2020 Serantes Kultur Aretoa, Santurtzi

  • Jaso newsletterra
  • Kontaktua
  • CAS
  • EU
Skip to content
  • Sarreren Salmenta
  • CAS
  • EU
Serantes Kultur Aretoa
  • Sarreren salmenta
  • SKAko bazkidea egin
  • On-line izapideak
  • Agenda
    • Ekitaldi mota
      DenakAntzerkiaBestelako ekitaldiakDantza / ZirkoaErakusketakJaiakMusikaZine KlubZinema
      Hurrengo ekitaldiak
      ZinemaRITOS OCULTOS
      Mai 1, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaTIERRAS PERDIDAS
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaBIENVENIDO A LA MONTAÑA
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
  • Guneak eta Zerbitzuak
    • Serantes Kultur AretoaSerantes Kultur Aretoa
      Casa Torre JauregiaCasa Torre Jauregia
      Sala KresalaKresala Aretoa
      Arte plastikoetako taillerra
  • Zine klub 2024-2025
  • Antzerki jaialdia
  • Jaiak eta Ekitaldiak
    • Karmengo Jaiak
    • San Jorge Jaiak
    • Kornites
    • Sardinera eguna
    • Gabonak
    • Inauteriak
    • Abesbatzen batzariak
  • Argitalpenak
  • Albisteak
  • irudi galeria
  • Agenda
    • Ekitaldi mota
      DenakAntzerkiaBestelako ekitaldiakDantza / ZirkoaErakusketakJaiakMusikaZine KlubZinema
      Hurrengo ekitaldiak
      ZinemaRITOS OCULTOS
      Mai 1, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaTIERRAS PERDIDAS
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaBIENVENIDO A LA MONTAÑA
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
  • Guneak eta Zerbitzuak
    • Serantes Kultur AretoaSerantes Kultur Aretoa
      Casa Torre JauregiaCasa Torre Jauregia
      Sala KresalaKresala Aretoa
      Arte plastikoetako taillerra
  • Zine klub 2024-2025
  • Antzerki jaialdia
  • Jaiak eta Ekitaldiak
    • Karmengo Jaiak
    • San Jorge Jaiak
    • Kornites
    • Sardinera eguna
    • Gabonak
    • Inauteriak
    • Abesbatzen batzariak
  • Argitalpenak
  • Albisteak
  • irudi galeria
  • JASO NEWSLETTERRA
  • Kontaktua
  • SKAko bazkidea egin
  • On-line izapideak

Hasiera > Albisteak > Kontzertu handiak Santurtziko Karmen Jaietako gauetarako

Kontzertu handiak Santurtziko Karmen Jaietako gauetarako

Erakusketak 25.05.2018

Karmengo Jaiak

Kontzertu handiak Santurtziko Karmen Jaietako gauetarako

Santurtziko jai-batzordeak eta Serantes Kultur Aretoa kultura-erakundeak kontzertu-agenda handia aurkeztu dute, publiko mota ororentzako prestatuak. Bederatzi gau izango dira, uztailaren 13tik 21era, eta bertan arituko dira musika-munduko 12 talde eta artista garrantzitsu. Azken gauean (uztailaren 22an) Gorka sarien banaketa-ekitaldi ospetsua egingo da eta ez da, beraz, kontzerturik egongo.

Lehenengo asteburua oso “Santurtzikoa” izango da. Ostiralean Santurtziko “Itsasalde Txistulari Taldeak” emango du kontzertua Jaime Martinezen zuzendaritzapean. Ohi bezala, Euskal Herriko bazter guztietatik etorritako txistulariez eta Portu Bras metal-boskoteaz lagunduta joko dute. Gainera, oraingo honetan TOLIN abeslari santurtziarra arituko da taldearekin, zeinek, betiko kantak eta hain ezagun egin duten rantxerak abestuz, danak jarriko gaituen abesten.

Larunbatean herriko taldeak izango dira protagonistak. ACMUSIC Serantes Musika eta Kultura Elkarteak aukeratuta, aurten Ad Eternum heavy metal banda, Donna Versus pop-rock taldea eta “rock amorratu” estiloko Subversión X ikusiko ditugu oholtzan; hirurek euren errepertorioa ezagutaraziko digute, eta dena emanda aterako dira oholtzara santurtziarron gozamenerako.

Igandean “Union Musical Vizcaina” Santurtziko musika-bandak kontzertu berezia eskainiko digu Jose Miguel Medranoren zuzendaritzapean. Urtero bezala, aurten ere santurtziarrok zain egongo gara Musika Bandak Karmengo jaietan zein kontzertu eskainiko. Oraingo honetan Korrontzi folk talde euskalduna izango dute ondoan artista gonbidatu gisa.

Astelehenean Sergio Dalma kantari ezagunak “Via Dalma III” bira aurkeztuko du gure herrian; kontzertu bat, non kanta italiar arrakastatsu eta 30 urtetan plazaratu dituen kantarik onenak bilduko dituen, guri guztioi eskaintzeko.

