai 1, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaTIERRAS PERDIDAS
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaBIENVENIDO A LA MONTAÑA
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
  • Guneak eta Zerbitzuak
    • Serantes Kultur AretoaSerantes Kultur Aretoa
      Casa Torre JauregiaCasa Torre Jauregia
      Sala KresalaKresala Aretoa
      Arte plastikoetako taillerra
  • Zine klub 2024-2025
  • Antzerki jaialdia
  • Jaiak eta Ekitaldiak
    • Karmengo Jaiak
    • San Jorge Jaiak
    • Kornites
    • Sardinera eguna
    • Gabonak
    • Inauteriak
    • Abesbatzen batzariak
  • Argitalpenak
  • Albisteak
  • irudi galeria
  • JASO NEWSLETTERRA
  • Kontaktua
  • SKAko bazkidea egin
  • On-line izapideak

Hasiera > Albisteak > Santurtziko serantes kultur aretoak publiko guztien gustuko programazioa aurkezten du

Santurtziko serantes kultur aretoak publiko guztien gustuko programazioa aurkezten du

Erakusketak 09.01.2018

Serantes Kultur Aretoa

Santurtziko serantes kultur aretoak publiko guztien gustuko programazioa aurkezten du

Serantes Kultur Aretoak urte honetako lehen seihilerako duen eszena-programazioan publiko guztientzako 22 antzezlan izango dira. Haietako 5 umeentzat dira, 2 gazteentzat eta 15 nagusientzat, hala Il Trovatore opera, nola San Petersburgoko Balleta.

Egitarauan En la Orilla antzezlan soziala, La Ternura komedia edo Tristana eta Maquiavelo antzezlan klasikoak daude, bai eta Ionesco handiaren antzezlan absurdoa edo Los Visitantes ikuskizuneko antitertulia ere.

Lan guztiak kalitate bikainekoak dira eta lehen mailako antzezleak dituzte, besteak beste El Brujo, Fernando Tejero, Adriana Ozores, Asier Etxeandia, Joaquín Climet, Fernando Cayo edo Olivia Molina.

Euskarazko antzezlanei dagokienez, umeentzako 5 ikuskizun eta nagusientzako 3 izango direla adierazi nahi dugu, haien artean dantza-antzerki lan bat. Lan horietan oso antzezle ezagunak ikusiko ditugu, adibidez, Joseba Apaolaza edo Jon Maia. Serantes Kultur Aretoko prezioak herritar guztientzat neurrizkoak izatea saiatzen gara eta, horretarako, hileko bonuak jartzen ditugu salgai, ahalik eta ikuskizun gehien ikusi ahal izateko. Hona hemen abonuak:

Urtarril eta otsaileko abonua 85€

01-19 Eroski Paraiso
02-02 Ballet: La Bella Durmiente
02-09 Maquiavelo, El principe”
02-16 Opera: El Trovador
02-24 Los Visitantes

Martxoko abonua 42€

03-02 La cantante calva
03-09 Esto no me lo esperaba
03-23 La luz oscura de la fé, EL BRUJO

Apirileko abonua 37€

04-06 Seherezade y las capas de la cebolla
04-20 La ternura
04-27 En la orilla

Maiatzeko abonua 28€

05-11 Tristana
05-25 Crimen y Telón

ABONUA EUSKARAZ  25€

02-01 Jainko Basatia
02-15 Ele! Lorca-Lauaxeta
03-15 Ergela

Serantes Kultur Aretoan, lehen hiruhilekoan, jarduera berria izango da familia osoarentzat: Euskarazko Matinalak. Horren bidez, 7 igandetan, 12:30ean, 3 FILM eta 4 ANTZEZLAN ikusi ahal izango dira. Urtarrilaren 21etik martxoaren 18ra arteko igandeetako plan horrek 15 euroko abonua du 7 matinalak ikusi ahal izateko.

Serantes Kultur Aretoak, gainera, Zine Klubarekin jarraituko du ostegunetan, hamabostaldian behin. Zenbait zine jaialditan sariak jaso dituzten eta gai sozialak garatzen dituzten filmak dira.

