2020 Serantes Kultur Aretoa, Santurtzi

  • Jaso newsletterra
  • Kontaktua
  • CAS
  • EU
Skip to content
  • Sarreren Salmenta
  • CAS
  • EU
Serantes Kultur Aretoa
  • Sarreren salmenta
  • SKAko bazkidea egin
  • On-line izapideak
  • Agenda
    • Ekitaldi mota
      DenakAntzerkiaBestelako ekitaldiakDantza / ZirkoaErakusketakJaiakMusikaZine KlubZinema
      Hurrengo ekitaldiak
      ZinemaTIERRAS PERDIDAS
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaBIENVENIDO A LA MONTAÑA
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
      Dantza / ZirkoaAMORES
      Mai 9, 2025
  • Guneak eta Zerbitzuak
    • Serantes Kultur AretoaSerantes Kultur Aretoa
      Casa Torre JauregiaCasa Torre Jauregia
      Sala KresalaKresala Aretoa
      Arte plastikoetako taillerra
  • Zine klub 2024-2025
  • Antzerki jaialdia
  • Jaiak eta Ekitaldiak
    • Karmengo Jaiak
    • San Jorge Jaiak
    • Kornites
    • Sardinera eguna
    • Gabonak
    • Inauteriak
    • Abesbatzen batzariak
  • Argitalpenak
  • Albisteak
  • irudi galeria
  • Agenda
    • Ekitaldi mota
      DenakAntzerkiaBestelako ekitaldiakDantza / ZirkoaErakusketakJaiakMusikaZine KlubZinema
      Hurrengo ekitaldiak
      ZinemaTIERRAS PERDIDAS
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
      ZinemaBIENVENIDO A LA MONTAÑA
      Mai 9, 2025 - Mai 15, 2025
      Dantza / ZirkoaAMORES
      Mai 9, 2025
  • Guneak eta Zerbitzuak
    • Serantes Kultur AretoaSerantes Kultur Aretoa
      Casa Torre JauregiaCasa Torre Jauregia
      Sala KresalaKresala Aretoa
      Arte plastikoetako taillerra
  • Zine klub 2024-2025
  • Antzerki jaialdia
  • Jaiak eta Ekitaldiak
    • Karmengo Jaiak
    • San Jorge Jaiak
    • Kornites
    • Sardinera eguna
    • Gabonak
    • Inauteriak
    • Abesbatzen batzariak
  • Argitalpenak
  • Albisteak
  • irudi galeria
  • JASO NEWSLETTERRA
  • Kontaktua
  • SKAko bazkidea egin
  • On-line izapideak

Hasiera > Albisteak > Santurtziko San Jorge jaiek hasiera emango diote Bizkaiko jaietako egutegiari

Santurtziko San Jorge jaiek hasiera emango diote Bizkaiko jaietako egutegiari

Erakusketak 14.04.2015

BestelakoakEkitaldiak

Santurtziko San Jorge jaiek hasiera emango diote Bizkaiko jaietako egutegiari

2015ko programazioa deskargatu

Apirilaren 17an Santurtzik herriko jaiei emango die hasiera. Bi asteburutan eta hilaren 23an, San Jorge egunean, itsas-herri honek zaindaria omenduko du hainbat jarduera eginez.

San Jorge jaiak sakon errotuta daude Santurtzin eta bertokoez gain, inguruko herrietatik ere asko dira gurera etortzen direnak, Bizkaian ospatzen diren lehenengo jaiak direlako.

Santurtziko Udalaren Kultura Arloko Autonomiadun Erakundea den Serantes Kultur Aretoa da jai hauen antolakuntzaz arduratzen dena, nahiz eta horretarako udalerriaren beste erakunde batzuekin elkarlanean aritzen den (San Jorgeko Txosna Batzordea, El Abra Ostalaritza, Santurtzi Gastronomika, Merkatari Batuak, euskal dantza taldeak, Erraldoi eta Buruhandien konpartsa, Mendi Alde, Musika eta Txistulari bandak, Gaztela eta Leongo Etxea, Itsasalde Pilota Taldea, Atletismo Eskola…).

Jaiak Parke Nagusian, Gernika Parkean, Oinez gunean eta arrantza portuan egiten dira.

Jai egitarauan hurrengo hauek nabarmendu daitezke:

Serantes Kultur Aretoan egingo diren bi ikuskizun: Batetik, hilaren 19an Argentinako Ballet Nazionalak ikuskizun zoragarria eskainiko du hurrengo pieza ezagun hauekin: Chopiniana, El corsario, La Muerte del Cines, Claro de Luna eta Birthday Offering; eta bestetik, hilaren 24an Tennesse Williamsen “El zoo de cristal” lana izango dugu, bertan, besteak beste, Silvia Marsó antzezlea arituko delarik.