Asteartean “La Raiz” taldea izango dugu. Taldeak oso estilo bitxia darabil, “rockstizajea”, rock, ska, reggae eta ra estiloak nahasten dituena. Hamaika kidez osatutako talde honek aukera bikaina eskainiko digu bere abestiez gozatzeko; eta baliatu beharko dugu aukera hori, datorren urtean euren ibilbide arrakastatsua eteteko asmoa omen dute eta.

Asteazkenean “En Tol Sarmiento” (ETS) Arabako SKA taldearen txanda izango da. Euskaraz eta gaztelaniaz kantatzen duen talde honek Santurtzin laugarren diskoa aurkeztuko digute.

Ostegunean Alvaro Soler pop latino eta rock indie-ren kantez gozatuko dugu. Kantariak mundu osoan egin da ezagun Jennifer Lopezek bere kanta baten bertsioa (El mismo sol) abesten duelako.

Ostiralean kontzertu bikoitza izango dugu: Seguridad Social eta Doctor Deseo, biak ala biak 80ko hamarkadan kantatzen hasiak eta gaur egun ere lanean gogotsu dabiltzan taldeak.

Seguridad Social Valentziako taldea da. 80ko hamarkadatik izan da ezaguna arrakasta “Chiquilla”, “Comerranas”, “Acuarela” edo “Quiero tener tu presencia” kanten bidez. Hasierako punk skatalitikotik erritmo latino eta mediterraneoetarako ibilbidea egin dute, musika-munduan toki nabarmena lortuz.

Doctor Deseo talde bilbotarra 80ko hamarkadan sortu zen. Hasieratik izan zuen oso berezko estiloa, gainerako taldeen planteamendu komertzial edo “ohikoetatik” urrun, eta oraingo honetan ere, euren estiloari jarraituz letra eta soinu garratzak eta ezohiko eszenaratzea eskainiko dizkigute.

Eta kontzertuei amaiera bikaina emateko Vulkano Orkestrak kanta ugari ez ezik, eszenaratze ikusgarria eta zuzeneko emanaldi borobila ere ekarriko dizkigu.

Jai Batzordeak eta Serantes Kultur Aretoak santurtziarrak zein beste herri batzuetatik etorritakoak kontzertu-egitarau zabal honekin gozatzera animatzen zaituztete. Kontzertu guztiak Arrantza Portuan izango dira, jai-gunearen erdi-erdian, eurok ikusi eta jaiaren bihotzean egoteko.

Ostirala, uztailak 13, 23:00. “Itsas Alde Txistulari Taldea” Txistulari Banda eta Tolin

Larunbata, uztailak 14, 22:30. Herriko taldeen kontzertuak: Ad Eternum, Donna Versus eta Subversión-X-.

Igandea, uztailak 15, 22:30: “Unión Musical Vizcaína” Musika Banda eta Korrontzi taldea.

Astelehena, uztailak 16, 23:00: Sergio Dalma

Asteartea, uztailak 17, 23:00: La Raíz

Asteazkena, uztailak 18, 23:00: En Tol Sarmiento (ETS)

Osteguna, uztailak 19, 23:00: Álvaro Soler

Ostirala, uztailak 20, 22:30: Seguridad Social eta Doctor Deseo

Larunbata, uztailak 21, 23:00: Orquesta Vulkano

Bidalketetan zehar nabigatu

II Santurtziko eskola tailerraren antzezlanak
Santurtziko Karmengo jaietako kartelaren protagonista Mentxu gure maskota kutuna da

Jaso newsletterra

Izan zaitez lehena interesatzen zaizunaren berri jasotzen.

Harpidetu zaitez

Kategoriak

  • Antzerki jaialdia
  • Bestelakoak
  • Ekitaldiak
  • Erakusketak
  • Karmengo Jaiak
  • Programazioa
  • Santurzine
  • Serantes Kultur Aretoa

Azken bidalketak

  • Santurtzik Karmengo jaietako kartela aukeratzeko epea zabaldu du
  • JUANJE AGIRRE: ESKULTURA, MONUMENTUA ETA ARKITEKTURA
  • JUANJE AGIRRE: ESCULTURA, MONUMENTO Y ARQUITECTURA
  • Santurtzik itsas-prozesiora ontzian joateko zozketan izena emateko epea bihar zabaldu du
  • Karmengo jaiek badute kartel irabazlea eta protagonista Mentxu da

Artxiboak

Bidalketetan zehar nabigatu

II Santurtziko eskola tailerraren antzezlanak
Santurtziko Karmengo jaietako kartelaren protagonista Mentxu gure maskota kutuna da

SERANTES KULTUR ARETOA
Bulegoak: Edificio Casa Torre – c/ Sabino Arana, 5. 48980 Santurtzi.
94 420 58 50 | serantes@serantes.com

Iritzi eta iradokizunak

¡Siguenos en redes!

Jarraitu!

Jaso newsletterra

  • Pribatutasun Politika
  • Datuen babesa
  • Cookieen politika
  • Web Mapa