Hona hemen ikuskizun guztien zerrenda, bai eta lanon laburpen txikia ere:

DATA DESKRIBAPENA PREZIOA
14-01 Goazen 4.0 Musikalean nerabeen arteko maitasun istorioak, umorea eta abenturak daude, nagusi eta txikien gustuko dantza eta abestiekin. 10€
01-19 Eroski Paraíso komediak O Paraiso dantzalekuan gertatutako benetako istorioetatik abiatuko da memoria kolektiboan, bizitzaren desbiderapenean eta harremanek komunitate txiki baten barruan jasaten duten eraldaketan sakontzeko. Dantzalekua itxi zutenean, Eroski supermerkatua ezarri zuten bertan. Antzerki Sari Nazionala irabazi duen Galiziako Chevere taldearen lana. 12€
02-01 Jainko Basatia (Euskaraz). Bi bikote ezkondu elkartzen dira euren seme-alaben arteko liskarrak giza-legez konpontzeko asmotan; izan ere, bikote baten semeak besteari eraso egin dio. 4€
21-01 Izar ( Umeentzako antzezlana –euskaraz-), Izar dagoeneko ospe handiko piano-jole bihurtzeko bidean da. Baina Bizitzak bestelako patua ekarri dio. 10€
02-02 Balleta: La Bella Durmiente, ipuin ospetsuan oinarritutakoa. San Petersburgoko Balletak dantzatuko du, Andrey Batalaov-en eta Andrey Scharaev-en zuzendaritzapean eta nazioarteko dantza lehiaketa ugaritan saridunak izan diren dantzariekin. 18€
02-09 Maquiavelo. El Príncipe, Fernando Cayo antzezlea eta Juan Carlos Rubio zuzendaria. Botereak, edozein garaitan eta ideologia gorabehera, arau ber-berak jarraitzen duela adieraziko digu, helburua eta bitartekoak edozein direlarik. 15€
11-02 Jon Braun ( Umeentzako antzezlana –euskaraz-) Herri indio batean zoriontsu bizi diren bi anai-arreben istorioa. Hala ere, egun batean banatu egingo dituzte. 4€
02-15 Dantza eta Antzerkia: Ele! Lorca Lauaxeta (Euskaraz). Bi poeten obra ardatz hartuta, obra honetan hitzak, musika, irudiak eta antzerkia erabiliko dira erakusteko hain urruneko diruditen herri eta kulturek bat egin dezaketela gizakiaren funtsezko balioetan. Besteak beste, Jon Maia 10€
02-16 Opera: Verdiren El Trovador zuzeneko orkestrarekin. Rigoletto, Il Trovatore eta La Traviata trilogia ezagunaren bigarren lana. 30€
02-24 Los Visitantesmusika zuzenean duen talk showa. Kulturako zenbait arlotako sei artista ezagunek burutuko duten antitertulia. Besteak beste, Asier Etxeandia 18€
25-02 ALIZIA LURRALDE MIRESGARRIAN (Umeentzako antzezlana –euskaraz-), Lewis Carrolen ipuin klasikoa oinarritzat hartuta, Aliziak ikastea zein beharrezko eta dibertigarria den ikasiko du. Kantu, dantza eta antzerkiaren bidez Alizia neska gazteak hainbat pertsonaia xelebre eta dibertigarri ezagutuko ditu. 4€
01-03 Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Borobilean. Pailazoek galdera ugari egingo dizkiote euren buruari: Nork agintzen du etxean? Nork eskolan? Eta kalean? Lagunartean? 6€
03-02 La cantante calva, Ionescoren testua du. Absurdoaren teatroa deitutakoaren obrarik bereizgarriena gaur eguneko gizarteko testuinguruaren hurbilekoena da. Adriana Ozores, Fernando Tejero, Joaquin Climent… eta Luis Luque zuzendaria. 20€
03-09 Esto no me lo esperaba- Zapatari buruzko ikuskizunarekin jarraitzen duten lau figuranteren istorioa, protagonistek eta ekoizleek bertan behera utzi badute ere. Zanguango taldea. 12€
03-15 Ergela (Euskaraz). Gizon bat ordaindutako proba psikologiko batzuetara aurkeztuko da, bere ekonomia kaxkarrari aurre egin ahal die eta. Diru erraza izango zela pentsatzen bazuen ere, amesgaizto bilakatuko da eta bere onena ateraraziko dio, zoritxarreko bukaera ekiditzeko. Joseba Apaolaza eta Sara Cozar 10€
03-16 RULO Y LA CONTRABANDA KONTZERTUAN 28€
18-03 KONTUKANTARI 2, MENDIAN IBILTARI(Umeentzako antzezlana –euskaraz-), Betiko euskal abestiak, erritmo desberdinetan abestuko direnak nagusiek ahaztu ez ditzaten eta txikiek ikas ditzaten. 4€
03-23 EL BRUJOk La luz oscura de la fe ikuskizuna aurkeztuko digu. Arte Ederretako Merituaren Urrezko domina, Pepe Isbert Antzokiaren Sari Nazionala edo Andaluziako Urrezko domina irabazi dituen bakarrizketagileak San Juan de la Cruz mistiko ospetsuan inspiratu da. 15€
04-06 Seherezade y las capas de la cebolla. Seherezade bezala, gure ipuin tragikomiko honen pertsonaiei bizirauteko ipuinak kontatzen dizkiete eta, era berean, beren buruari kontatzen dizkiote… 12€
04-20 La ternura. Egilea eta zuzendaria: Alfredo Sanzol, Antzerki Sari Nazionala. Samurtasuna edonola, edonon eta edonorekin aurkitu nahi duten egurgile eta printzesei buruzko komedia erromantikoa 15€
04-27 En la orilla, Cesar Sarachu, Adolfo Fernández… –Rafael Chirbesena. Testuak Narratiba eta Kritikaren Sari Nazionala jaso du. Higiezinen pagotxaren ondorioak kontatuko dizkigun eleberria. 15€
05-11 Benito Pérez Galdósen Tristana. Besteak beste, Olivia Molina. Gure protagonistak ikasi, lan egin eta aske izan nahi du gizonak agintzen duen munduan. Gaur egungo munduan emakumeak benetan duen egoerari buruzko hausnarketa egitera gonbidatuko gaitu. 18€
05-25 Ron Lalá talde saridunaren Crimen y telón, – Antzerki unibertsalari egindako omenaldia genero beltzaren thriller itxuran eta arteak debekatuta dauden etorkizunean girotuta. 15€