Horrez gain, iaz abian jarri ziren bi jarduera gastronomikoak ere egongo dira aurten: Sardinaren erronka eta Sukalki lehiaketa.

“Pilota Egunean” esku-pilota, pala eta xistera partidak egongo dira, gizon eta emakumezkoak, kategoria guztietan. Jarduera hau Itsasalde Pilota Taldeak antolatu du eta Larreako Pilotalekuan egingo da.

Herriko taldeek ere lekua izango dute. EZ3, DONNA VERSUS, SHOLL, HKB eta MENTHE IN THOUSAND LAKES taldeek bi kontzertu emango dituzte jaietako bi ostiraletan arrantza portuan, eta hilaren 26an, igandea, Tolin mariatxiaren rantxerak gozatzeko aukera izango dugu.

Santurtzi Gastronomika elkarteak Santurtzi Sarien VI. Edizioa egingo du Casa Torre Jauregian.

Urtero bezala, aurten ere Alarde Txikiak mila dantzaritik gora elkartuko ditu, ezkerraldeko dantza-taldekoak hain zuzen.

Aire zabaleko pintura lehiaketak aurten IX. Edizioa beteko du.

APIRILAK 17, OSTIRALA

17:30  Umeentzako jolas-parkea parke nagusian.

20:30  “Don Juan Tenorio” antzezlana Serantes Kultur Aretoan. Sarrera 18€.

22:30  Santurtziko EZ3, DONNA VERSUS eta [SHOLL] taldeen kontzertua arrantza portuan. Antolatzailea: San Jorgeko Txosnagunea.

APIRILAK 18, LARUNBATA

10:30  II. Sukalki txapelketa parke nagusian. Euria arituz gero Gernika parkean izango da. Izena emateko, goizeko 11:30ak arte. Laguntzailea: Santurtziko Merkatari Batuak.

12:00  Ipuin kontalaria Santurtzi Itsasoa Museoan.

13:00  Sardinaren erronka Parke Nagusian. Euria arituz gero Gernika parkean izango da. Antolatzailea: Santurtzi Gastronomika

17:00  Koadrilen elkarretaratzea eta probak Parke Nagusian. Euria arituz gero Gernika parkean izango da.

18:00  Herri kirolak eta erakusketa gazteentzat Las Viñas Ikastetxean 21:00ak arte. Antolatzailea: Gaztebox.

19:00  Kale animazioa Dunbots fanfarrearekin.

20:30  Viktoria Gavrilchenko, Susana Zabaco, Hildegar de la Arena eta Roberto Perdigueroren kontzertu liriko-korala, Santurtziko Ahots Zuriak abesbatzarekin batera San Jorge elizan.

23:00  Berbena HAITZAMA taldearekin arrantza portuan. Antolatzailea: El Abra Ostalaritza eta Santurtzi Gastronomikako elkartekideak.

APIRILAK 19, IGANDEA

10:00  Zierbenarako martxa. Mikel Trueba kiroldegitik irtengo da. Izena emateko apirilaren 16ra arte kiroldegi bietan. Antolatzailea: Kiroletako Udal Institutuak.

10:30  Futbol Kalean 2015 oinez gunean. Futbol Kalean txapelketa, azken fasea Lezamako Athletic Clubeko zelaietan izango delarik. Sexu bietako kimu eta benjaminentzat. 4 jokalari talde bakoitzean atezainik gabe. Izena emateko eta informazio gehiagorako  www.futbolkalean.com . Antolatzailea: Athletic Fundazioa.

12:00  Marinel tailerra: nabigazioa Santurtzi Itsasoa Museoan.

13:00  Harri-zulatzaileen erakustaldia arrantza portuan.

18:00  Dantzaldia NECTAR taldearen eskutik parke nagusiko kioskoan. Antolatzailea: Gizarte Ekintza Arloa.

18:00  Umeentzako 11 TXO! Ikuskizuna, XAIBORren eskutik arrantza portuan.

19:30  Argentinako Ballet Klasiko Nazionalaren dantza-ikuskizuna Serantes Kultur Aretoan. Sarrera 20€.

APIRILAK 23, OSTEGUNA – SAN JORGE –

12:00  Meza Nagusia San Jorge elizan.

13:00  Suziri-burrunba, San Jorge gure patroiaren omenez.

13:00  Santurtziko “Itsasalde Txistulari Taldearen” kalejira. San Jorge elizatik irtengo da.

18:00  Umeentzako berbena “Zeren Zain?” XILIPURDI taldearekin parke nagusian.

18:30  Dultzaina-joleen kalejira Santurtziko Gaztela eta Leongo etxeko kideen eskutik.

APIRILAK 24, OSTIRALA

17:30  Umeentzako jolas-parkea parke nagusian.

20:30  “El Zoo de Cristal” antzezlana Serantes Kultur Aretoan. Sarrera 15€.

22:30  Santurtziko HKB, MENTHE eta IN THOUSAND LAKES taldeen kontzertua arrantza portuan. Antolatzailea: San Jorgeko Txosnagunea

APIRILAK 25, LARUNBATA

09:00  Aire Zabaleko IX. Pintura Lehiaketa. Lanak 11:00ak arte zigilatuko dira Casa Torre Jauregian. Laguntzailea: Santurtziko Merkatari Batuak, Santurtzi Gastronomika eta Inelsa.

10:00  Santurtziko Pilota Eguna 2015. Kategoria guztietako gizonezko eta emakumezkoen esku-pilota, pala eta xistera partidak 21:00etara arte Larreako pilotalekuan. Antolatzailea: Itsasalde Pilota Taldea.

12:00  Karaoke arrantzalea Santurtzi Itsasoa Museoan.

12:00  Buru handien kalejira, Santurtziko “Itsasalde Txistulari Taldeak” lagunduta. Udaletxetik irtengo da.

18:00  Multiabentura ekintzak gazteentzat Las Viñas Ikastetxean 21:00ak arte. Antolatzailea: Gaztebox.

18:00  Umeentzako diskoteka ibiltaria DJ PAKO eta URTZA animatzailearekin parke nagusian.

18:30  Kale animazioa Ku-Klux fanfarrearekin.

20:45  UNION MUSICAL VIZCAINA musika-bandaren kontzertua San Jorge elizan.

23:00  Berbena ALAIKI taldearekin arrantza portuan. Antolatzailea: San Jorgeko Txosnagunea.

APIRILAK 26, IGANDEA

11:00  San Jorge krosa Olatuen parkean. Antolatzailea: Santurtziko Atletismo Eskola.

11:00  Itsasaldiak itsasadarretik raft kanoetan 14:00ak arte. Antolatzailea: Akuamaya Aventura

12:00   Santurtzi Sarien VI. Edizioa Casa Torre Jauregian. Antolatzailea: Santurtzi Gastronomika.

12:00  Dantza taldeen kalejira Gernika parketik parke nagusira.

12:00  Arrantza tailerra Santurtzi Itsasoa Museoa.

12:30  Erraldoien kalejira Santurtziko Mendi Alde konpartsaren eskutik. Udaletxetik irtengo da.

12:30  Umeen Alardea Parke Nagusian. Euria arituz gero Gernika parkean izango da.

16:00  Itsasaldiak itsasadarretik raft kanoetan 19:00ak arte. Antolatzailea: Akuamaya Aventura

18:00  Dantzaldia GALEA taldearen eskutik Parke Nagusiko kioskoan. Antolatzailea: Gizarte Ekintza Arloa.

20:00  TOLÍN MARIATXIaren emanaldia Arrantza Portuan. Antolatzailea: El Abra Ostalaritza.

Bidalketetan zehar nabigatu

Kornites
Santurtziko Karmengo jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko oinarriak onartuta

Jaso newsletterra

Izan zaitez lehena interesatzen zaizunaren berri jasotzen.

Harpidetu zaitez

Kategoriak

  • Antzerki jaialdia
  • Bestelakoak
  • Ekitaldiak
  • Erakusketak
  • Karmengo Jaiak
  • Programazioa
  • Santurzine
  • Serantes Kultur Aretoa

Azken bidalketak

  • Santurtzik Karmengo jaietako kartela aukeratzeko epea zabaldu du
  • JUANJE AGIRRE: ESKULTURA, MONUMENTUA ETA ARKITEKTURA
  • JUANJE AGIRRE: ESCULTURA, MONUMENTO Y ARQUITECTURA
  • Santurtzik itsas-prozesiora ontzian joateko zozketan izena emateko epea bihar zabaldu du
  • Karmengo jaiek badute kartel irabazlea eta protagonista Mentxu da

Artxiboak

Bidalketetan zehar nabigatu

Kornites
Santurtziko Karmengo jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko oinarriak onartuta

SERANTES KULTUR ARETOA
Bulegoak: Edificio Casa Torre – c/ Sabino Arana, 5. 48980 Santurtzi.
94 420 58 50 | serantes@serantes.com

Iritzi eta iradokizunak

¡Siguenos en redes!

Jarraitu!

Jaso newsletterra

  • Pribatutasun Politika
  • Datuen babesa
  • Cookieen politika
  • Web Mapa