 

Bidalketetan zehar nabigatu

501. Legioa santurtzira etorriko da gabonetan, eta horrez gain berrogeita hamar jardueratik gora programatu dira adin guztietarako
Santurtzi inauteri mozorrotuko da

Jaso newsletterra

Izan zaitez lehena interesatzen zaizunaren berri jasotzen.

Harpidetu zaitez

Kategoriak

  • Antzerki jaialdia
  • Bestelakoak
  • Ekitaldiak
  • Erakusketak
  • Karmengo Jaiak
  • Programazioa
  • Santurzine
  • Serantes Kultur Aretoa

Azken bidalketak

  • Santurtzik Karmengo jaietako kartela aukeratzeko epea zabaldu du
  • JUANJE AGIRRE: ESKULTURA, MONUMENTUA ETA ARKITEKTURA
  • JUANJE AGIRRE: ESCULTURA, MONUMENTO Y ARQUITECTURA
  • Santurtzik itsas-prozesiora ontzian joateko zozketan izena emateko epea bihar zabaldu du
  • Karmengo jaiek badute kartel irabazlea eta protagonista Mentxu da

Artxiboak

Bidalketetan zehar nabigatu

501. Legioa santurtzira etorriko da gabonetan, eta horrez gain berrogeita hamar jardueratik gora programatu dira adin guztietarako
Santurtzi inauteri mozorrotuko da

SERANTES KULTUR ARETOA
Bulegoak: Edificio Casa Torre – c/ Sabino Arana, 5. 48980 Santurtzi.
94 420 58 50 | serantes@serantes.com

Iritzi eta iradokizunak

¡Siguenos en redes!

Jarraitu!

Jaso newsletterra

  • Pribatutasun Politika
  • Datuen babesa
  • Cookieen politika
  • Web Mapa